Itxi

Zinema

Zinemaldia

16 euskal film luze eta 8 labur, Nantesko zinemaldian

Agentziak | Erredakzioa

“Cien años de perdón” Daniel Calparsororen filmak irekiko du Festival du Cinéma Espagnol zinemaldiaren 27. edizioa, eta “Kalebegiak”ek itxiko du.

  • "Kalebegiak" film kolektiboak itxiko du Nanteseko zinemaldia

    "Kalebegiak" film kolektiboak itxiko du Nanteseko zinemaldia

Euskal zinemak presentzia zabala izango du Nantesko Festival du Cinéma Espagnol jaialdiaren 27. edizioan. Asteazken honetan, martxoak 22, hasi eta apirilaren 2ra bitartean ospatuko da, eta 70 film luze eta labur eskainiko dituzte guztira, fikziozkoak zein dokumentalak.

Horien artean, euskal zinemagileek zuzendutako edo Euskal Herrian ekoitzitako 16 film luze eta 8 film labur izango dira ikusgai, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez.

Hain zuzen, Fenêtre Basque Etxepare Institutuak sustatzen duen sailean, 11 film luze eta 8 film labur eskainiko dira. Horiez gain, bost euskal film luze gehiago ikusi ahal izango dira zinemaldiaren sail ezberdinetan.

Nantesko Operan egingo den irekiera ekitaldian, Daniel Calparsoro eta "Cien años de perdón" (2016) haren filma izango dira protagonistak. Gainera, Calparsorok itxiera ekitaldian ere parte hartuko du, "Kalebegiak" (2016) Donostia 2016ren baitan egindako film kolektiboarekin bukatuko baita zinemaldia.