cerrar buscador

Bilbo

1 / 30 Hurrengoa
Iker Muniainek ez du Athleticen jarraituko

Iker Muniainek ez du Athleticen jarraituko

Hala iragarri du jokalariak berak Athleticek zabaldutako bideo baten bidez. Aurrelari nafarrak 15 denboraldiren ostean utziko du talde zuri-gorria.
Hertzainak taldearen ''Aitormena'' abestiari erreferentzia eginez agurtu da Muniain

Hertzainak taldearen ''Aitormena'' abestiari erreferentzia eginez agurtu da Muniain

Athleticeko kapitainak denboraldi amaieran taldea utziko duela iragarri du asteazken honetan, sareetan argitaratutako bideo batean. Hertzainaken "Aitormena" abestiari erreferentzia egin dio.

Adam Smithek eta Keith Hornsbyk min hartu zuten Obradoiroren aurkako partidan

Adam Smithek eta Keith Hornsbyk min hartu zuten Obradoiroren aurkako partidan

Smithek haustura du orpazurdan, eta ebakuntza egin beharko diote. Hornsby, berriz, miofaszia haustura du ezker aduktore luzean.
Joseba Iraolak bere eserleku bakarreko ibilgailu berria aurkeztu du; Europako titulua berresten saiatuko da

Joseba Iraolak bere eserleku bakarreko ibilgailu berria aurkeztu du; Europako titulua berresten saiatuko da

Pilotu bizkaitarra asteburuan hasiko da lehiatzen, berriro ere, Mendi Lasterketetako Europako Txapelketan, ESC2 kategorian; 2023an, aurreneko postua lortu zuen horretan. Asteartean, erabiliko duen ibilgailuaren aurkezpena izan da.

Fermin Muguruzak kontzerturako sarrera guztiak saldu, eta beste emanaldi bat iragarri du abenduaren 21erako

Fermin Muguruzak kontzerturako sarrera guztiak saldu, eta beste emanaldi bat iragarri du abenduaren 21erako

Irundar musikariak 'Fermin Muguruza 1984-2024' kontzertuko sarrera guztiak saldu ditu goizean, eta beste kontzertu bat egingo du biharamunean, abenduaren 21ean, toki berean, Bilbao Arena pabilioian. Bigarren kontzertu horretarako sarrerak ostegun honetan, apirilak 25, jarriko dituzte salgai.
Yeray: ''Civitas Metropolitanoko partida hiru puntuen bila joateko modukoa da; indarrez joan behar gara''

Yeray: ''Civitas Metropolitanoko partida hiru puntuen bila joateko modukoa da; indarrez joan behar gara''

Athletic Txapeldunen Ligara sartzeko lehian dabil, Kopa Sevillan irabazi berritan. Atletico Madril-Athletic partida erabakigarriaren astean, erdiko atzelari zuri-gorriak EITB Mediarekin hitz egin du, hainbat gai hizpide.

Zesta-punta Bilboko erdigunera iritsiko da Iron Cup txapelketari esker

Zesta-punta Bilboko erdigunera iritsiko da Iron Cup txapelketari esker

Maiatzaren 3tik ekainaren 7ra jokatuko dute Bilboko Deportivo frontoian Iron Cup txapelketa, Jai Alai League zirukuituaren baitan. Egungo zestalari onenak bilduko ditu, eta emakumeen txapelketa ere jokatuko dute.

Jai Alai Iron Cup txapelketa egingo dute Bilbon, Jai Alai Leaguen egutegian

Jai Alai Iron Cup txapelketa egingo dute Bilbon, Jai Alai Leaguen egutegian

Hala, Bizkaiko hiriburuak bat egingo du Jai Alai League zesta-punta lehiaketa handiarekin. Deportibo frontoian jokatuko dituzte partidak, maiatzaren 3tik ekainaren 7rako ostiraletan.
Irakurleek ez dute hutsik egin Liburuaren Eguneko urteroko hitzorduarekin

Irakurleek ez dute hutsik egin Liburuaren Eguneko urteroko hitzorduarekin

Euria eginagatik ere, irakurle asko hurbildu dira gaur Bilboko eta Donostiako azoketara azken nobedadeak ezagutzera eta idazleekin hitz egitera.

