Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

63. Zinemaldia

Hamasei proiektu, Zinemaldiko Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan

Agentziak | Erredakzioa

Donostiako Zinemaldiko Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroak 21 herrialdetako 173 proposamenen artetik aukeratu ditu hamasei interesgarrienak.

  • "El motoarrebatador" argentinarra da proiektuetako bat. Argazkia: Pablo Masino.

    "El motoarrebatador" argentinarra da proiektuetako bat. Argazkia: Pablo Masino.

Hainbat zinemagile zailduk eta esperientzia gutxiagoko beste batzuek zuzendutako hamasei filmek parte hartuko dute Donostiako 63. Zinemaldiaren Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan.

Israel Caetano eta Agustin Toscano argentinarrak, Gerardo Torty mexikarra, Alvaro Brechner uruguaitarra, zinemagileak laurak, eta Marite Ugas venezuelar ekoizlea bertaratuko dira, besteak beste, irailaren 21, 22 eta 23an egingo den topagunean.

Gehienak proposamen argitaragabeak dira, nazioarteko koprodukzio topaguneetan oraindik erakutsi gabeak, eta 21 herrialdetako 173 hautagaien artetik aukeratu dituzte, Zinemaldiak prentsa ohar batean jakinarazi duenez.

Carlos Ameglio uruguaitarrak eta Josue Mendez perutarrak ere parte hartuko dute, baita Eduardo Williams argentinarrak, Theo Court eta Victor Cubillos txiletarrak, Nicolas Rincon kolonbiarrak eta Patricia Ramos kubatarrak ere.

Topaketaren amaieran, Egeda saria zeinek irabaziko duen iragarriko dute, eta proiektu horrek 10.000 euro eramango ditu.

Aurreko edizioetan parte hartu duten zenbait lan nazioarteko jaialdi ospetsuenetan erakutsi dituzte, hala nola “Que viva la música” Carlos Morenorena (New Frontiere-Sudance 2015); “Las Elegidas” David Pablosena (Un certain regard-Canneseko zinemaldia 2015); “La Tierra y la Sombra”, Cesar Augusto Acevedorena (Semaine de la Critique eta Canneseko jaialdiko Camera d’ Or 2015).