cerrar buscador

Erregetako loteria 2022: Erregetako loteriako sarien bilatzailea | EITB Erregetako loteria

Erregetako Loteria

20:26

Erregetako Loteria

12:00etatik aurrera

Erregetako loteriak 560 milioi euro banatuko ditu gaur saritan

Erredakzioa

Lehen sariak 200.000 euro banatuko ditu dezimoko, bigarren sariak, 75.000 euro eta hirugarrenak, 25.000 euro.

  • Iazko zozketaren sari nagusia jaso zuen zenbakia. EFE

    Iazko zozketaren sari nagusia jaso zuen zenbakia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Dena prest dago eguerdiko 12:00etatik aurrera egingo den Erregetako loteriaren zozketarako. Aurten, 560 milioi euro banatuko dira saritan, eta Gabonetako loterian saririk izan ez zutenek beste aukera bat izango dute. eitb.eus-ek zuzenean emango du zozketa.

Lehen sariak 200.000 euro banatuko ditu dezimoko, bigarrenak, 75.000 euro eta hirugarrenak, 25.000 euro. Halaber, lehen sariaren azken zenbakiaz gain, beste bi terminaziok ere saria izango dute.

Hego Euskal Herriko herritarrek 50 milioi eskas jokatuko dituzte Erregetako loterian, 2014ko Gabonetako loterian baino askoz ere gutxiago (169 milioi euro). Lurraldez lurralde, Bizkaian gastatu dute batez beste diru gehien (25,18 euro), Arabaren (16,29 euro), Gipuzkoaren (14,84 euro) eta Nafarroaren (12 euro) aurretik.

Datu horien eskutan, Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) hirugarrena da Espainiako Estatuan gastu handiena egin duten erkidegoen artean; izan ere, Asturias (23,37 euro) eta Gaztela eta Leon (22,75) baino ez daude EAEren aurretik.

Bitxikeriak

Erregetako loteriaren sari nagusia 31 aldiz egokitu da Hego Euskal Herrian: Bizkaian 20 aldiz, Gipuzkoan 8 aldiz, Nafarroan birritan eta Araban behin.

Bestalde, sari potoloaren azken zenbaki errepikatuena 0 da (20 aldiz) eta gutxiena, berriz, 3a (6 aldiz).

Iruzkinak

  • bilatu zure zenbakia

    Zk. Zenbatekoa

    Zure zenbakiaren saria €koa da

    Sartu zenbat diru jokatu duzun

    Hurrengo kodigoa kopiatu zure webean bilatzailea agertzeko: