Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

65. edizioa

Wim Wendersen film berriak zabalduko du Donostiako Zinemaldia

“Submergence” Sail Ofizialean lehian egongo da, eta zuzendariak berak eta Alicia Vikander protagonistak aurkeztuko dute Donostian.

  • Alicia Vikander protagonista eta Wenders Donostian izango dira

    Alicia Vikander protagonista eta Wenders Donostian izango dira

Submergence Wim Wendersen azken filmaren proiekzioarekin, lanaren Europa mailako estreinaldiarekin, hasiko da Donostiako 65. Zinemaldia, irailaren 22an. James McAvoy eta Alicia Vikander dira filmaren aktore nagusiak.

Erin Dignamek idatzi du istorioa, J.M. Ledgard The Economist astekariko berriemailearen izen bereko eleberrian oinarriturik: James McAvoy ingeniari hidrauliko bat da, eta Alicia Vikander biomatematikari bat. Frantziako kostaldeko hotel batean ezagutuko dute elkar, bakoitza bere misioa prestatzen ari dela, eta ingeniaria Somalian bahituko dute gero.

Filmeko musika Fernando Velazquez bizkaitar musikagileak sortu du, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, eta Wenders bera Donostiara etorri zen martxoan, grabatzeko lanak bertatik bertara ikustera.

Wim Wenders alemaniar zuzendari, gidoilari eta ekoizlea (Düsseldorf, 1945) Europan eta Ameriketako Estatu Batuetan aritu da, eta filmografia zabala du: Der Stand der Dinge (1982), Paris, Texas (1984), Der Himmel über Berlin (1987)… Donostiako Zinemaldiaren epaimahaiko presidentea izan zen 2002an, Los lunes al sol Fernando Leon de Aranoaren filmak Urrezko Maskorra irabazi zuen urtean.

zi zuen urtean.