Itxi

Zinema

GOYA SARIAK 2018

Euskal politikari eta pertsona ezagunek 'Handia' zoriondu dute Twitter bidez

EITB.EUS

Goya Sarietan 10 garaikur jaso eta gero, zorion mezuz bete dira sare sozialak. Izan ere, historian sari gehien jaso dituen hirugarren filma bihurtu da 'Handia'.

  • Handia

    Handia

2018an izugarrizko arrakasta erdietsi ostean, Handia pelikulako aktore, zuzendari eta lantalde guztia zoriontzeko mezuz bete dira sare sozialak. Eta ez da gutxiagorako, 10 garaikur eskuratu baititu Altzoko erraldoiaren istorioa kontatzen duen pelikulak. Hala, inoiz Goya gehien jaso duen hirugarren filma bihurtu da, Mar adentro eta ¡Ay Carmela! filmen atzetik.

Gidoi original onenaren saria, aktore berri onenaren saria, argazki zuzendaritza onenaren saria, musika original onenaren saria, efektu berezi onenen saria eta makilaia zein jantzitegi onenaren saria lortu ditu, besteak beste.

%19,9ko pantaila-kuota izan zuen telebistako emankizunak atzo gauean, eta #Goya2018 eta #Handia hitzak Trending Topic ziren gaur eguerdian oraindik. Euskara eta emakumeen gala izan zela esan dute askok, eta bi gai horiek ere txio ugari eragin zituzten.