Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

ARABAKO ERRIOXA

Lantziegotik ibiliko da 'Historias a Bocados' saioa, gaur

EiTB

Ander Gonzalezen eskutik ardoa, olioa eta sobadillak 20:00etatik aurrera ETB2n.

Euskal Telebistako 'Historias A Bocados' saioak Lantziegora egingo du osteratxoa gaur. Ander Gonzalez aurkezle eta sukaldaria Arabako Errioxako herri honetako auzokideekin elkartuko da, euren istorio pertsonalak entzuteko prest.

Ardoa da Lantziegoko protagonista nagusia. Upategi txikia dute Itxaso Compañonek eta Gorka Mauleonek. Itxasok arbasoen mahastiak jaso zituen eta bertan El Mozo Wines upategia jarri zuen martxan. Tradizioa eta abangoardia elkarrekin primeran bat datozela erakutsiko dio Anderri bikote honek. Sukaldariak, bere aldetik, pisto zoragarria prestatuko die.

Bada Lantziegon beste elikagai protagonista bat, olioa alegia. Ricardo Perez de Azpillagarekin batuko da Ander olioaren inguruko kontuak entzuteko. Ricardok ehun urtetik gorako olibondoak ditu, eta zupatzaileak edota belar txarrak kentzen lagunduko dio aurkezleak. Elkarrekin une dibertigarriak biziko dituzte, batez ere, oliben hezurrak jaurtitzeko txapelketa egiten dutenean.

Bukatzeko, Honorio Ansotegi herriko ile-apaintzailea ezagutuko du Ander Gonzalezek. Honorioren eskuetan jarriko da sukaldaria, eta honek ilea mozten dion bitartean, dozenaka istoriotxo eta pasadizo kontatuko dizkio. Elkarrekin barre asko egingo dute bi hauek. Honoriok, gainera, sobadilla zer diren erakutsiko dizkio. Gozo mota hau galtzorian egon da, inguruotan adineko andreek bakarrik egiten zituztelako. Anderrek sobadilla probatuko ditu, noski!