Itxi

Zinema

Zinema euskaraz

‘Ballerina’ euskaraz ikusi ahalko da zinema aretoetan

eitb.eus

Zinema Euskaraz programari esker, ostiraletik aurrera euskaraz ikusi ahalko da animaziozko filma, zinema aretoetan. Bihar, osteguna, aurrestreinaldia egingo dute EITBren Bilboko egoitzan.

Zinema Euskaraz Zineuskadik sustatzen duen programari esker, ostiralean, urtarrilak 27, Ballerina filma zinema aretoetara iritsiko da, euskaraz.

Aurten, Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den bigarren pelikula izango da, eta Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako zazpi zinema aretotan ikusi ahalko da euskaraz: Iruñea (La Morea), Bilbo (Multis eta Golem Alhondiga), Portugalete (Dock), Gasteiz (Florida), Errenteria (Niessen) eta Donostia (Antiguo Berri). Halaber, asteburuan zehar, Barakaldon (Yelmo Megapark), Eibarren (Coliseo) eta Durangon (Zugaza) ere ikusi ahalko da.

Eric Summeren eta Eric Warinen filma azken urteotan Europan egin den animaziozko koprodukzio handienetakoa da, eta amets bakarra duen neskatila baten istorioa da: Felicia, neskatila umezurtzak dantzari izan nahi du.

Otsailaren 10ean, Batman Lego filma euskaraz ere estreinatuko da.

Aurrestreinaldia

Bihar, osteguna, filmaren aurrestreinaldia egingo dute EITBren Bilboko egoitzako MultiBox aretoan. Joateko, HIRU3 komunitateko webgunean eskatu behar da sarrera, aldez aurretik.

aldez aurretik.