Itxi

telebista

Zeu Zara EiTB

Zeu Zara EiTB Irun sariak entregatu dituzte

A.E.|EiTB

Honako hauek hautatu dituzte bozketa bidez: Behar Bidasoa, Pasquier Recondo, Asun Casasola, Ekoetxea Txingudi, Santiagotarrak eta Aguirre gozotegia.

  • Argazkia: EiTB

    Argazkia: EiTB

Zeu Zara EiTB Irun sariak asteazken honetan entregatu dituzte, Ficoban egindako gala batean. EiTB Taldeak euren ekintzengatik bereizi diren Irungo pertsona, erakunde eta ekimenak nabarmendu ditu ekitaldi horretan.

Ekitaldia Julian Iantzi eta June Ansoleaga aurkezleek gidatu dute, eta 'Go!azen'ek hartu du parte bertan.

Sarituak bozketa bidez aukeratu dituzte, eta hauek saritu dituzte:

1.- Behar Bidasoa hautatu dute Zeu Zara Solidarioa jasotzeko, hiritarrekin egindako elkartasun lanarengatik. Javier Goñik eta Agustin Ugartek jaso dute saria, Jose Antonio Santano Irungo alkatearen eskutik.

2.- Pasquier Recondo hautatu dute Zeu Zara Gure Enpresa saria emateko, gaur egun eredu eta ikur den enpresa, hiriarentzat duen esanahiarengatik eta garai berriei egokitzeko izan duen gaitasunarengatik. Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eman die saria Pablo Saez de Ocariz eta Alberto Susaño Ramosi.

3.- Zeu Zara Dendarik Onena saria Aguirre gozotegiak lortu du.  Denboran zehar oztopoei eta arazoei aurre egiten jakin duen saltokia izateagatik gailendu da. Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusiari egokituko zaio Luis eta Elena Iriarte izan dira bertan saria jasotzen.

4.- Zeu Zara Gure Kutuna onespena Asun Casasolak, Nagore Laffageren amak, jasoko du. Asunek Nagoreren oroimenari bizirik eusteko egin duen lana nabarmendu nahi dute sari honen bidez. Ander Sarratea Ficobako gerenteak eman dio golardoa Asun Casasolari.

5.- Ekoetxea Txingudi (Plaiaundi Parke Ekologikoa) izan da Zeu Zara Ingurumenaren Laguna sariaren irabazlea, irundarren ustez oso ondo islatzen duelako sariaren espiritua. Maria Amolategi aurkezleak eman dio saria Elena Moreno Zaldibar Ingurumen sailburuordeari.

6.- Zeu Zara Gure Enbaxadorea saria Santiagotarrak taldeari egokitu zaio. Kulturan, ikerkuntzan eta kirolean Irun gure mugetatik at ezagunagoa izan dadin ahalegintzea nabarmentzen du sari honek. Olatz Zabalak jaso du saria, Ion Aramendi aurkezlearen eskutik.