Itxi

Zinema

Heriotza

Fernando Larruquert zinemagile eta argazkilaria hil da

eitb.eus

Nestor Basterretxearekin batera “Ama lur” filma egin zuen gipuzkoarrak, besteak beste. 82 urte zituela hil da.

7:54

Fernando Larruquert euskal zinemaren aitzindari eta argizkalaria hil da bart, 82 urte zituela, Euskadiko Filmategiak baieztatu duenez.

Filmategiak berak azaltzen duenez, gaztedanik musikarako interesa izan zuen Larruquertek: 50eko hamarkadan bi abesbatza sortu eta zuzendu zituen. Geroago, Agustin Ibarrola, Nestor Basterretxea, Jorge Oteiza eta beste hainbat lagunekin zinemarako grina partekatu zuen, eta horrek Nestor Basterretxearekin batera Operación H bere lehen lana filmatzera bultzatu zuen.

Geroago, Nestor Basterretxearekin elkarlanean, Frontera Films Irun S.A ekoiztetxea sortu zuen, eta Larruquertek hainbat produkziotan parte hartu zuen muntatzaile eta argazki zuzendari gisa. 90eko hamarkadan, zinema mundua utzi zuen, eta argazki dendako lanean jardun zuen, Irunen.

Lehenago, Pelotari (1964), Euskal Herri-Musika (1979) eta Agur Everest (1981) filmak zuzendu zituen.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irun bideoak