Itxi

Zinema

Urrezko Globoak

'Three Billboards outside Ebbing, Missouri', garaile Urrezko Globoetan, lau sarirekin

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Zinema sarien 75. ekitaldian, hainbat saridunek emakumeenganako sexu-erasoak eta jazarpenak salatu dituzte.

1:43

Three Billboards outside Ebbing, Missouri pelikulak lau sari irabazi ditu goizaldean banatu diren Urrezko Globoetan. Txanponaren bestea aldea, berriz, The Shape of Water filmari egokitu zaio. Guillermo del Toro zinema zuzendariaren azken lana zen faborito nagusia zazpi izendapenekin, baina bi besterik ez ditu lortu.

Gaueko protagonista nagusia izan den filmak sari hauek eskuratu ditu: drama alorreko pelikula onenarena, emakumezko aktore onena (Frances McDormand), antzeztaldeko gizonezko aktore onenarena (Sam Rockwell) eta gidoi onenarena (Martin McDonagh).

Faborito nagusia zen The Shape of Water filmak zuzendari onenaren (Guillermo del Toro) eta soinu banda onenaren (Alexandre Desplat) sariak bereganatu ditu, nahiz eta zazpi izendapen zituen.

Gary Oldman aktore britainiarrak pronostikoak bete ditu eta drama alorreko gizonezko aktore onenaren saria irabazi du The Darkest Hour filmean egindako lanagatik.

Komedia edo musikalen alorreko gizonezko aktore onenaren sailean, ostera, James Franco nagusitu da. Bera protagonista duen The Disaster Artist filmak 2017ko Urrezko Maskorra lortu zuen Donostiako Zinemaldian.

Emakumeei dagokienez, Saoirse Ronan aktorea izan da garaile komedia edo musikalen alorreko aktoreen artean Larry Bird filmarengatik. Halaber, Greta Gerwigek zuzendutako lanarentzat izan da komedia edo musikal onenaren golardoa.

Gainera, antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sailean Allison Janney izan da guztien artean onena I, Tonya.

Abesti onenaren saria Benj Pas eta Justin Paulek idatzitako "This Is Me" kantuarentzat izan da (El gran showman) eta animaziozko pelikula onenaren golardoa, berriz, Coco filmarentzat.

Azkenik, Aus dem Nichts filmak irabazi du atzerriko film onenaren saria (Alemania).

Telebista alorreko irabazleen zerrenda

Drama onenaren saria: "The Handmaid's Tale"

Komedia edo musikal onenaren saria: "The Marvelous Mrs. Maisel".

Miniserie onenaren saria: "Big Little Lies".

Drama alorreko gizonezko aktore onenaren saria: Sterling K. Brown ("This Is Us")

Drama alorreko emakumezko aktore onenaren saria: Elisabeth Moss ("The Handmaid's Tale").

Komedia edo musikalen alorreko emakumezko aktore onenaren saria: Rachel Brosnahan ("The Marvelous Mrs. Maisel").

Komedia edo musikalen alorreko gizonezko aktore onenaren saria: Aziz Ansari ("Master of None").

Miniserie alorreko emakumezko aktore onenaren saria: Nicole Kidman ("Big Little Lies").

Miniserie alorreko gizonezko aktore onenaren saria: Ewan McGregor ("Fargo").

Antzeztaldeko gizonezko aktore onenaren saria: Alexander Skarsgård ("Big Little Lies").

Antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren saria: Laura Dern ("Big Little Lies").

Cecil B. DeMille saria: Oprah Winfrey.

OPRAH WINFREY GLOBOS DE ORO URREZKO GLOBOAK 2018 EFE

Oprah Winfrey. Argazkia: EFE

azkia: EFE