Itxi

Zinema

Aktorea

Carrie Fisherrek kokaina eta heroina arrastoak zituen gorputzean hil zenean

agentziak | erredakzioa

Hala eta guztiz ere, autopsian ez da agertzen drogak izan zirela heriotzaren arrazoi zuzena.

  • Carrie Fisher. Argazkia: Efe

    Carrie Fisher. Argazkia: Efe

Carrie Fisher aktoreak kokaina eta heroina arrastoak zituen gorputzean hil zenean, autopsian agertzen denez. Dena dela, horrek ez omen du esan drogak izan zirela 60 urteko emakumearen heriotzaren arrazoi zuzena.

People aldizkariak Los Angeleseko auzitegi-medikuen txostenaren zati batzuk eman ditu argitara. Aurreko ostiralean zabaldutako informazioen arabera, apnearen eta beste faktore batzuen arteko nahasketa da Fisherren heriotzaren arrazoi nagusia.

Baina azterketa toxikologikoan agertzen da aktoreak kokaina, metadona, etanola eta opiazeoak zituela gorputzean hil zenean.

"Dugun informazio toxikologikoarekin, ezin dugu ondorioztatu odolean eta azalean Fisherri atzemandako substantziak izan zirenik heriotza eragin ziotenak", adierazi zuten auzitegi-medikuek txostenean.

"Star Wars" sagan Leia printzesaren papera egiteagatik mundu osoan ezagun egin zen aktorea abenduaren 27an hil zen Los Angelesen, egun batzuk lehenago, hegaldi batean, bihotzeko bat izan ostean.