Itxi

Zinema

Otsailak 15-25

Wes Andersonen animaziozko film batek zabalduko du Berlinale

Efe | eitb.eus

“Isle of Dogs” estatubatuar zuzendariaren pelikulak emango dio hasiera hilaren 25ean bukatuko den zinema jaialdiari. Aritz Moreno euskal zuzendariak bere proiektu berriena aurkeztuko du bertan.

  • Dena prest dut Berlinen. Argazkia: Efe.

    Dena prest dut Berlinen. Argazkia: Efe.

“Isle of Dogs” filmak abiatuko du Berlingo zinema jaialdia ostegunean, hilak 15. Alkate ustel batek deportatutako txakurraren bila ari den hamabi urteko mutikoaren istorioa kontatzen du Wes Anderson zinemagileak animazioa erabiliz egindako bigarren pelikulak, eta Hartzak irabazteko 19 lehiakideetako lehena izango da Tom Tykwer zuzendari alemana buru duen epaimahaiaren azterketa pasatzen.

“Isle of Dogs” pelikularekin itzuliko da Berlinera Anderson, 2001ean (“The Royal Tenenbaums”) eta 2004an (“Life Aquatic”) lehian parte hartu eta 2014an “The Grand Hotel Budapest”ekin epaimahaiaren sari berezia irabazi eta gero.

Hurrengo hamaika egunetan, zinemako izar asko bertaratuko dira Alemaniako hiriburura, besteak beste Joaquin Phoenix eta Isabelle Huppert aktoreak eta Willem Dafoe, Berlinaleko Ohorezko Urrezko Hartza jasoko duena.

Berlinaleko sail guztietan, 400 bat pelikula proiektatuko dituzte, eta 300.000 sarrera jarri dituzte salgai, Cannes ez bezala herritarrentzako jaialdia dela erakusteko.

Sr y Sra, euskal ordezkaritza Berlinen

Aritz Moreno zuzendariak eta Leire Apellaniz ekoizleak, Sr. y Sra.-k, “Ventajas de viajar en tren” Antonio Orejudoren eleberria pantaila handirako egokitzeko proiektua aurkeztuko dute Berlinale Co-Production Market azokan. 321 proiekturen artean aukeratu dute Sr. y Sra.-rena.