Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Radio Euskadi

Abian da Radio Euskadiko Bakarrizketen Lehiaketako lehen kanporaketa

EiTB

16 bakarrizketa izango dira epe honetan, eta epaimahaiaren saria eta publikoarena izango dituzte jokoan.

Abian da Radio Euskadiko Bakarrizketa Lehiaketaren lehen kanporaketa epea. 16 bakarrizketa izango dira lehian epe honetan eta epaimahaiaren 2000 euroko saria eta publikoaren 500 euroko saria izango dituzte jokoan.

Bakarrizketa lehiaketaren lehen ekinaldiak oso harrera ona zan du, profesionalek eta amateurrek eman dute izena parte hartzeko. Talentuarekin batera, umoreak irratian etorkizuna baduela agerian gelditu da.

Maiatzean, asteazkenetan, aukeratutako bakarrizketak Radio Euskadiko 'Graffiti' saioan aurkeztuko dituzte. Ondoren, epaimahaiak eta entzuleek ekainean jokatuko den finaleko ekitaldira nor pasatuko den erabakiko dute.

Asteazken honetan, maiatzaren 2an, jarri da martxan, hain zuzen ere, kanporaketa. Lehen bakarrizketak izango dira entzungai Bilboko estudioetan:

-         Braulio Cortesek 'El bostezo' eskainiko du.

-         Miren Izostegik 'Lo que llevo en la maleta'.

-         Julio Cuestak 'Criarse al margen'.

-         Ibon Belandiak 'El karaoke'.

Datozen asteetan Gasteizen eta Donostian ere izango dira bakarrizketa emanaldiok 'Graffiti' irratsaioan, 18:00etan.