Itxi

Zinemaldia

Lehiatila

Zinemaldiko sarrerak, salgai

eitb.eus

Jakin ezazu zenbat balio duten, nola erosi ditzakezun eta noiztik aurrera egongo diren salgai 2015eko Donostiako Zinemaldiko sarrerak.

  • 2015eko Donostiako Zinemaldia.

    2015eko Donostiako Zinemaldia.

Donostia Zinemaldiaren 63. ediziorako sarrerak bi datatan jarriko dira salgai. Ostirala, irailak 11, 9:00etatik aurrera, Sail Ofizialeko galetarako sarrerak jarriko dira salgai (Inaugurazioa, Donostia Saria eta Klausura), internet bidez. Gainerako kanaletan, igandean, irailaren 13eko 9:00etatik aurrera jarriko dira salgai. Esaterako, Zinemaldi Plazako leihatiletan (Kursaal jauregiko beheko solairua) eta Kursaal Zentroko leihatiletan (Sail Ofizialeko abonamenduak eta 10 sarreratik beherako erosketak), eta Interneten (www.sansebastianfestival.com eta www.kutxabank.net).

Sarrerak Victoria Eugenia Antzokia, Tabakalera, Príncipe zinema-aretoak (hilaren 19tik aurrera) eta Trueba eta Antiguo Berri zinema-aretoetan (hilaren 20etik aurrera) ere erosi ahalko dira. Antonio Elorza Belodromoko sarrerak Anoetako Estadioko 23. leihatilan ere izango dira salgai, saioak hasi baino bi ordu lehenago. Sail Ofizialeko B Zonako sarrerak dagokion abonamenduaren bitartez bakarrik erosi ahal izango dira.

Saio bakoitzeko, gehienez 4 sarrera erosi ahalko ditu pertsona bakoitzak. 7, 20 € balio duten saioetarako, 10 sarrera baino gehiago erostean % 25eko deskontua egingo da salmenta-kanal guztietan eta leihatilatan. San Telmo Museoko emanaldietarako sarrerek 3 € balioko dute.

Bestalde, Kutxabanken Gazte Txartela dutenek (Gaztekutxa, Visa K26 eta Vital Gazte) % 50eko deskontua izango dute sarrera bakoitzean, K1-eko galatan eta Antonio Elorza Belodromoko saioetan izan ezik. Gainera, 1 € bakarrik ordainduko dute euskarazko azpitituluak dituzten filmetan.

Donostia Kultura Txartela eta Gazte Txartela dutenek % 10eko deskontua izango dute 7,20 € balio duten saioetan. DK Txartela Zinemaldi Plazako eta Victoria Eugenia antzokiko leihatiletan aplikagarria da soilik, eta GazteTxartela Zinemaldi Plazako leihatiletan aplikagarria soilik.

Kursaaleko Sail Ofizialerako gutxieneko eserleku kopurua gordeko da arratsaldeko eta gaueko saioetarako,eta emanaldiaren egun bereko 17:00etatik aurrera Kursaal Zentroko leihatiletan.

Sarrera erosi eta gero ez da aldatuko ez dirua itzuliko, baldin eta Donostia Zinemaldiak ez badu programazioa aldatzen edo saioa bertan behera uzten. Kasu horietan, gorabehera izan den aretoko leihatiletan egingo da diru-itzulketa, edo Zinemaldi Plazako leihatiletan.

Zinemaldiko emanaldi guztien informazioa biltzen duen Filmen Gida irailaren 12tik aurrera egongo da eskuragarri, 1,50 €-ren truke, leihatilen ondoan dauden Kursaaleko informazio-standetan eta Okendo plazako standean. Irailaren 15tik aurrera, hiriko eta Gipuzkoako herrietako kiosko nagusietan zein Donostiako turismo bulegoan ere eskuratu ahal izango da.

Hemen dituzu prezio guztiak zehatz-mehatz azalduta:

Sail Ofiziala-Kursaal Abonamendua

B Gunea  390,00€

Gune Orokorra  280,00€

Sail Ofiziala Kursaal Inaugurazioa

B Gunea  95,00€

Gune Orokorra  70,00€

Donostia Saria

B Gunea  55,00€

Gune Orokorra  35,00€

Sail Ofiziala K1 Klausura

B gunea  95,00€

Gune Orokorra  70,00€

Sail Ofiziala K1 Gaueko saioak

B gunea  8,00€

Antonio Elorza Belodromoa

Klausura  14,50€

Gainerako saio eta Zine aretoak

2D  7,20€

Haurrentzako zinema  2,00€