Itxi

Zinema

Fernando Velazquezekin

Wim Wenders Donostian, EOSekin bere film berriaren soinu bandan lanean

Agentziak | Erredakzioa

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak grabatuko du, Fernando Velazquezen zuzendaritzapean, zinemagile alemanaren filmaren musika.

  • Zuzendari alemana EOSen egoitzan izan da, Donostian. Argazkia: EOS.

    Zuzendari alemana EOSen egoitzan izan da, Donostian. Argazkia: EOS.

Wim Wenders zinemagile alemanak gertutik jarraitu du "Submergence" bere azken filmerako musikaren grabazioa astelehen honetan, martxoaren 13 goizean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren (EOS) Miramongo egoitzan, Donostian. Filma lan prozesuaren azken txanpan dago jada.

EOSek jakinarazi duenez, soinu bandaren partitura Fernando Velazquez berriki Goya saria irabazi duen bizkaitarrak idatzi du. "A Monster Calls" sarituarekin eta beste hainbat filmetarako musikarekin egin bezala, konpositore eta zuzendari getxoztarrak EOSi eman nahi izan dio musika hori grabatzeko ardura.

Wim Wendersek grabazio prozesuan esku hartu nahi izan du, eta, hala, "Fernando Velazquezekin eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin partekatu du 'Submergence' filmarako soinu bandaren sorkuntza".

"Submergence" suspensezko pelikula erromantikoa da, eta James McAvoy eta Alicia Vikander dira protagonistak.