Laguntza eskatu dute apirilaren 7an emakume bat zauritu zuen bengala jaurtitzearen arduradunak aurkitzeko

Laguntza eskatu dute apirilaren 7an emakume bat zauritu zuen bengala jaurtitzearen arduradunak aurkitzeko

65 urteko emakumeak lehergailu piroteknikoaren kolpea jaso zuen San Mames inguruan, Kopako finala amaitu eta gutxira.
Bilboko Zabalguneko aparkalekua itxi egingo dute igande honetan, 2026ko udazkenera arte

Bilboko Zabalguneko aparkalekua itxi egingo dute igande honetan, 2026ko udazkenera arte

Lanak amaitu ostean, aparkaleku berriak 549 plaza izango ditu, eta horietako 114 egoiliarrek eskuratu ahal izango dituzte, zozketa bidez.
Thailandian larri gaixotu zen Alex Garcia basauriarra Gurutzetako ospitalean da jada

Thailandian larri gaixotu zen Alex Garcia basauriarra Gurutzetako ospitalean da jada

Pankreatitis nekrosantea duen gaztea egoera kritikoan ekarri dute herrialde asiarretik. Gaur arratsaldean Loiuko aireportura iritsi denean, zain zuen bertan Osakidetzako ZIU mugikorreko anbulantzia bat mediku talde espezializatu batekin eta Gurutzetako ospitalera eraman dute.

''FM Muguruza. 1984-2024'', lau hamarkada borobilduko dituen kontzertua

''FM Muguruza. 1984-2024'', lau hamarkada borobilduko dituen kontzertua

61 urte betetzen dituen egunean, oparia jaso beharrean, zaleei egin die oparia Fermin Muguruza musikari irundarrak. Abenduaren 20an Bilbon kontzertua emango duela iragarri du, izan ere. Kortatu eta Negu Gorriak taldeetatik hasi eta bere ibilbide osoari errepasoa egingo dio.

Fermin Muguruza: ''Bidaia musikala eskainiko dugu 40 urte guzti hauetan egin dudana ospatzeko''

Fermin Muguruza: ''Bidaia musikala eskainiko dugu 40 urte guzti hauetan egin dudana ospatzeko''

Abenduaren 20an kontzertu berezia eskainiko du Fermin Muguruzak Bilbon, eta oso motibatuta agertu da Kortatu, Negu Gorriak eta bere bakarkako ibilbidea errepasatzeko gau berezia antolatzearekin.

Unai Gomez: ''Bi partida eduki ditugu etxean, ez dugu irabazi, eta argi dago ez dela positiboa''

Unai Gomez: ''Bi partida eduki ditugu etxean, ez dugu irabazi, eta argi dago ez dela positiboa''

Unai Gomez Athleticeko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du talde zuri-gorriak Granadarekin berdindu ostean (1-1), San Mamesen, EA Sports LIgako 32. jardunaldiko partida.

Jon Uriarte: ''Txapeldunen Ligara sailkatzea da gure erronka''

Jon Uriarte: ''Txapeldunen Ligara sailkatzea da gure erronka''

Jon Uriarte Athleticeko presidenteak adierazi duenez, klubeko gizonezkoen lehen taldearen helburua da Txapeldunen Ligarako txartela lortzen saiatzea. Adierazpenak gaztelaniaz egin ditu Athleticek Repsolekin eta Petronorrekin sinatutako babes akordioaren aurkezpen ekitaldian.

