X

Irratia zuzenean

EiTB%20Taldeko%20kateen%20prentsa%20eta%20komunikazio%20aretoa

Prentsa aretoa

Euskadi Irratiak eta France Bleu Pays Basquek hitzarmena sinatu dute

Prentsa aretoa

Hitzarmena

Euskadi Irratiak eta France Bleu Pays Basquek hitzarmena sinatu dute

A.E.|EiTB

2016/10/20

Bi erakundeen lankidetzaren ondorioz, 'Zubiak' irratsaioa jarri du abian Euskadi Irratiak.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Ostegun honetan, Eusko Irratia eta France Bleu Pays Basque irratien artean lankidetza hitzarmena izenpetu dute. Bi erakundeen elkarlanari esker, 'Zubiak' irratsaioa jarri da abian Euskadi Irratian eta France Bleu Pays Basquen denboraldi honetan.

Sinadura ekitaldian, France Bleu irratiaren izenean honako hauek egon dira: Thierry Steiner, France Bleuko Lurralde zuzendaria, Bertrand Lefebvre France Bleu Pays Basqueko zuzendaria eta Bixente Vrignon erredaktore burua.

Euskadi Irratiaren partetik, berriz, Odile Kruzeta EiTBko Irratietako zuzendari koordinatzailea, Iñaki Guridi zuzendariordea eta Jone Larrañaga Euskadi Irratiko Programa burua egon dira.

Akitania-Euskadi euroeskualdeak sustatu du irratsaioa. Mugaz gaindiko erakundeentzat edo eragileentzat leiho eta hainbat belaunalditako euskaldunentzat zubi izatea du helburu, eta Bidasoaren alde bietako pertsona interesgarriekiko elkarrizketak eskainiko ditu.

Erredakzioan France Bleu Pays Basqueko eta Euskadi Irratiko erredaktore Alaia Martinek eta Artzen Letonak lan egingo dute. Euskadi Irratiko Programa buru Jone Larrañagak eta France Bleuko Erredaktore buru Bixente Vrignonek elkarrekin egingo dute edukiak definitzeko lana.

'Zubiak' France Bleun larunbatetan dago entzungai, 12:00etan, eta Euskadi Irratian igandeetan, 15:00etatik 16:00etara.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena