Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

Irailak 22-30

Mozketa eta muntaketa, 65. Zinemaldiaren karteleko protagonistak

eitb.eus

Husmee diseinu grafikoko estudio donostiarra arduratu da Donostiako aurtengo Zinemaldiaren irudia gauzatzeaz. Irailaren 22tik 30era egingo dute zinemaren nazioarteko topaketa.

1:36

Gaur goizean, 65. Donostia Zinemaldiko kartel guztiak aurkeztu dituzte, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko patioan lehen aldiz: Sail Ofizialerako hautatutako proposamena Donostiako Husmee diseinu grafikoko estudioak diseinatu du.

Kartela 24 fotogramako erretikula batez dago osatuta, eta 65 zenbakiaren istorioa kontatzen du. Kartelak, "mozketa eta muntaketaren kontzeptuekin jolasteaz gain, erritmoaren eta mugimenduaren ideia ere iradokitzen du euskarri guztietan", horren egileek azaldu dutenez.

Sail Ofizialeko kartela ez ezik, gainerako sailetakoak ere aurkeztu dituzte gaurko ekitaldian. Zuzendari Berriak sailean "Lehendabiziko hegaldia" nagusitu da, "norabide berria" bilatzen duen hegazkin "ausarta" erakusten duena; Angel Aldarondok diseinatu du, eta harena da Horizontes Latinos sailean irabazi duen proposamena ere, "Harresiak" izenekoa. Maite Rosende diseinatzaileak kristalari buruzko gogoeta plazaratu du Perlak sailerako sortutako lanean, eta Sara Zamarrok, berriz, hegaldiaren metaforari heldu dio Zabaltegi-Tabakalera sailerako. Azkenik, TGA estudioak soiltasunaren hautua egin du gastronomiaren eta zinemaren kontzeptuak Culinary Zinema sailerako irudian uztartzeko orduan.

Boikota jaso duten aktoreekin elkartasuna

Aurtengo edizioaren kartelen aurkezpenean, Zinemaldiak iragarri du Elias Querejeta zinema eskolan parte hartuko duela, Tabakalerarekin eta Euskadiko Filmategiarekin, eta elkartasuna adierazi die Itziar Ituñori eta "bere ideiengatik boikota jasaten ari diren beste aktoreei".

Gaurko aurkezpenean iragarri dutenez, 65. edizioko inaugurazio eta amaiera galetarako sarrerak webgunean eros daitezke dagoeneko.

 

cartel zinemaldia 2017 kartela

foto960.jpg" />