Itxi

Zinema

Estreinaldia

‘Batman Lego’, zortzi aretotan euskaraz ikusgai

Agentziak | Erredakzioa

Chris Mckayk zuzendu duen lana Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zortzi aretotan ikusi ahalko da euskaraz, Zinema Euskaraz programari esker.

Zinema Euskaraz Zineuskadi elkarteak sustatzen duen programak "Batman Lego" filma euskaraz eramango du Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zortzi zinema aretotara ostiraletik, otsailak 10, aurrera. Aurten Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den hirugarren pelikula izango da.

Hain zuzen, Zineuskadik jakinarazi duenez, Golem La Morea (Iruñea), Multis (Bilbo), Getxo Zinemak (Getxo), Cinesa Max Ocio (Barakaldo), Florida (Gasteiz), Niessen (Errenteria), Cinesa Urbil (Usurbil) eta Printzipe (Donostia) zinema aretoetan estreinatuko da euskaraz.

Chris Mckay zinemagileak zuzendutako ekoizpen berria "Lego" filma munduko fenomeno bilakatu zuen "espiritu adeigabe eta jostagarri" berarekin dator. Lego Batmanek Joker zitalaren konkistatik salbatu nahiko du Gotham hiria.

Zinema Euskaraz programak gogoz ekin dio 2017ari, eta "Batman Lego" filma aurten diruz lagundu duen hirugarrena da. Aurretik, "ORM Elurretako Erresuman" (The Snow Queen 2) eta "Ballerina" estrenatu dira.