Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

Irailak 25

'Operación Concha' filmaren munduko estreinaldia, belodromoan

EITB.EUS

Sail Ofizialean, lehiaketatik kanpo, 'Wonders of the Sea 3D' dokumentala erakutsiko dute. Arnold Schwarzeneggerrek parte hartu du bertan.

  • 'Operacion Concha' filmaren fotograma. Irudia: Donostiako Zinemaldia

Asteburuaren ostean, Zinemaldiak aurtengo laugarren egunean bost filma berri ditu aurretik Sail Ofizialean, horietatik hiru lehiaketaren barruan sartzen dira. Honako film hauek borrokatuko dute Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorragatik: Una especie de familia, Licht eta Love Me Not . Halaber, lehiaketatik kanpo, Wonders of the Sea 3D dokumentala ?Arnold Shwarzenegerrek parte hartu du bertan? eta Au revoir là-haut / See You Up There erakutsiko dituzte.

Una especie de familiako protagonista Barbara Lennie da; Diego Lerman argentinarraren bosgarren film luzea da. Love me not Alexandros Avranas greziarraren laugarren filma da; Venezian zuzendari onenaren Zilarrezko Lehoia eman zioten Miss Violence (2013) lanarengatik. Barbara Albert (Austria-Alemania) zuzendariaren Licht ere irabazteko hautagai da. Azken hori

Au Revoir La Haut Albert Dupontel frantsesak zuzendu du, eta bera da protagonista. Pierre Lemaitreren nobela homonimoa, Goncourt Saria irabazi zuena, pantaila handira eraman du.

Bestalde, Arnold Schwarzenegger Wonders of the Sea 3D dokumentaleko ekoizle eta kontalariak aurkeztuko du filma. 3Dn egindako itsaspeko zinema da, eta Jean-Michel Costeau esploratzaileak eta produktoreak, Jacques Cousteauren semeak, eta Jean-Jacques Montellok zuzendu dute. Montello aitzindaria da hiru dimentsiotako itsaspeko zineman.

Wonders of the Sea 3D

Wonders of the Sea 3D dokumentalaren fotograma.

Operación Concha filmaren munduko estreinaldia

2017ko Donostiako Zinemaldiaren egitarauaren baitan, Antonio Elorza belodromoan, Operación Concha filmaren munduko estreinaldia izango da. Zinemaldian izaten diren korapiloen inguruko komedia bat da, Antonio Cuadrik zuzendu du, eta Jordi Molla, Karra Elejalde, Unax Ugalde, Ramon Agirre eta Barbara Goenaga ditu protagonista.