Berrezarri dute Etxebarri eta Basauri arteko metro zerbitzua, katenarian izandako matxura konponduta

Berrezarri dute Etxebarri eta Basauri arteko metro zerbitzua, katenarian izandako matxura konponduta

Etxebarri eta Basauri arteko metro zerbitzua normaltasunera itzuli da goizean goizetik. Metro Bilbaok jakinarazi duenez, "maiztasunak betetzen ari dira", atzerapenik gabe. 
Loiuko aireportua handituko duela iragarri du Aenak

Loiuko aireportua "handituko" duela iragarri du Aenak

Konpainiako presidente eta kontseilari delegatu Maurici Lucenak aurreratu duenez, Aena "oso serio ari da prestatzen" aire-trafikoaren igoera, inbertsioak "nabarmen aregotuta".
Hainbat ikerketa-lerro zabalik, Bilbon banku bati pistolaz eraso zion lapurra aurkitzeko

Hainbat ikerketa-lerro zabalik, Bilbon banku bati pistolaz eraso zion lapurra aurkitzeko

Lapurreta 08:15ean jazo zen asteazkenean, Areiltza Doktorearen kalean dagoen banketxe batean. Gabardina eta ileordea soinean sartu zen bulegora, eta pistola eskuan, bankuko kutxa gotorra irekiarazi zien langileei.
Metro Bilbaok autobusak jarriko ditu Etxebarri eta Basauri artean 20 minuturo, eguna bukatu arte

Metro Bilbaok autobusak jarriko ditu Etxebarri eta Basauri artean 20 minuturo, eguna bukatu arte

Trenak ere 15:00 pasata hasi dira bi geltokien artean zirkulatzen, baina trenbide bakar batetik egingo dute, eta maiztasunak txikiagoz. Etxebarri eta Basauri arteko zerbitzua etenda egon da 09:00etatik, eta Basauriko geltokia, itxita, geltokiko katenarian izan den matxura baten ondorioz.
Metro Bilbaoren zerbitzua etenda dago Basauri eta Etxebarri artean, katenarian izandako matxura baten ondorioz

Metro Bilbaoren zerbitzua etenda dago Basauri eta Etxebarri artean, katenarian izandako matxura baten ondorioz

Etxebarri eta Basauri arteko zerbitzua etenda dago eta Basauriko geltokia itxita dago 09:00etatik. Arazo tekniko horien ondorioz, atzerapenak gertatzen ari dira hiriko gainerako zerbitzuetan.

Langabezia tasa % 7,9ra igo da lehen hiruhilekoan EAEn

Langabezia tasa % 7,9ra igo da lehen hiruhilekoan EAEn

Hala ere, azken urtebeteko datuei erreparatuta, 17.800 landun gehiago izan dira, eta langabezia tasak ehuneko puntu bat egin du behera, % 8,9tik % 7,9ra.
Butroe Gazteluak bisita gidatuak eskainiko ditu

Butroe Gazteluak bisita gidatuak eskainiko ditu

Bisitak ekainean hasiko ei dira, eta 12 euroko prezioa izango dute. Aldi berean, zaharberritze lanak egingo dituzte eraikinean.
Emisio baxuko eremu berria ekainean ezar liteke Bilbon

Emisio baxuko eremu berria ekainean ezar liteke Bilbon

Bilboko Udalak ezohiko osoko bilkura monografikoa deitu du maiatzerako, emisio baxuko eremuaren ordenantza behin betiko onartzeko.
Sorpresaz beteriko diskoa kaleratu du Doctor Deseo taldeak

Sorpresaz beteriko diskoa kaleratu du Doctor Deseo taldeak

Sei abestiz osatutako lana da, eta horietatik bi bertsioak izango dira. Estiloari dagokionez, askotariko erritmoak nahastu dituzte, tex-mexetik hasita, reggaetoira, betiere, mezu existentzialistez beteta. Larunbatean hasiko dira diskoa aurkezten.

