Itxi

Zinemaldia

Biografia

Ethan Hawke, zinemako haur prodijioa

Agentziak | Erredakzioa

Hawe 14 urterekin hasi zen zineman, eta 60 film baino gehiago ditu bizkarrean. Poeta hilen elkartea (1989) filmari esker lortu zuen ospea.

  • Ethan Hawke.

Ethan Green Hawke (Austin, Texas, 1970) aktorea, idazlea eta zinema zuzendari estatubatuarra da.

14 urterekin hasi zen zinema munduan, eta 60 film baino gehiago ditu bizkar gainean. Poeta hilen elkartea (1989) filmari esker lortu zuen ospea.

Richard Linklater zinemagilearekin aritu da hainbat lanetan, besteak beste, Boyhood (2014) film ospetsuan, eta, hori dela eta, antzeztaldeko gizonezko aktorerik onenaren saria jasotzeko izendatu zuten Oscar sarietan.

Julie Delpyrekin batera, eta Linklaterren zuzendaritzapean, Before Sunrise filmean egin zuen lan, eta Before Sunset eta Before Midnight heldu ziren ondoren.

Hirurek idatzi zuten Before Sunset eta Before Midnight filmetako gidoiak, eta Oscar sarirako izendapena jaso zuten, eta Independent Spirit saria jasotzeko ere izendatu zituzten.

2002an jaso zuen bigarren gizonezko aktorerik onenerako izendapena Oscar sarietan, Antoine Fuquaren Training Day filmagatik. Denzel Washingtonekin batera aritu zen bertan.

Hawkeren ibilbide zinematografikoan, Good Kill, Reality Bites, Great Expectations, Hamlet, Gattaca, Brooklyn’s Finest, The Purge eta Before the Devil Knows You’re Dead filmak daude. Aurten, gainera, lan bikaina egin du Robert Budreauren Born to Be Blue filmean.

Aktore lana eta idazle lana batera egin ditu Hawkek, oso gustuko baitu istorioak idaztea.

Orain arte, lau eleberri idatzi ditu, horien artean, The New York Times egunkarian salduenen artean lehen postua eskuratu duen Indeh (2016). 2015ean, bere lehen dokumentala zuzendu zuen: Seymour: An introduction. Seymour Bernstein piano-jotzaile, irakasle eta konpositorearen bizitzaren erretratua egin zuen bertan.