cerrar buscador

Aktoreak

1 / 24 Hurrengoa
Aurtengoa denboraldirik onena dela bat datoz Ane Garmendia, Sua Enparantza, Angela Lopez eta Ainhoa Azpitarte

Aurtengoa denboraldirik onena dela bat datoz Ane Garmendia, Sua Enparantza, Angela Lopez eta Ainhoa Azpitarte

Akabo Printzesak taldea eta gainera, korapilo gehienak ez dira askatu. Halere, denboraldirik onena izan da lau aktoreentzat. Pertsonaia askoren eboluzioa izan dute hizpide. Eta nola ez, Alaitzek joko asko eman duela diote; denboraldiak ez luke zentzurik bera gabe.

Iholdi Beristain: ''Antzerki fisikoa egiten dugu, gorputzarekin edo hotsekin. Pelikulak imitatzen ditugu''

Iholdi Beristain: ''Antzerki fisikoa egiten dugu, gorputzarekin edo hotsekin. Pelikulak imitatzen ditugu''

Kalte Kolektiboa sei gaztek osatzen duten antzerki konpainia da eta bertan dihardu Iholdi Beristainek. "Go!azen" telesailean lortu zuen arrakasta, eta ordutik hainbat proiektutan ibili da murgilduta. Bere hastapenak ekarri ditu gogora.

 

 

''Irabazi Arte''ren ospitaleko eszenak nola grabatu ziren ikusi nahi?

''Irabazi Arte''ren ospitaleko eszenak nola grabatu ziren ikusi nahi?

Arenek ospitalean igaro du "Irabazi Arte"ren 3. denboraldiaren denborarik gehiena, eta bertako eszenak nola grabatu zituzten erakutsi digute Sua Enparantzak eta Jose Ramon Soroizek. Oso hunkigarria izan zen lehen grabaketa. Beste telesail bat grabatzea bezala izan da Enparantzarentzat.

18 hileko kartzela zigorra, Baldwin aktoreak argazki zuzendaria nahi gabe tiroz hil zuen filmeko armazainari

18 hileko kartzela zigorra, Baldwin aktoreak argazki zuzendaria nahi gabe tiroz hil zuen filmeko armazainari

Alec Baldwin aktore estatubatuarrak Haylna Hutchins argazki zuzendaria nahi gabe hil zuen 2021eko urriaren 21ean, 'Rust' filmaren grabazioan. Baldwinek atrezzoko pistola batekin tiro egin behar zuen, baina argitu gabeko arrazoiak tarteko, suzko arma batekin egin zuen.
50 betaurrekotik gora probatu zituen Ugaitzek: Ane berriz, urduri zegoen kamera aurrean lehen muxua grabatzeko

50 betaurrekotik gora probatu zituen Ugaitzek: Ane berriz, urduri zegoen kamera aurrean lehen muxua grabatzeko

Ugaitz Amundarainek eta Ane Garmendiak Kepa eta Itxasoren arteko harremana aztertu dute. Horrez gain, Areneren egoera, Alaitzen zitalkeria eta neskek erakutsi duten ausardia izan dituzte hizpide "Barnetik"eko azken aurreko atalean.

O.J. Simpson aktore eta futbol jokalari ohi estatubatuarra hil da

O.J. Simpson aktore eta futbol jokalari ohi estatubatuarra hil da

Bi hilketa leporatuta bere kontra 1995ean egin zen epaiketak oihartzun handia izan zuen mundu osoan. Emaztea eta haren lagun bat hiltzea egotzi zizkioten, baina azkenean errugabe jo zuten. 76 urtekin zendu da.
Ylenia Baglietto: ''Gatiburen musikal bat egingo nuke''

Ylenia Baglietto: ''Gatiburen musikal bat egingo nuke''

'Mamma Mia!' musikalean Madrilen antzezten ari da gaur egun Ylenia Baglietto aktorea. Musikalen arrakastaz aritu da "Gora Bihotzak" saioan. Dioenez, euskal talde baten musikal bat egitekotan, Gatiburena egingo luke. 'Los últimos románticos' eta 'El carnet' filmez ere aritu da.