Bilbobuseko batzordeak aurrerapausoak egin ditu enpresarekin egindako bileran, baina akordiorik gabe

Bilbobuseko batzordeak "aurrerapausoak" egin ditu enpresarekin egindako bileran, baina "akordiorik" gabe

Bilboko Udalak ziurtatu du hiru hilabeteren buruan baliogabetuko duela enpresa emakidadunarekin duen kontratua, eta greba mugagabea bertan behera uzteko eskatu du. Langileen ordezkariek uko egin diote aukera horri.
Bilboko banketxe batean 30.000 euro lapurtu dituen gizonaren bila ari da Ertzaintza

Bilboko banketxe batean 30.000 euro lapurtu dituen gizonaren bila ari da Ertzaintza

Lapurreta 08:15ean jazo da Areiltza Doktorearen kalean dagoen banketxe batean. Gabardina eta ileordea soinean sartu da bulegora, eta pistola eskuan, bankuko kutxa gotorra irekiarazi die langileei. Ihes egin du, eta ordutik hura aurkitzeko dispositiboa dago martxan.
Bilboko banketxe batean izandako lapurreta baten egilearen bila ari dira

Bilboko banketxe batean izandako lapurreta baten egilearen bila ari dira

8:15 aldera, gizon bat Bankoa-Abancako bulegoan sartu da, Areilza doktorea kalean, eta lapurreta egin ostean, ihes egin du.

Arriaga antzokiak ''Die ersten Menschen'' opera hartuko du

Arriaga antzokiak ''Die ersten Menschen'' opera hartuko du

Apirilaren 18an eta 20an, Rudi Stephanen konposizioa taularatuko dute Bilbon, Calixto Bieito eszena zuzendari dela. Euskadiko Orkestrak jarriko du musika, Robert Treviñoren zuzendaritzapean. Bibliako lehen familiaren istorioa kontatzen du, "sexu-bulkadaren eta bizitza espiritualaren artean".

Altuna-Lasok eta Elordi-Artolak materiala aukeratuta asteburuan jokatuko dituzten partidetarako

Altuna-Lasok eta Elordi-Artolak materiala aukeratuta asteburuan jokatuko dituzten partidetarako

Altunak eta Lasok Bizkaia pilotalekuan jokatuko dute final-laurdenetako ligaxkako lehen partida igandean, eta, Elordi eta Artola Azkoitian neurtuko dira ostiralean, ligaxkako bigarren jardunaldiko norgehiagokan.

Udalak Bilbobuseko langileei esan die Biobiderekin duen kontratua hiru hilabeteren buruan baliogabetuko duela

Udalak Bilbobuseko langileei esan die Biobiderekin duen kontratua hiru hilabeteren buruan baliogabetuko duela

Bilboko Udalak greba mugagabea bertan behera uzteko eskatu dio enpresa-batzordeari, baina beharginen ordezkariek baztertu egin dute aukera hori, "akordioa itxi arte".
Hirugihar beganoa, txuletak inprimatzeko makina... Food 4 Future-k elikagaien etorkizuna erakutsi du BECen

Hirugihar beganoa, txuletak inprimatzeko makina... Food 4 Future-k elikagaien etorkizuna erakutsi du BECen

Hiru egunetan zehar, Elikagaien eta Edarien Industriari zuzendutako mundu mailako ekitaldirik garrantzitsuena ospatuko da BECen.

Bilboko garbitzaile batek eta herritar batek itsasadarrera eroritako emakume bat salbatu dute

Emakume bat uretan zegoela ohartu dira, eta itsasadarrera bota dira erreskatatzeko, San Anton zubiaren parean.
Mendizorrotzaren mendeurrenaren ospakizun handia egingo du Alavesek

Mendizorrotzaren mendeurrenaren ospakizun handia egingo du Alavesek

Alavesek eta Celtak jokatuko duten partidarekin bat egingo du, eta, beraz, Gasteizko taldearen autobusari harrera egingo zaio apirilaren 27an, Cervantes Pasealekuan.
Irabazi Endesa Ligako Bilbao Basket vs Obradoiro partidarako sarrerak!

Irabazi Endesa Ligako Bilbao Basket vs Obradoiro partidarako sarrerak!

