Itxi

Zinema

Otsailaren 24an

Daniel Calparsorok Euskadiko Filmategian estreinatuko du 'El Aviso', larunbatean

Agentziak | Erredakzioa

Zinema aretoetara iritsi baino bi aste lehenago, otsailaren 24an, ikusi ahalko da donostiar zuzendariaren azken lana Tabakaleran.

  • Filmategiak atzera begirako erakusketa eskaini berri dio Calparsorori. Argazkia: Jorge Fuembuena.

    Filmategiak atzera begirako erakusketa eskaini berri dio Calparsorori. Argazkia: Jorge Fuembuena.

Daniel Calparsoro donostiar zuzendariak Euskadiko Filmategian aurkeztuko du "El Aviso" bere film berria, urri eta abendu artean zuzendariaren lanari buruz egindako atzera begirako erakusketa "era bikainean" burutzeko. Calparsoro bera arduratuko da aurkezpenaz larunbat honetan, otsailak 24.

Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariak iragarri duenez, "El Aviso" jendaurrean proiektatuko den lehen aldia izango da, bi aste geroago iritsiko baita filma zinema aretoetara.

Nico hamar urteko mutikoaren istorioa du kontagai "El Aviso"k: heriotza mehatxua egingo diote, baina inork ez du sinetsiko. Bien bitartean, Jon (Raul Arevalo) izeneko gizon bat azken urteotan bere inguruan izandako hainbat heriotza ikertzen saiatuko da, denak argituko dituen elkargune baten bila. Horixe aurkituta soilik salbatu ahalko da Nico.

El Aviso Raul Arevalo

Fernandezen hitzetan, Calparsorori "ilusio handia" egin dio filma beste inon baino lehen "etxean" erakutsi ahal izateak.

Calparsororen lanari buruzko atzerabegirakoan, besteak beste, ikusi ahal izan dira "Salto al vacío", "A ciegas", "Pasajes", "Asfalto", "Guerreros", "Ausentes", "Invasor", "Combustión" eta "Cien años de perdón".

Gainera, "Daniel Calparsoro. Cine de autor, cine de género" (Jesus Angulo eta Antonio Santamarina) liburua ere argitaratu zuten, haren lanaren berrikuspen honen kariaz.