Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

ZINEMIRA

'Bi txirula', mundu hobe baten bila doazen bi pertsonaren bidaia

O.A. | EITB.EUS

Iñigo Garcia Agirrezabalagak zuzendutako fikziozko film luzea Zinemaldiko Zinemira sailean estreinatu da, eta Irizar saria irabazteko lehian izango da.

6:59

Jonek eta Ikerrek mundu hobe baten bila egiten duten bidaia kontatzen du Bi txirula pelikulak. Iñigo Garcia Agirrezabalaga zumaiarrak zuzendutako lehen film luzea da, eta Zinemaldiko Zinemira sailean estreinatu da. Gainera, Irizar saria irabazteko lehian arituko direnetako bat da.

Bi txirula proposamen bitxia da, ezberdina. Nolabait esateko, pelikula kontenplatiboa da, gogoetara bideratzen duen horietakoa; izan ere, ez da gauza askorik gertatzen. Dena den, badu mezu positibo bat: posible dela beste mundu hobeto, alegia.

Pertsonaiei dagokienez, ezberdinak eta, aldi berean, osagarriak dira. Jon hiztuna, ehiztaria eta arrantzan iaioa da; Iker, isila eta eskulanetan trebea.

Filmari izenburua ematen dion txirulak ere badu bere protagonismoa. Are gehiago, txirularen doinuak dira horren soinu banda.

Lanbidez arkitektoa, Iñigo Garciaren jardun artistikoa ikus-entzunezkoen munduarekin lotuta egon da nagusiki. 2003an zuzendu zuen bere lehen film laburra, La caja de la persiana, eta geroztik hainbat proiektu gauzatu ditu. Horietatik hiru, 4 (2004), Berde (2007) eta Andarika, kilker eta emakumeei buruzko gogoetak (2008) film laburrak, Jose Luis Barredo zuzendariarekin batera egin ditu. Gainera, Clark eta Boris (2009), Errusia (2011) eta Big Boy dokumentala (2014) film laburrak ere zuzendu ditu.

Antzeztaldeari erreparatuta, berriz, hauek dira izen nagusiak: Jon Elizalde, Iker Hazas, Jon García, Kandido Uranga eta Amaia Goikoetxea.