Sarrera bikoitz bat dugu datorren igandean, apirilaren 21ean, Miribillara joateko, beltzezko gizonen Endesa Ligako partida ikustera.
Gabarra itzuli da Itsasmuseumera

Gabarra itzuli da Itsasmuseumera

Joan den ostegunean Getxotik Bilboko udaletxeraino itsasadarra zeharkatu ondoren, Athleticek lortutako Errege Kopako 25. titulua ospatzeko, Itsas Museora itzuli da.
Basauriko bizilagun bat atxilotu dute Errioxan sexu-eraso bat egin duelakoan

Basauriko bizilagun bat atxilotu dute Errioxan sexu-eraso bat egin duelakoan

Guardia Zibilak martxoaren 8an Errioxako Albelda de Iregua herrian izandako sexu-eraso bortitzaren ustezko egilea atxilotu du. 43 urteko gizonezkoa da eta delitu-historia zabala du. Atxilotua Bilbokoa da eta Basaurin bizi da.

Raul Garciak futbola utziko du denboraldi amaieran

Raul Garciak futbola utziko du denboraldi amaieran

Athleticeko jokalari nafarrak 356 partida jokatu ditu Athleticen egindako bederatzi denboraldietan. Horiez gain, 329 neurketa jokatu zituen Atletico Madrilen egindako garaian, eta 126 Osasunarekin. Talde nafarrean hezi zen futbolari gisa. Guztira, 148 gol sartu ditu.
Bilboko Itsasmuseumera itzuli da gabarra

Bilboko Itsasmuseumera itzuli da gabarra

Gabarra Bilboko Itsasmuseumeko dike lehorrera itzuli da, Getxotik Bilboko udaletxeraino itsasadarra zeharkatu ondoren, joan den ostegunean, Athletic Clubek irabazitako Errege Kopako 25. titulua ospatzeko.

Kultura eta sormen alorreko nazioarteko profesional anitz bilduko dira egunotan Sormenaren Munduko Foroan

Kultura eta sormen alorreko nazioarteko profesional anitz bilduko dira egunotan Sormenaren Munduko Foroan

Astelehen honetan abiatu dute Bilbon, baina Gasteizen eta Donostian ere izango dira saioak. Ereduak eta azken joerak partekatzea eta lan aukera eta harreman berriak sortzea ditu helburu. Adituen artean hiru euskaldun izango dira: Andoni Hidalgo, Aranzazu Calleja eta Jon Maya.

1 / 30 Hurrengoa

  • San Blas azoka

    San Blas azoka

    Nekazaritza eta abeltzaintzako azokak Euskal Herrian San Blas egunean

  • Gabonetako loteria

    Gabonetako loteria

    Kontsulta itzazu 2023ko Gabonetako loteriaren zozketari buruzko albisteak eitb.eus-en.

  • EAE albisteak

    EAE albisteak

    Zer gertatzen ari da gaur Euskadin? Albiste eta bideo guztiak eitb.eus-en

  • Garraio publikoa

    Garraio publikoa

    Zer gertatzen da garraio komunarekin Euskal Herriko hiri eta herrietan?

  • Bizkaibus gaur

    Bizkaibus gaur

    Bizkaiko garraio publikoari buruzko azken ordukoa eitb.eus-en

  • Euskotren albisteak

    Euskotren albisteak

    Bizkaian eta Gipuzkoan tren bidezko garraioa egiten duen konpainia publikoaren berriak

  • Klima-aldaketa

    Klima-aldaketa

    Munduko klima-aldaketari buruzko azken orduko albiste guztiak, eitb.eus atarian

1:35

Minutuz minutu

Zorrotzaurreko obrak, EiTBko teilatutik ikusita time lapse formatuan

Time lapse honen bidez, Zorrotzaurren egiten ari diren uhartearen obrak minutuz minutu jarraitzeko aukera izango da, obrak hasi zirenetik gaur egunera arte. EiTBko kameraren irudiak.

2:15

Minutuz minutu

Zorrotzaurreko obrak, time lapse formatuan Bilboko Itsas Museotik ikusita

Time lapse honen bidez, Zorrotzaurren egiten ari diren uhartearen obrak minutuz minutu jarraitzeko aukera izango da, obrak hasi zirenetik gaur egunera arte. Itsas Museoko kameraren irudiak.

  • 3 Ene Kantak

    3 Ene Kantak

    3 Ene Kantak saioari buruzko webgune berezia.