Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Programazio berezia

Teknologia berriei buruzko jardunaldi berezia, gaur, EiTBn

EITB

EiTB Taldeko telebista, irrati eta eitb.eus webguneakn teknologiaren arriskuak eta aukerak aztertuz eduki bereziak izango dituzte

0:27

Gaur, apirilak 4, EiTBko hedabideetan arreta berezia eskainiko die teknologia berriei. Gizartearen garapenaren gakoa dira gaur egun informazio eta komunikazio teknologia berriak, baina hauen erabilera desegokiak arriskuak izan ditzake, teknomenpekotasuna eta ziberbullyinga, besteak beste. Honen harira, teknologiak gure bizitzan duen eragina aztertzeko, programazio berezia prestatu du EiTBk.

Telebistan, ETB1eko 'Egun On Euskadi' eta ETB2ko 'En Jake' eta 'Ahora' tarteek teknologiaren arriskuak eta aukerak aztertuko dituzte. Irratiei dagokienez, Radio Euskadiko 'Graffitti' eta 'La Mecánica del Caracol', Euskadi Irratiko 'Faktoria' eta 'Mezularia' eta Radio Vitoriako 'El Mirador' eta 'Araba Gaur' saioek  teknologiaren inguruko erreportaje, elkarrizketa eta eduki bereziak eskainiko dituzte.  Gainera, eitb.eus-eko teknologia webguneak jardunaldiko eduki guztiak bilduko ditu.

Telebistan programazio berezia

ETB1eko 'Egun On Euskadi' saioan, Estepan Aldamiz-Etxebarriak Itziar Cenoz, IK4 Tekniker enpresako marketin eta komunikazio arduraduna elkarrizketatuko du. Gonbidatuak robot txiki bat ekarriko du platora eta haren funtzionamendu eta ezaugarriak azalduko ditu.

ETB2ko 'En Jake' saioan berriz, Xabier Lapitzek Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburua elkarrizketatuko du Gasteizen, eta adituen mahai-inguruan, industria 4.0ari buruz arituko dira. Arratsaldeko 'Ahora' saioan, bestalde, Humberto Bustince Nafarroako unibertsitateko katedraduna eta adimen artifizialean adituarekin arituko dira, eta teknologiaren garapenak ekarri ditzakeen onurak eta kalteak aztertuko dituzte mahai inguruan.

Irratian programazio berezia

Euskadi Irratian, 'Faktoria' magazinak Zibermanagerrak izango ditu hizpide, eta gainera, ikastetxeetan, gaztetxoen artean elkar laguntzeko, ikasleak irakasle bihurtzen dituen programa berri bat ezagutuko dute. Arratsaldeko'Mezularia' saioan, eraldatze digitala eta enpresek bizi duten digitalizazioaz arituko dira. Estatu mailan, eraldatze digitalean aitzindari izan diren enpresak saritu dituzte, eta tartean, badira sei enpresa euskaldun. Haien lekukoak bilduko ditu saioak erreportaje berezi batean.

Radio Euskadin, 'Graffitti' saioak industria 4.0. gaia izango du hizpide. Symplio Lifestyle Technologies eta Sistepant enpresa bizkaitarrek Industria 4.0 rako irtenbide teknologikoak sortu eta martxan jartzeko konpainia bat eratzeko akordioa sinatu dute, eta haiekin arituko dira akordioaren nondik norakoak gertutik ezagutzeko. Horrez gain, 'La Mecanica del Caracol' saioak grafenoa, etorkizuneko material industriala, izango du protagonista. Izan ere, asteburu honetan Bartzelonan gaiaren gaineko feria garrantzitsua egin dute, eta bertatik bueltan, Graphenea enpresako kideekin arituko dira.

Amaitzeko, Radio Vitoriako 'El Mirador' saioak teknologia berrien aukera eta arriskuen inguruko solasaldia eskainiko du, eta besteak beste, Iruri Knörr gaian adituaren partaidetza izango dute. Horrez gain, 'Araba Gaur' saioaren lehenengo edizioan Miñano Parke Teknologiokoko CIC Energigune ikerketa zentroko Jose Castellanos kideari elkarrizketa eskainiko dute.