Itxi

Zinemaldia

Kronika

Apichatong, Pixar, Max, Carol eta Canneseko beste errege eta erreginak

Begoña del Teso | Cannes

Cannes den zorabio magiko eta harrigarri honetan badira dagoenekoz ikuslegoa zutik jarri duen filmak.

Cannes den zorabio magiko eta harrigarri honetan,zeinek denok kutsatzen gaituen eta zeinetik inork ez duen sendatu nahi, badira dagoenekoz ikuslegoa zutik jarri duen filmak hala nola 2010ean Palmorria lortu zuen Tailandiako seme prestua den (nahiz eta bertako gobernuarekin serio eta irmo jarduten duen) Apichatpong Weerasethakulen Cemetery of Splendor. Hitzik, berbarik, esaldirik ez da plazaratzeko zelako dar-dar, nolako ezinegon haragizko eta arimazkoa sortaratzen digun filme hipnotiko honek non beldurrik gabe, seko sorgindua itotzen zaren plazer arriskutsuz.

Inside Out da hemen lapurtu dugun zeluloidezko beste harribitxia, Euskal Herriko Iparraldean ekainaren 17an estrenaituko dena eta areto guztiak beteko dituena, jendea txaloz eta bravoka izango delarik.

Milurteko Hirugarren honetako marrazki bizidunetan jaun eta jabe diharduten Pixar ekoiztetxeko aztiek eginda, neskato baten buruan zelako jendilajea (emozioak, gogoak, mamuak… hots) bizi den kontatzen du maisuki. Jatorra jendilajea, bai, baina arreta osoz maneiatu behar den horietakoa. Badaezpada ere…

Horrela doa Cannes. Maisuz maisu maisuki. Woody sasoi ederrean da. Tod Haynesek izugarri ondo eta era basaz ulertu du Patricia Highsmithen Carol eta gure lurreko 4 izkinetan ikusgai den azken Mad Max berriak gasolinaz eta zeluloide markaz kanpokoez blai egin du Kosta Urdina.