Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

Irailaren 19tik 22ra

Donostiak Zinemaldiaren 1.000 sarrera banatuko ditu langabeen artean

Agentziak | Erredakzioa

Sarrerak donostia.eus webgunean eskatu behar dira, eta asteartean hasiko dira banatzen, ostiralera arte.

  • Zinemaldia irailaren 22an hasiko da, ostiral honetan. Argazkia: EiTB.

    Zinemaldia irailaren 22an hasiko da, ostiral honetan. Argazkia: EiTB.

Donostiako Udalak 1.000 sarrera banatuko ditu, aste honetako asteartetik ostiralera bitartean, langabeek edo egoera ekonomikoagatik zinema-aretoetara joaten ez diren lagunek Zinemaldiaren 65. edizioko saioetara joateko aukera izan dezaten. Hilaren 22tik 30era egingo dute aurtengo Zinemaldia.

Agiri batean, Udalak zehaztu du sarrerak www.donostia.eus webgunean eskatu behar direla. Horiek hartzeko, berriz, Udal!nforen Bulego Nagusira joan beharko dira eskatzaileak.

Ikusgai izango diren 14 pelikuletako bat aukeratuko du bakoitzak, eta horretarako bi sarrera erreserbatuko zaizkio. Eskatzaileek Donostian egon behar dute erroldatuta, langabezian egon behar dute eta 18 urtetik gora izan behar dituzte.

Sarrerak lortzeko prozedura

Sarrerak eskuratzeko, bi urrats eman behar dira: lehenik, www.donostia.eus webgunearen bidez eskatu behar dira, eta, gero, Udalean bertan jasoko dira, Udal!nforen bulegoan.

Langabe bakoitzak 14 pelikuletako bat aukeratuko du, eta bi sarrera gordeko dizkiote. Hori egin ondoren, agiri bat inprimatu beharko du, sarrerak hartzeko. Eskaera Internet bidez egiterik ez dutenek 010era deituz edo Udal!nforen bulegoren batera joanez egin ahalko dute.

Udal!nforen Bulego Nagusian bakarrik hartu ahal izango dira sarrerak; langabea A gunera joan beharko da, asteartetik ostiralera bitartean, 09:00etatik 14:00etara edo 16:00etatik 18:00etara. Aldez aurretik egindako eskaera eraman beharko du, edo NANa, bai eta langabezian dagoela erakusten duen agiria ere.