''Aktore askok dauzkagu zailtasunak gure lanak ikusteko orduan; begirada oso kritikoarekin ikusten ditugu''

''Aktore askok dauzkagu zailtasunak gure lanak ikusteko orduan; begirada oso kritikoarekin ikusten ditugu''

Jon Olivares aktoreak aitortu du oraindik ez duela ikusi osorik "Touré detektibea" telesaila, asko kostatzen baitzaio bere lanak ikustea oso kritikoa delako bere buruarekin. Asko gozatzen du antzerkian eta ikus-entzunezkoetan, bietan, eta "Esnearen kolorekoa" antzezlanaren arrakastaz aritu da.

Sua vs Arene. Antzekotasunik al dute aktoreak eta pertsonaiak?

Sua vs Arene. Antzekotasunik al dute aktoreak eta pertsonaiak?

Sua Enparantzari biziki gustatzen zaio dantza, baina nola moldatuko ote da futbolean? Arene bezain trebea izango al da?

Joan Bailador eta Joana Garitano: ''Jose Ramonekin grabatzea izugarria da, aitona bezala da''

Joan Bailador eta Joana Garitano: ''Jose Ramonekin grabatzea izugarria da, aitona bezala da''

Malenen eta Liliren pertsonaien bilakaera aztertu dute Joan Bailadorrek eta Joana Garitanok. Haur izatetik nerabe izatera igaro da Lili, eta interpretatzeko modua aldatu behar izan du. Malen izatea oso dibertigarria dela dio Joanek, baina bihurri izatetik arduratsu izatera pasako al da?

Driblatu, paradhina edo baloia loratu. ''Irabazi Arte''ko aktoreek zenbat dakite futbolari buruz?

Driblatu, paradhina edo baloia loratu. ''Irabazi Arte''ko aktoreek zenbat dakite futbolari buruz?

Futbol erronka proposatu diegu "Irabazi Arte"ko lagunei? Ba al dakite zer esan nahi ote duten tunela egin, atzerako artazia, baselina, behi buztana edota eskorpioia terminoek futbolean ari garenean?

Malen eta Lili protagonista dituen kobazuloaren eszena nola grabatu zen ikusi nahi?

Malen eta Lili protagonista dituen kobazuloaren eszena nola grabatu zen ikusi nahi?

Joan Balaidorrek (Malen) eta Joana Garitanok (Lili) egun oso bat eman zuten kobazuloaren eszena grabatzen. Lokatz asko zegoen eta ez zikintzeko nola moldatu ziren ikusiko dugu.

Cillian Murphyk aktore onenaren 2024ko Oscar saria irabazi du ''Oppenheimer'' filmagatik

Cillian Murphyk aktore onenaren 2024ko Oscar saria irabazi du ''Oppenheimer'' filmagatik

Aktoreak estatuatxoa jaso du, "bidaiarik harrigarriena, basatiena" izan dela azpimarratuz. Murphyk aktore onenaren Oscar saria irabazi du J. Robert Oppenheimerrek Christopher Nolan zuzendariaren filmean egindako lanagatik.

Andrea Jaurrieta iruindarraren 'Nina' filmak Kritikaren Saria jaso du Malagako Zinemaldian

Andrea Jaurrieta iruindarraren 'Nina' filmak Kritikaren Saria jaso du Malagako Zinemaldian

Epaimahaiak nabarmendu duenez, "filmak modu ausart batean hitz egiten du sexu-abusuei buruz, eta isiltasun konplize eta estaltzaileak salatzen ditu, oso egitura narratibo eta zinematografiko landuarekin, zinema klasikoaren arketipoak berreskuratzen dituen western moderno baten eran".
Andrea Jaurrietak zuzendutako 'Nina' filmak epaimahaiaren sari berezia jaso du Malagan

Andrea Jaurrietak zuzendutako 'Nina' filmak epaimahaiaren sari berezia jaso du Malagan

2024ko maiatzaren 10ean estreinatuko du BTEAM Picturesek 'Nina' filma. Produkzioa 6 astez filmatu zen Mundakan eta Bermeon.

Zein kolore, animalia, janari edota musika estilorekin identifikatzen dira ''Irabazi Arte''ko aktoreak?

Zein kolore, animalia, janari edota musika estilorekin identifikatzen dira ''Irabazi Arte''ko aktoreak?

Nahia Lacalle (Esti), Nahia Sillero (Nora), Ainhoa Azpirtarte (Olatz), Ander Rovira (Gorka), Ane Garmendia (Itxaso), Ugaitz Amundarain (Kepa), Aritz Basterra (Jon) eta Ángela López (Alaitz) batu ditugu Hau Balitz erronkan. Ikusi beraiek emandako erantzunak!

Hika Teatroak zentsura politikoa salatu du, Moralzarzalen La Tarara antzezlana erretiratu dietelako

Hika Teatroak zentsura politikoa salatu du, Moralzarzalen La Tarara antzezlana erretiratu dietelako

Martxoaren 16an ziren obra han aurkeztekoak, baina PP eta VOX agintean dauden Udalak bere aldetik erabaki du egitarautik kentzea. Obran, besteak beste, Itziar Ituño aktoreak hartzen du parte. Agurtzane Intxaurraga, La Tarara obraren zuzendariak azaldu digu gertatu dena.

Jon Arretxe: ''Touré detektibea sortu nuenean ikusten nuen telesail bat; oso pertsonaia zinematografikoa da''

Jon Arretxe: ''Touré detektibea sortu nuenean ikusten nuen telesail bat; oso pertsonaia zinematografikoa da''

"Touré detektibea" telesailaz aritu zaizkigu Jon Arretxe idazlea eta Jon Olivares aktorea "Biba Zuek!" saioan. Idazleak dioenez, pertsonaia sortu zuenetik ikusten zuen telesail bat sortu litzatekeela hura protagonista izanda. Primeran plataforman ikusgai daude dagoeneko lehen atalak.

Kepa, Alaitz eta Luka ''Irabazi Arte''ko pertsonaia berriak gehiago ezagutu nahi?

Kepa, Alaitz eta Luka ''Irabazi Arte''ko pertsonaia berriak gehiago ezagutu nahi?

Galdetegia egin diegu Ugaitz Amundarain, Ángela López eta Oihan Garramiñana aktoreei. Kepa, Alaitz eta Luka dira hurrenez hurren "Irabazi Arte"ko hirugarren denboraldian. Nungoak dira? Zein hobby dituzte? Liburu edo filmarik gustukoena? Adi beraien erantzunei.

2024ko Goya Sarien irabazleak

2024ko Goya Sarien irabazleak

J. A. Bayonaren "La sociedad de la nieve" filma Goya sarietan nagusitu da (12 golardo eskuratu ditu). Euskal zinemagintzak, berriz, zortzi sari bildu ditu, besteak beste, "20.000 especies de abejas"en hirurak eta "Robot dreams"en biak.

Goya sarien gala

Goya sarien gala

Ikusi Goya sarien 38. edizioak utzi dituen argazkirik onenak.

Euskal zinema protagonista izateko puntuan, Goya sarietan

Euskal zinema protagonista izateko puntuan, Goya sarietan

Euskal filmek eta zinema munduko profesionalek 46 izendapen bildu dituzte guztira, Espainiako Zinema Akademiaren sarietan. Gaur egingo dute saritze ekitaldia, Valladoliden.
Arene koma egoeran dago, eta Jonek ez du atsedenik hartuko istripuaren erruduna topatu arte

Arene koma egoeran dago, eta Jonek ez du atsedenik hartuko istripuaren erruduna topatu arte

Hiru hilabete daramatza Arenek koma egoeran. Istripuaren ikerketa artxibatu dute, baina Jonek ez du etsiko erruduna aurkitu arte. Bien bitartean, Printzesek taldekide berria dute: Alaitz.

''Printzesa berri bat etorriko da 'Irabazi Arte'ren hirugarren denboraldian, eta dena jarriko du hankaz gora''

''Printzesa berri bat etorriko da 'Irabazi Arte'ren hirugarren denboraldian, eta dena jarriko du hankaz gora''

"Irabazi Arte" telesailaren hirugarren denboraldia izan dute hizpide Ainhoa Azpitarte eta Ane Garmendia aktoreek. Aurrestreinaldietan harrera ona izan du, eta ikus-entzuleek oso ongi hartu dute denboraldi berriaren hasiera. Lehen segundotik argituko da istripuan zer gertatu zen.

