X

Irratia zuzenean

EiTB%20Taldeko%20kateen%20prentsa%20eta%20komunikazio%20aretoa

Prentsa aretoa

Zeu Zara EiTB Basauriko saridunak jakitera eman dira

Prentsa aretoa

Zeu Zara EiTB

Zeu Zara EiTB Basauriko saridunak jakitera eman dira

A.E.|EiTB

2017/09/14

San Jose Ikastetxea, Bridgestone, Baskonia Mendi Taldea, Urbi Institutua, Edurre Dantza Taldea eta Eroski izan dira bozkatuenak.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Euskal Irrati Telebistak abian jarritako Zeu Zara EiTB Basauri ekimenaren saridunak eman dira jakitera ostegun honetan, irailaren 14an, eitb.eus-en bozketak itxi ondoren.

Zeu Zara Solidarioa sailean San Jose Ikastetxeak (Boliviako amaetxearen aldeko kanpaina) jaso ditu bozka gehien; Gure Enpresa atalean Bridgestone gailendu da eta Zeu zara Gure Kutuna atalean Peto Lezameta (Edurre Dantza Taldea, 60. urteurrena). Halaber, Baskonia Mendi Taldeak jasoko du Zeu Zara Ingurumenaren Laguna saria eta Urbi Institutuak (Alemaniarekin eskola-trukea) Zeu Zara Gure Enbaxadorea saria. Azkenik, Zeu Zara Dendarik Onena sarirako Eroski aukeratu dute.

Irabazleek saria irailaren 20an jasoko dute, Basauri Social Antzokian 19:30ean izango den ekitaldian. June Ansoleagak eta Borja Perezek aurkeztuko dute gala eta umorea eta musika ez dira faltako. Dead Bronco taldearen musika izango da. Ekitaldira joan nahi duenak Social Antzokiko lehiatilan ditu sarrerak eskuragai

Gizartearengandik hurbilago egoteko sortu zuen komunikazio taldeak Zeu Zara EiTB ekimena joan zen urtean. Aurreko saioak Barakaldon, Gasteizen eta Irunen egin ziren, eta oso ondo hartu zituzten bertako hiritarrek. Basauriren ondotik, datozen hilabeteetan, beste zenbait euskal herri esanguratsu izango dituzte protagonista. Guztiei telebista, irrati eta internet bidez jarraipen zabala egingo zaie.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena