cerrar buscador

Ameriketako Estatu Batuak

1 / 30 Hurrengoa
Hamabi epaimahaikideetatik zazpi aukeratu dituzte Trumpen epaiketarako, Stormy Daniels auzian

Hamabi epaimahaikideetatik zazpi aukeratu dituzte Trumpen epaiketarako, Stormy Daniels auzian

Aukeratuen artean lau gizon eta hiru emakume daude; horietatik bostek unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak dituzte, eta horietako batek bakarrik ez daki Trumpek beste auzi batzuk dituela zabalik.
18 hileko kartzela zigorra, Baldwin aktoreak argazki zuzendaria nahi gabe tiroz hil zuen filmeko armazainari

18 hileko kartzela zigorra, Baldwin aktoreak argazki zuzendaria nahi gabe tiroz hil zuen filmeko armazainari

Alec Baldwin aktore estatubatuarrak Haylna Hutchins argazki zuzendaria nahi gabe hil zuen 2021eko urriaren 21ean, 'Rust' filmaren grabazioan. Baldwinek atrezzoko pistola batekin tiro egin behar zuen, baina argitu gabeko arrazoiak tarteko, suzko arma batekin egin zuen.
AEBk ukatu egin du Iranek aurrez eman zionik Israelen aurkako erasoaren berri

AEBk ukatu egin du Iranek aurrez eman zionik Israelen aurkako erasoaren berri

Kirbyk aitortu du erasoa izan aurretik bi herrialdeak harremanetan egon zirela, baina gehitu du partekatutako informazioan ez zela erasoari buruzko mezurik jakinarazi.
Donald Trump Manhattango auzitegira iritsi da, prozesu historiko batean epaitzeko

Donald Trump Manhattango auzitegira iritsi da, prozesu historiko batean epaitzeko

Ameriketako Estatu Batuetako presidente ohi baten aurkako lehen prozesu penala da. Epaimahaiaren aukeraketak bi aste iraun dezake, eta ez dago aurreikusita Trumpek deklaratzea.

Horrela doaz Trumpen hauteskundeak korapilatzen dituzten lau auzi judizialak

Horrela doaz Trumpen hauteskundeak korapilatzen dituzten lau auzi judizialak

Astelehen honetan epaitua izango den AEBko lehen presidente ohia bilakatuko da.
Nazioarteak baretzeko deia egin die Israeli eta Irani, Ekialde Hurbilean indarkeria gogortu ez dadin

Nazioarteak baretzeko deia egin die Israeli eta Irani, Ekialde Hurbilean indarkeria gogortu ez dadin

NBEk, AEBk, Alemaniak, Frantziak, Erresuma Batuak… bat egin dute Israeli erantzun militarrik ez emateko eskaerarekin. Iranek jada esan du bere aldetik ez duela eraso gehiago egingo.
Lau pertsona zauritu dituzte Sidneyko eliza batean labanaz, 48 ordutan izan den bigarren erasoan

Lau pertsona zauritu dituzte Sidneyko eliza batean labanaz, 48 ordutan izan den bigarren erasoan

Wakeley herrian izan da erasoa, eliza batean. Erasotzaileak labana batekin hainbat pertsona zauritu ditu. Internetez zuzenean eskaintzen ari ziren elizkizuna.
Scheffler izan da nagusi Augustako Mastersean; Rahm eta Olazabal, 45 geratu dira

Scheffler izan da nagusi Augustako Mastersean; Rahm eta Olazabal, 45 geratu dira

27 urteko golf jokalari estatubatuarrak par azpitik lau kolpetara osatu zuen azken erronda, eta 277 kolpeko txartelarekin amaitu zuen (par azpitik 11 kolpe). Ludvig Aberg suediarra izan zen bigarren; hirugarren postuan, Fleetwoodek, Homak eta Morikawak berdinduta bukatu zuten.
Donald Trump bere aurkako auzi penaleko epaimahaiaren hautaketa hasieran izan da New Yorken

Donald Trump bere aurkako auzi penaleko epaimahaiaren hautaketa hasieran izan da New Yorken

Gaur ekin diote fiskalek eta Trumpen abokatuek epaimahaia aukeratzeari, eta bi aste iraun dezake prozesu horrek. Trumpek epaiketa osoan egon nahi du New Yorken. Hala ere, epaileak kartzela mehatxupean jokabide ona izatea eskatzen dion lege-baliabide bat irakurri du saioan.
Mundu osoko gobernuek Ekialde Hurbilean tentsioa baretzeko deia egin dute

Mundu osoko gobernuek Ekialde Hurbilean tentsioa baretzeko deia egin dute

Buruzagi askok "kezka handia" agertu dute, Iranek Israeli erantzun ostean. Potentzia batzuek pauso bat aurrera eman dute, eta argi eta garbi agertu dira Israelen alde.
Jon Rahm Augustako Masterseko titulua berresteko aukerarik gabe geratu da

Jon Rahm Augustako Masterseko titulua berresteko aukerarik gabe geratu da

Euskal golf jokalaria Scottie Scheffler liderrarekiko 12 kolpera geratu da txapelketako 3. jardunaldiaren ostean. Azken gunean, lehen hamarren artean sailkatzea izango du helburu Barrikakoak.
Iranek mehatxua bete eta aurrekaririk gabeko erasoa egin du Israelen aurka drone eta misilekin

Iranek mehatxua bete eta aurrekaririk gabeko erasoa egin du Israelen aurka drone eta misilekin

Tel Avivek eta AEBk, elkarlanean, ia proiektil guztiak gelditu dituzte, baina Israel hegoaldeko base militar batean kalteak izan dira. Hezbollahk ere egin du eraso, aldi berean, Israel iparraldearen aurka.
Iranek 170 drone eta 200 misil jaurti ditu Israelen kontra

Iranek 170 drone eta 200 misil jaurti ditu Israelen kontra

Israelek eta AEBk ia guztiak gelditu dituzte. Israelek amaitutzat eman du erasoaldia, baina Israelek esan du ez dela geldirik geratuko.

Muskek eta Mileik adiskidetasun eta adostasun irudia eman dute Texasen

Muskek eta Mileik adiskidetasun eta adostasun irudia eman dute Texasen

Enpresari estatubatuarrak eta Argentinako presidenteak hitz onak besterik ez dituzte izan elkarrentzat.

Rahm liderrekiko 11 kolpera geratu da Augustako Masterseko bigarren jardunaldiaren ostean

Rahm liderrekiko 11 kolpera geratu da Augustako Masterseko bigarren jardunaldiaren ostean

Jon Rahm euskal golf jokalariak ez du egun ona izan txapelketako bigarren jardunaldian; ondorioz, Scheffler, DeChambeau eta Homa liderrekiko 11 kolpera dago orain.
AEBren ustez, Iranek une batetik bestera egingo dio eraso Israeli

AEBren ustez, Iranek une batetik bestera egingo dio eraso Israeli

"The Wall Street Journal" egunkariaren arabera, baliteke Teheranek gaur bertan egitea erasoa. Bidenek Israel babestuko dutela ohartarazi du. Herbehereetako Gobernuak Irango eta Irakeko enbaxadak itxiko ditu, eta Alemaniako eta Austriako gobernuek Irandik joateko eskatu diete euren herritarrei.
O.J. Simpson aktore eta futbol jokalari ohi estatubatuarra hil da

O.J. Simpson aktore eta futbol jokalari ohi estatubatuarra hil da

Bi hilketa leporatuta bere kontra 1995ean egin zen epaiketak oihartzun handia izan zuen mundu osoan. Emaztea eta haren lagun bat hiltzea egotzi zizkioten, baina azkenean errugabe jo zuten. 76 urtekin zendu da.
Milioika pertsona iluntasunean ''murgildu'' dira Mexikon, AEBn eta Kanadan

Milioika pertsona iluntasunean ''murgildu'' dira Mexikon, AEBn eta Kanadan

Mexiko iparraldea izan da eklipseaz gozatzeko toki egokiena. Satelite naturalak eguzkia Lurretik ikusita ezkutatzen duenean gertatzen den fenomenoa da. Datorren urtera arte itxaron beharko da eklipseaz gozatu ahal izateko, nahiz eta ez den osoa izango.

Jon Rahm garaile taldeka, Miamiko LIV Golf txapelketan

Jon Rahm garaile taldeka, Miamiko LIV Golf txapelketan

Banakako lehian, laugarren geratu zen Bizkaiko golflaria, Tyrrell Hatton britainiarrarekin eta Marc Leishman australiarrarekin berdinduta. 69 kolpeko txartela aurkeztu zuen, par azpitik hiru kolperekin.
Iranek ohartarazi du Israelen enbaxadarik ez dagoela salbu

Iranek ohartarazi du Israelen enbaxadarik ez dagoela "salbu"

Yoav Gallant Defentsa ministro israeldarrak erantzun du "Irani aurre egiteko edozein eszenatokitarako prest" daudela.
Eguna gau bihurtuko du gaur eguzki-eklipse oso batek Mexikon, AEBn eta Kanadan

Eguna gau bihurtuko du gaur eguzki-eklipse oso batek Mexikon, AEBn eta Kanadan

Iluntasunik ez da nabarituko Euskal Herrian. Eklipsea ikusiko den eremuetan, iraganeko eklipseetakoak baino zabalagoak eta populatuagoak izanik, turista oldeak espero dituzte. Kanadan, Niagara eskualdean, esaterako, larrialdi-egoera ezarri dute inguruko segurtasuna bermatze aldera.
Israeli armak bidaltzeari uzteko eskatu diote Bideni Pelosik eta beste 39 demokratak

Israeli armak bidaltzeari uzteko eskatu diote Bideni Pelosik eta beste 39 demokratak

Joe Bideni eta Antony Blinken Estatu idazkariari eskatu diete Israelera armak bidaltzea berraztertzeko eta hemendik aurrerako arma-bidalketak eteteko, World Central Kitchen gobernuz kanpoko erakundearen aurkako erasoa erabat ikertu eta Gazako egoera humanitarioa arindu arte.
FELIPE ETXEBARRIA

FELIPE ETXEBARRIA

Analisiak

Gerra okertuz doan heinean, irtenbide eskasak Ukrainarentzat

Errusiak gogortu egin ditu Ukrainaren aurkako erasoak. Gerra hasi zela bi urte baino gehiago den arren, borrokei ez zaie ikusten amaierarik.
AEB eta Israel Iranen eraso bat jasateko prestatzen ari dira

AEB eta Israel Iranen eraso bat jasateko prestatzen ari dira

Horregatik, alerta maila gorenean daude. Iranek Damaskoko enbaxadan jaso zuen erasoaren erantzuna Israelen barruan izatea da Washingtonen beldur handiena.
Lurrikara izan da New Yorken eta unea NBEren kameretan jasota gelditu da

Lurrikara izan da New Yorken eta unea NBEren kameretan jasota gelditu da

4,8ko lurrikara bat izan da New Yorken, bertan 10:20 zirenean (16:20 Euskal Herrian); oraingoz ez da biktimarik izan. Janti Soeripto 'Save the Children' GKEko presidentea Segurtasun Kontseiluaren aurrean ari zen hizketan dardara gertatu denean.

Burmuin barruko teknologia lehenbailehen arautu behar dugu, nazioartean eta demokratikoki

"Burmuin barruko teknologia lehenbailehen arautu behar dugu, nazioartean eta demokratikoki"

Elon Musken Neuralink enpresa gizakietan probatzen ari den gailua bezalakoek aldi berri bat zabal dezakete, garuneko informazioa teknologikoki prozesatu ahal izango delako. Dakartzan aukera eta arriskuez aritu dira Miren Altuna neurologoa eta Itziar Alkorta bioetikaria.
Gazan giza laguntza gehiago sartzeko neurriak iragarri ditu Israelek, baina ez da nahikoa, EBren ustez

Gazan giza laguntza gehiago sartzeko neurriak iragarri ditu Israelek, baina "ez da nahikoa", EBren ustez

Israelek Erezko pasabidea irekiko du, behin-behinean Axdod hiriko portutik laguntza humanitarioa sartzea baimenduko du, eta Kerem Xalomeko pasabidetik sartzen den laguntza areagotuko du. AEBk begi onez hartu du Israelen erabakia, baina EBren ustez, "ez da nahikoa Gazan gosetea saihesteko".
Israelek ondorioztatu du WCK erakundearen kontrako erasoa okerreko identifikazio batek eragin zuela

Israelek ondorioztatu du WCK erakundearen kontrako erasoa "okerreko identifikazio" batek eragin zuela

Herzi Halevi Israelgo Armadako Estatu Nagusiko buruaren hitzetan, gobernuz kanpoko erakundeko langileak erasotzea ez zen helburua.
Trumpek  175 milioi dolarreko fidantza ipini du, New Yorken leporatzen dioten zerga iruzur kasua dela eta

Trumpek 175 milioi dolarreko fidantza ipini du, New Yorken leporatzen dioten zerga iruzur kasua dela eta

Knight Specialty Insurance aseguru etxeak izenpetu du fidantza. Modu horretan, presidente ohiaren aktiboak ezingo dira enbargatu, behin behinean, bederen.
Baltimoreko zubitik hondakinak kentzen jarraitzen dute

Baltimoreko zubitik hondakinak kentzen jarraitzen dute

Baltimoreko zubiko hondakinak garbitu eta kentzeko lanek aurrera jarraitzen dute. Lan zaila izango da eta luze joko du operazioak. Gaur egun, oraindik ezin da zehaztu itsas trafikoa berriz irekitzeko gutxi gorabeherako datarik.

Gazan su-etenerako negoziazioak, gaur, Kairon, Netanyahuk bahituen senideen babesa galtzen duen bitartean

Gazan su-etenerako negoziazioak, gaur, Kairon, Netanyahuk bahituen senideen babesa galtzen duen bitartean

Hainbat bahituren senideek haiek askatzeko "akordio baterako oztopo" gisa ikusten dute lehen ministroa, eta Tel Aviveko Bahituen Plazako elkarretaratzeetan parte hartzeari utzi eta agintariaren aurkako kale mobilizazioetan parte hartzen hasiko direla iragarri dute.
AEBk “isilka” baimendu du Israeli milioika dolar balio duten bonbak eta ehiza-hegazkinak ematea

AEBk “isilka” baimendu du Israeli milioika dolar balio duten bonbak eta ehiza-hegazkinak ematea

Arma pakete berri honek 1.800 MK84 bonba eta 500 MK82 bonba baino gehiago lituzke, 'Washington Post' egunkariaren arabera. Joe Bidenek Israel babestuko duela berretsi du, Rafahn iragarritako erasoarekiko kezka agertu, eta zenbait alderdikidek ere laguntza militarra murrizteko eskatu dioten arren.
AEBko ekialdeko kostaldeko garabirik handiena lanean da Baltimoren, eroritako zubiaren hondakinak kentzen

AEBko ekialdeko kostaldeko garabirik handiena lanean da Baltimoren, eroritako zubiaren hondakinak kentzen

Mila tona ere mugitzeko gaitasuna du. Zubiaren altzairua atera behar dute, lau desagertuen bila jarraitzeko. AEBko Gobernuak 60 milioi euro bideratu ditu zubia berreraikitzeko lanetarako.

Europari erasotzeko deia egin du Estatu Islamikoak, eta Moskuko atentatuaren egileak zoriondu ditu

Europari erasotzeko deia egin du Estatu Islamikoak, eta Moskuko atentatuaren egileak zoriondu ditu

Estatu Islamikoaren bozeramaile Abu Huzaifa al Ansarik Europan eta AEBn pertsonen kontrako erasoak burutzera bultzatu ditu jihadistak, juduak eta kristauak jomugan, Gazako gerrako islamiarrei babesa agertze aldera.
25 urteko kartzela zigorra ezarri diote Sam Bankman-Fried FTX kriptodiruaren plataformako sortzaileari

25 urteko kartzela zigorra ezarri diote Sam Bankman-Fried FTX kriptodiruaren plataformako sortzaileari

Plataformaren milaka bezerori 463 milioi euroko iruzurra egitea egotzi dio Lewis A. Kaplan AEBko epaileak enpresaburu gazteari.
Nazioarteko Justizia Gorteak genozidioa saihesteko eta Gazara laguntza sartzen uzteko exijitu dio Israeli

Nazioarteko Justizia Gorteak genozidioa saihesteko eta Gazara laguntza sartzen uzteko exijitu dio Israeli

Bestalde, Estatu Batuek Israelek Rafah ez inbaditzea espero dute, Washingtonen egindako bileretan "alternatibak" planteatu arte behintzat.
Baltimoreko zubiarekin talka egin zuen ontziak material kimikoz beteriko edukiontziak zeramatzan

Baltimoreko zubiarekin talka egin zuen ontziak material kimikoz beteriko edukiontziak zeramatzan

Ontziak 56 edukiontzi zeramatzan material kimiko arriskutsuekin, eta horietako batzuk uretara erori ziren zubiaren kontra talka egin ondoren. Agintariek kalkulatu dutenez, edukiontzietan 764 tona material korrosibo eta sukoi daude, litio-ioien bateriak esaterako.

Baltimoreko zubiko istripuko sei desagertuak hiltzat jo dituzte

Baltimoreko zubiko istripuko sei desagertuak hiltzat jo dituzte

Hildakoen artean bi mexikar, salvadortar bat, hondurastar bat eta guatemalar bi daude.

Gizon bat atxilotu dute Atlantan hondeamakina bat lapurtu eta poliziak jazarri ostean

Gizon bat atxilotu dute Atlantan hondeamakina bat lapurtu eta poliziak jazarri ostean

Gizona 2023an kaleratu zuten bulldozerren jabe den enpresatik. Agintariek beste traktore bat erabili behar izan dute zortzi kilometroko jazarpenaren ondoren haren martxa geldiarazteko.

Zerk eragin du Baltimoreko zubiko istripua?

Zerk eragin du Baltimoreko zubiko istripua?

Giza faktorea baztertuta, arrazoia ontzian egon daitezke. Adituek ere zubiari berari erreparatu diote

1 / 30 Hurrengoa

  • Zelenski albisteak

    Zelenski albisteak

    Volodomir Zelenskik egindako adierazpenak eta Ukrainako Gobernuaren eta presidentearen azken albisteak