cerrar buscador

Erregetako loteria 2022: Erregetako loteriako sarien bilatzailea | EITB Erregetako loteria

Erregetako Loteria

17:43

Erregetako Loteria

Urtarrilaren 6ko zozketa

EAEko herritarrek 20,51 euroko gastua egingo dute Erregetako loterian

Erredakzioa

Euskadi hirugarrena da Espainiako Estatuan gastu handiena egin duten erkidegoen artean.

  • Iazko zozketaren sari nagusia jaso zuen zenbakia. EFE

    Iazko zozketaren sari nagusia jaso zuen zenbakia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

EAEko herritarrek 20,51 euroko gastua egingo dute batez beste Erregetako loterian.

Espainiako Loteria eta Apostuen erakundeak (LAE) azaldu duenez, Euskadin 224.735 loteria-txartel salerosi dituzte urtarrilaren 6rako; 44,9 milioi euro, guztira.

Oro har, loteria salmenta igo egin da aurten. Izan ere, iaz 216.162 txartel salerosi zituzten; 43,2 milioi euro.

Lurraldeka, Bizkaian egin dute herritarrek gastu handiena: 25,18 euro, batez beste. Ondoren Araba (16,29 euro) eta Gipuzkoa (14,84 euro) daude.

Datu horiekin, EAE hirugarrena da Espainiako Estatuan gastu handiena egin duten erkidegoen artean. Asturias (23,37 euro) eta Gaztela eta Leon (22,75) baino ez daude aurretik.

Erregetako loteriak 37.920 sari zozkatuko ditu. Lehen sariak 80 milioi euro banatuko ditu (bi milioi serie bakoitzeko), bigarrenak 30 milioi euro (750.000 euro serie bakoitzeko) eta, hirugarrenak, 10 milioi (250.000 serie bakoitzeko).

ie bakoitzeko).

Iruzkinak

  • bilatu zure zenbakia

    Zk. Zenbatekoa

    Zure zenbakiaren saria €koa da

    Sartu zenbat diru jokatu duzun

    Hurrengo kodigoa kopiatu zure webean bilatzailea agertzeko: