Itxi

Zinema

Estreinua

'Pelota II' dokumentala, zinema aretoetan ikusgai

eitb.eus

Olatz Gonzalez Abrisketak eta Jorgen Lethek zuzendutako filma Bilbon, Donostian eta Gasteizen ikusi ahalko da ostiraletik, maiatzak 26, aurrera.

Ostiral honetatik, maiatzak 26, aurrera “Pelota II” Jorgen Lethek eta Olatz Gonzalez Abrisketak zuzendutako dokumentala, ETBren parte-hartzea duena, pantaila handian ikusi ahalko da. Hain zuzen ere, Multi (Bilbo), Trueba (Donostia) eta Florida (Gasteiz) zinema aretoetara iritsiko da lana.

“Pelota II” kirol honen sekreturik handienean barneratzen da, partida bakoitzerako pilotarik onena aukeratzeko lanean. “Pelota” (1983) Jorgen Lethen dokumentalean oinarrituta, “euskal kulturaren errito esanguratsuenetako baten gaineko behin betiko filma” egin nahi izan du zuzendariak.

Horretarako, primerako adituak hartu dituzte solaskide: Juan Martinez de Irujo, Retegi II eta Retegi Bi, Olaizola II, Pampi Laduche…