cerrar buscador

Loteriak albisteak gaur: Loteria Nazionala, Euromilioiak, Primitiboa eta Bonolotoa - EITB

Loteria

11:09

Loteria

5. Saria

Lau bosgarren sari Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan egokitu dira

eitb.eus

58808, 3278, 00580 eta 22253 zenbakiek sariak utzi dituzte Donostian, Bilbon, Iruñean, Basaurin, Sestaon, Errenterian, Astigarragan eta Tuteran, besteak beste.

  • Gabonetako Loteria 2017. EFE

    Gabonetako Loteria 2017. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gabonetako loteriako bosgarren saria (58808), besteak beste, Donostian, Bilbon, Basaurin, Atarrabian eta Burlatan egokitu da. Oso sari banatua izan da. Halaber, bosgarren sarietan bosgarrena, 03278, Bilbon eta Iruñean jausi da, besteak beste.

58808 zenbakiari egokitu zaio Gabonetako Loteriaren lehen bosgarren saria: 60.000 euro serieko eta 6.000 euro dezimo bakoitzeko. Euskal Herriko hainbat tokitan egokitu da: Bilbon eta Basaurin (San Migel auzoko Lapurdi 2 administrazioan), Donostian eta Nafarroan (Atarrabian eta Burlatan). Oso sari banatua izan da, eta honako leku hauetan saldu da: Santa Cruz Tenerifekoa, Caceres, Lleida, Madril, Zaragoza, Valentzia, Albacete, Castello, Granada, Badajoz, Las Palmas, Ourense, Sevilla, Alacant, Balear Uharteak, Bartzelona, Cadiz, Coruña, Leon, Lugo, Malaga, Murtzia, Pontevedra, Salamanca, Segovia, Soria, Tarragona, Toledo eta Zamora.

Bosgarren sarietan bigarrena 05431 zenbakiari egokitu zaio. Bartzelonan, Valentzian, Alacanten, Las Palmasen, Madrilen, Sevillan, Zaragozan eta Kantabrian jausi da.

Bosgarren sarietan hirugarrena 37872 zenbakiak eraman du, eta Sevilla probintziako Lebrija herrira joan da oso-osorik.

Bosgarren sarietan laugarrena 18065 zenbakiari egokitu zaio. Toki hauetan saldu dute: Formentera, Merida, Lugo, Vigo, Bartzelona, Benidorm eta Elx (Alacanten biak), Almeria, Badajoz, Palma, Torrelodones (Madril), Madril hiriburua, Malaga eta Manises.

Bosgarren sarietan bosgarrena 03278 zenbakia izan da, eta, besteak beste, Bilbon eta Iruñean saldu dute. Halaber, Espainiako beste toki batzuetako administrazioetan ere saldu dute: Manlleu (Bartzelona), Utiel (Valentzia), Laguna de Duero (Valladolid), Los Corrales de Buelna (Kantabria), Sevilla, Benidorm (Alacant), Gijón, Bartzelona, Castril de la Peña (Granada), Monforte de Lemos (Lugo), Madril, eta Mont-Roig del Camp (Tarragona).

Bosgarren sarietan seigarrena, berriz, 00580 zenbakiarentzat izan da. Bilbon (Urkixo zumarkalean eta Areatzan), Iruñean (Vinculo kalean serie bat) eta Cintruenigon (beste serie bat) saldu dute. Besteak beste, toki hauetan ere saldu da: Villamartin (Cadiz), Madril, Denia, Benidorm (Alacant), Bartzelona, Alcazar de San Juan (Ciudad Real), Sort (Lleida), San Pedro del Pinatar (Murtzia), Sevilla, Toledo, Manises eta Gandia (Valentzia), Valentzia, El Coronil (Sevilla), Granadilla (Santa Cruz Tenerifekoa), Alaquàs (Valentzia) eta Zaragoza.

24982 zenbakiarentzat izan da bosgarren sarietan zazpigarrena. Zenbaki hori Castello de la Planan (Valentzia) saldu da oso-osorik.

Bosgarren sarietan azkenak (22253) ere utzi du dirua gurean. Batetik, Gipuzkoan, 4 dezimo saldu dituzte Donostian, Narrika kaleko administrazioan. Bestetik, dezimo bana saldu dute herri hauetan: Astigarraga (Tomas Alba), Beasain (Nafarroa etorbidea) eta Errenteria (Capitan Enea). Bizkaian ere saldu dute horren dezimo bat, Sestaoko Las Llanas kaleko administrazioan. Azkenik, Nafarroan, bi dezimo saldu dituzte Iruñean eta bana Los Arcosen eta Tuteran.

 

 

 

Iruzkinak