Martxelo Rubio: Hautagaitzaren berri semearekin nengoela jakin nuen, eta hor rolak aldatu ziren

Martxelo Rubio: "Hautagaitzaren berri semearekin nengoela jakin nuen, eta hor rolak aldatu ziren"

Lehenengo aldiz Martxelo Rubio Goya sarietarako izendatuta dago, protagonista ez den gizonezko aktore onenaren kategorian. Aste erabakigarria sartuta gaude, eta aitortu digu urduri dagoela larunbatera begira.
Itziar Lazkano aktoreak Naizen Saria jaso du ''20.000 erle espezie'' filmagatik

Itziar Lazkano aktoreak Naizen Saria jaso du ''20.000 erle espezie'' filmagatik

Naizen adingabe transexualen familien elkarteak jaia egin du gaur Etxarri Aranatzen, eta ume transexualen errealitatea islatzeagatik Estibaliz Urresolaren zinta saritu du.

Martxelo Rubio: ''Nire burua ez nuen ikusten Goya sarietarako izendatuta; hunkitu egin nintzen''

Martxelo Rubio: ''Nire burua ez nuen ikusten Goya sarietarako izendatuta; hunkitu egin nintzen''

'20.000 erle espezie' filmagatik Goya sarietara izendatuta dago Martxelo Rubio aktorea antzeztaldeko gizonezko aktore onenaren kategorian. Izendapenak eman zituzten egunean semearekin zegoen ospitalean, eta hunkitu egin zen. Espero zuen filmak arrakasta izatea, baina horrelako zoramenik ez.

Vendettaren ''Reggaean hegan'' abestia dantzatzeko pausoak ikasi nahi?

Vendettaren ''Reggaean hegan'' abestia dantzatzeko pausoak ikasi nahi?

Erritmo handiko abestia dugu "Reggaean hegan" eta oso dantzagarria da. Hara, Kimetz Etxabek kantaren koreografia erakutsi digu, "Go!azen"eko lagunek bezala dantza dezagun.

Aktore moduan bere hastapenak gogoratu ditu Miren Arrietak:'' ''Go!azen''ek ateak ireki zizkidan''

Aktore moduan bere hastapenak gogoratu ditu Miren Arrietak:'' ''Go!azen''ek ateak ireki zizkidan''

Lehenbiziko lan profesionala "Go!azen" izan zen. 17 urterekin aurkeztu zen castingera eta ondo oroitzen du hartu zuteneko unea. Ateak ireki zizkion telesailak. Agentea lortu zuen Madrilen eta orain, antzerkian dago sartuta buru-belarri. Zer nahiago ote du aktoreak? Telebista, zinea ala antzerkia?

Ander Lipus: ''Euskal antzerkigintzari buruzko hausnarketa bat egiteko beharra sentitzen nuen''

Ander Lipus: ''Euskal antzerkigintzari buruzko hausnarketa bat egiteko beharra sentitzen nuen''

Ander Lipus aktoreak "Antzerkiaren Labirintoan" izeneko bi liburu argitaratu ditu. Lehendabizikoan, bere ibilbideari buruzko pasadizoak bildu ditu; eta bigarrenean, antzerkiari lotutako hainbat gogoeta idatzi ditu. Gaur "Biba Zuek!" saioan izan da aktore markinarra.

Alec Baldwin berriro inputatu dute, filmatze batean argazki-zuzendaria nahi gabe hiltzeagatik

Alec Baldwin berriro inputatu dute, filmatze batean argazki-zuzendaria nahi gabe hiltzeagatik

Mexiko Berriko epaimahaiak bi kargu egotzi dizkio nahi gabeko hilketagatik aktore estatubatuarrari.
Garazi Urkola: “'Akelarre' nire lehenengo zine-esperientzia izan zen; ordura arte zinea ez zegoen nire buruan”

Garazi Urkola: “'Akelarre' nire lehenengo zine-esperientzia izan zen; ordura arte zinea ez zegoen nire buruan”

'Akelarre' pelikulan eta 'Perpetua felicidad' film laburrean egindako lanez aritu zaigu Garazi Urkola Villabona-Amasako aktorea. Idatzi ere egiten du, eta idatzi zuen lehen antzezlana Lezoko antzerki-testu laburren lehiaketan finalera iritsi zen. Gainera, klarinetea jotzen du.

