Itxi

Zinema

EITBren laguntzarekin

Hemen da 'Bi anai', Bernardo Atxagaren eleberrian oinarritutako filma

Erredakzioa

Imanol Rayo zuzendariaren estreinako lana da, eta euskaraz filmatu dute. Zinemaldian saria lortu ondoren, Madrilen aurkeztu dute astearte honetan. Ostiralean iritsiko da zinema-aretoetara.

00:26
'Bi anai' pelikularen aurkezpena, Madrilen

Astearte honetan, 'Bi anai' pelikula aurkeztu dute Madrilen. Imanol Rayo Iruñeko zuzendariaren estreinako lana da, eta Bernardo Atxaga idazlearen izen bereko eleberrian oinarrituta dago. Ostiral honetan, hilak 11, iritsiko da zinta zinema-aretoetara.

Euskaraz filmatu dute, eta, besteak beste, Bingen Elortza, Aitor Coteron, Kandido Uranga, Loreto Mauleon eta Oihan Lopategi aktoreek hartu dute parte bertan. Orio Produkzioak etxearen ekoizpena da, eta EITBren laguntza izan du.

Joan den irailean, Zinemaldiaren 59. edizioan aurkeztu zuten 'Bi anai', eta urteko euskal pelikularik onena saritzeko helburua duen 'Serbitzu Zinemira' saria jaso zuen bertan.

Astearte honetan, 'Bi anai' pelikula aurkeztu dute Madrilen. Imanol Rayo Iruñeko zuzendariaren estreinako lana da, eta Bernardo Atxaga idazlearen izen bereko eleberrian oinarrituta dago. Ostiral honetan, hilak 11, iritsiko da zinta zinema-aretoetara.Euskaraz filmatu dute, eta, besteak beste, Bingen Elortza, Aitor Coteron, Kandido Uranga, Loreto Mauleon eta Oihan Lopategi aktoreek hartu dute parte bertan. Orio Produkzioak etxearen ekoizpena da, eta EITBren laguntza izan du.Joan den irailean, Zinemaldiaren 59. edizioan aurkeztu zuten 'Bi anai', eta urteko euskal pelikularik onena saritzeko helburua duen 'Serbitzu Zinemira' saria jaso zuen bertan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zinema
  • Kultura