Itxi

Zinema

Zinema Euskaraz

'Axel, heroi txikia' euskaraz estreinatuko dute zazpi aretotan

Agentziak | Erredakzioa

Animaziozko filma EAEko eta Nafarroako zazpi zinema aretotan estreinatuko dute euskaraz, ostiralean.

Zinema Euskaraz Zineuskadi elkarteak sustatzen duen programaren bidez, "Axel, heroi txikia" animaziozko filma euskaraz iritsiko da datorren ostiralean, abenduaren 16an, hainbat zinema aretotara. Hain zuzen, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zazpi zinema aretotan ikusteko aukera izango da: Durango (Zugaza), Bilbo (Multis), Lekeitio (Ikusgarri), Gasteiz (Florida), Portugalete (Dock), Uharte (Itaroa) eta Donostia (Antiguo Berri).

Zineuskadik jakinarazi duenez, Leo Leek idatzitako eta zuzendutako filmak Kakahuete planeta jasaten ari den lehorte larria du abiapuntu. Ur gabeziak Bonta kaktusari eragiten dio, planetako biztanleak urtetan zehar elikatu dituen landareari. Gauzak horrela, Baraboo, desertuan kokatuta dagoen hiria, aldaketa klimatikoaren ondorio lazgarriak pairatzen ari da bereziki.

Zinema Euskaraz programaren helburua euskal balio zinematografikoak sustatu, euskararen erabilera komunikazio kultural gisa erabili eta aisialdi arloan normalizazioa bultzatuko duen film sorta herritarren esku jartzea da, eta aurten diruz lagundu duen hamalaugarren filma da "Axel, heroi txikia".