‘Succesion’, ‘The Bear’ eta ‘Beef’ telesailak, 2024ko Urrezko Globoetan garaile

‘Succesion’, ‘The Bear’ eta ‘Beef’ telesailak, 2024ko Urrezko Globoetan garaile

Pantaila handian, Christopher Nolanen ‘Oppenheimer’ nagusitu da, bost sarirekin. Musika garaikurretan, Billie Eilish eta Finneasek eraman dute abesti original onenaren saria, ‘Barbie’ filmarentzat sortutako “What Was I Made For?” abestiarengatik.
Iñigo Aranbarri hobeto ezagutu nahi?

Iñigo Aranbarri hobeto ezagutu nahi?

Iñigo Aranbarri aktorea da. "Goenkale", "Pilotari" eta "Patria" telesailetan hartu du parte besteak beste. Nola moldatuko ote da "3 Ene Kantak" saioko lagunek egindako galdetegiari erantzuterako orduan?

Frantziako 56 artistak Gerard Depardieu defendatu dute 'Le Figaro' egunkarian

Frantziako 56 artistak Gerard Depardieu defendatu dute 'Le Figaro' egunkarian

'No borren a Gerard Depardieu' izenburupean, Victoria Abrilek eta Carla Brunik, besteak beste, Depardieuren aurkako "lintxamendu" mediatikoa salatu dute. Zenbait emakumek aktore ospetsua salatu zuten, bortxaketa eta sexu-erasoak egotzita.

Arantxa Gurmendi aktorea hil da, 'Goenkale' telesaileko Hortentsi

Arantxa Gurmendi aktorea hil da, 'Goenkale' telesaileko Hortentsi

79 urte zituela hil da aktore donostiarra. 2010ean alzheimerra atzeman zioten. Ordura arte, ibilbide profesional luzea eta oparoa izan zuen telebistan, antzerkian, zineman eta baita musikan ere.
Abenduko ''Go!azen'' aldizkariaren irabazleen zerrenda

Abenduko ''Go!azen'' aldizkariaren irabazleen zerrenda

Hilabete honetan argitaratu den "Go!azen" aldizkariaren 6 ale zozkatu ditugu izena eman duten 3 Klubeko kideen artean.
''Birjina maite'', Sua Enparantza

''Birjina maite'', Sua Enparantza

Sua Enparantzak "Birjina maite" abesten du Leioako Kantika Korala eta Euskadiko Orkestraren laguntzarekin. "Gabon Kantak" saioa abenduaren 23an, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en ikusteko aukera izango da.

''Horra, Mari Domingi'', Ainhoa Larrañaga

''Horra, Mari Domingi'', Ainhoa Larrañaga

Ainhoa Larrañagak "Horra, Mari Domingi" abesten du Leioako Kantika Korala eta Euskadiko Orkestrarekin. Gabon kanten emanaldi osoa abenduaren 23an, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en egongo da ikusgai.

Juan Jose Ballesta aktorea atxilotu dute indarkeria erabilita lapurreta bat egitea egotzita

Juan Jose Ballesta aktorea atxilotu dute indarkeria erabilita lapurreta bat egitea egotzita

Gertakariak atzo goizean jazo ziren. Aktoreak ezagun batekin eztabaida izan zuen, eta kolpeka amaitu omen zuten. Ostean, 50 euro eta jaka ostuta alde egin zuen. Ez da hau Ballestak zabalik duen auzi bakarra, izan ere, sexu eraso bategatik ikerketapean dago.
1 / 24 Hurrengoa

  • Zinebi albisteak

    Zinebi albisteak

    Bilboko dokumentalen eta film laburren nazioarteko jaialdiari buruzko albisteak.

  • Zinema albisteak

    Zinema albisteak

    Pelikulen, aktoreen eta zinema-zuzendarien azken ordukoa eitb.eus-en

  • Oscarrak 2024

    Oscarrak 2024

    Kontsulta itzazu Oscar sarietako izendapen eta irabazle guztiak, eitb.eus-en