Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

ETB2

Placido Domingo, 'Todos Los Apellidos Vascos' saioko protagonista

A.E. | EiTB

Saioaren bolada berrian, tenore handia, Eneko Atxa sukaldaria eta Julio eta Patxi Salinas futbolari ohiak izango dituzte,besteak beste.

'Todos Los Apellidos Vascos' saioa denboraldi berrian prestatzen ari da. Hartara, Olga Zabalgogeaskoak aurkezten duen saioak Placido Domingo teanorearen agenda betean tarte bat topatu du, eta Los Angeles, Viena eta New Yorkeko hitzorduen artean Gipuzkoara ekartzea lortu du, bere amaren sorterrira. Pepita Enbil 'zarzuelaren erregina' zen tenorearen ama.

Saioak Placido Domingori bere amaren bizitzari buruz ez zekizkien hainbat istorio azalduko dizkio. Hunkitu egingo da abeslaria eta elkarrizketa guztiz pertsonala eskainiko dio aurkezleari. Getarian, udako lehen oporraldiak bizi izan zituen herrian, eta Aizarnazabalen bere ahots ikaragarria entzun ahal izango da. Oso kanta pertsonalak eskainiko ditu: bere emaztea maitemindu zuen serenata, esate baterako. Abesti hori baliatu zuen, halaber, bere amaginarrebak begi onez begira ziezaion.

Munduan barrena bidaiatzea ohituta dagoen gizonarentzat hauxe bidaiarik pertsonalena izan da. Une batez, nazioarteko antzokirik garrantzitsuenak albora utzi eta Euskal Herrira etorri da, Enbildarren baserrira. Bertatik, bere arbasoak nora joan ziren jakingo dugu. Bizi izandako esperientzia asko eskertuko du bere euskal DNA inoiz baino biziago sentituko duen tenoreak.

Placido Domingoz gain, 'Todos Los Apellidos Vascos' saioaren bolada berrian, besteak beste, Eneko Atxa sukaldaria eta Julio eta Patxi Salinas futbolari ohiak izango dituzte.

Gonbidatuen arbasoen sustraietan murgiltzen da 'Todos Los Apellidos Vascos'. Familiako historiaren arrastoa jarraitzen du. Euskal Herriaren eta euskaldunon historiara beste modu batera hurbiltzen da. Ez modu orokorrean, gonbidatuen arbasoen izen-abizen berezien bidez baizik.

n bidez baizik.