Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

Kartelak

Zinemaldiko kartel lehiaketan botoa emateko epea, zabalik

Agentziak | Erredakzioa

Kartel gogokoena aukeratzeko botoa ematen dutenek Zinemaldian pelikulak ikusteko sarrerak eta zinema jaialdiak argitaratutako materialaren sortak irabaz ditzakete.

Donostiako Zinemaldiak antolaturiko on-line kartel lehiaketan bozkatzeko epea alik dago. Kategoria bakoitzeko 20 finalista posibleetatik 10 aukeratuko dituzte herritarrek, Internet bidez.

Antolatzaileek ohar batean azaldu dutenez, botoa emateko epea martxoaren 15eko 23:00ak arte egongo da zabalik. Herritarrek, kategoria ezberdinetan aurkeztu diren 1.692 kartelen artean, gustukoen dituztenen aldeko botoa emango dute, sail hauetarako: Zuzendari Berriak, Zabaltegi, Horizontes Latinos, Perlak eta Culinary Zinema.

Kartel gustukoenen aldeko botoa emateko, ezinbestekoa da aldez aurretik lehiaketaren orri berezian izena ematea; bertan, erabiltzaileek botoak sare sozialetan zabaldu eta partekatzeko aukera ere izango dute. Erabiltzaile bakoitzak boto bakarra eman ahal izango du, saileko eta eguneko.

Epaimahai berezi batek kartel irabazleak hautatuko ditu boto gehien jaso eta Zinemaldiak aukeratu dituztenen artean, eta sariak zozketatuko dira atal bakoitzeko kartel irabazleen aldeko botoa eman dutenen artean (guztira bost irabazle izango dira eta bakoitzak hamar saioko zine-abonu bana eta Zinemaldiaren 64. edizioaren argitalpen-lote bana jasoko du).

Finalistak martxoaren 17an iragarri, eta behin betiko irabazleak maiatzaren 6an erakutsiko dituzte. Kartel nagusia, nolanahi den, on-line lehiaketatik at geldituko da aurten, eta 10 estudiori eginiko proposamenetik jasotakoen artean aukeratuko dute.