cerrar buscador

Confebask

1 / 6 Hurrengoa
EAEko ekonomiaren hazkunde ahula aurreikusi du Confebaskek ekainera arte, eta pixkanaka bizkortzea

EAEko ekonomiaren hazkunde "ahula" aurreikusi du Confebaskek ekainera arte, eta pixkanaka "bizkortzea"

Confebaskeko zuzendari nagusiak espero du Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ostean alderdi politikoek zerga erreformaren gaiari heltzea. Ildo horretan, BPGa handitzearen alde egiten du, eta ez presio fiskala igotzearen alde.
Confebaskek % 1,6ko hazkundea aurreikusten du datorren urterako, eta langabezia-tasa % 7ra jaistea

Confebaskek % 1,6ko hazkundea aurreikusten du datorren urterako, eta langabezia-tasa % 7ra jaistea

Patronalaren iritziz, datorren urteko lehenengo hilabeteak "oso lauak" izango dira, baina pixkanaka "dinamismo handiagoa" espero du.
LABek zaintzarako eskubide unibertsala bermatuko duen sistema publiko komunitarioa aldarrikatu du

LABek "zaintzarako eskubide unibertsala bermatuko duen sistema publiko komunitarioa" aldarrikatu du

Sindikatu abertzaleak elkarretaratzeak egin ditu Confebask eta CEN patronalen egoitzen aurrean, Bilbon eta Iruñean, hurrenez hurren, "Zaintza negozioa indarkeria matxista da" lelopean.
Ana Beobide, Juan Luis Cañas, Julian Lazkano, Tomas Letamendia eta Virginia Oreguirentzat, 2023ko Korta sariak

Ana Beobide, Juan Luis Cañas, Julian Lazkano, Tomas Letamendia eta Virginia Oreguirentzat, 2023ko Korta sariak

Eusko Jaurlaritzak eta patronalek enpresaburu horiek saritu dituzte Donostian egindako zeremonia batean, beren dohainak eta ahalegina publikoki aitortzeko. ETAk 2000. urteko abuztuan hil zuen Joxe Mari Korta Adegiko presidentea.

Enpresarien zereginak aitortza sozial handiagoa merezi duela nabarmendu du Confebask patronalak

Enpresarien zereginak "aitortza sozial handiagoa" merezi duela nabarmendu du Confebask patronalak

Tamara Yague presidenteak euskal enpresak egindako ekarpena goraipatu du, "gizarte batek ez duelako aurrera egiten lehiakorra den, zergak ordaintzeko etekinak sortzen dituen eta enplegua sortzen duen enpresarik gabe".
Confebaskek erakundeei eskatu die Euskadiren erronka demografikoari erantzun bateratu eta urgentea emateko

Confebaskek erakundeei eskatu die Euskadiren erronka demografikoari "erantzun bateratu eta urgentea" emateko

Ekonomia uste baino hobeto joan bada ere, Tamara Yague erakundeko presidente izendatu berriak hazkunde ekonomikoa, aberastasuna eta enplegua sustatuko dituen fiskalitate baten beharra azpimarratu du.
Tamara Yaguek hartuko du Confebaskeko gidaritza uztailetik aurrera

Tamara Yaguek hartuko du Confebaskeko gidaritza uztailetik aurrera

Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzako (FVEM) egungo presidentea euskal patronaleko bigarren presidentea izango da. Isabel Busto ordezkatuko du.
Elkarrizketa Sozialeko Mahaiaren ohiko bilera hasi da

Elkarrizketa Sozialeko Mahaiaren ohiko bilera hasi da

Eusko Jaurlaritzak, Confebaskek eta CCOO eta UGT sindikatuek parte hartzen dute foro horretan. ELAk eta LABek, aldiz, ez dute parte hartu nahi. Bileran, Elkarrizketa Sozialeko Mahaiaren 2023ko lan plana onartu beharko da.

Albiste izango dira: Eztabaida Sozialerako Mahaia, Justiziako funtzionarioen greba eta lehortearen mahaia

Albiste izango dira: Eztabaida Sozialerako Mahaia, Justiziako funtzionarioen greba eta lehortearen mahaia

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Elkarrizketa Sozialeko Mahaia gaur bilduko da 2023ko lan egitasmoa onartzeko

Elkarrizketa Sozialeko Mahaia gaur bilduko da 2023ko lan egitasmoa onartzeko

Hasiera batean, lau eguneko lanaldiaren entsegua egiteko ekimen bat sartu nahi zen, baina azkenean ez da hala izango, Confebaskek aukera horren aurka zegoela adierazi baitzuen.
Enpleguaren datuak aurreikusitakoak baino hobeak izan dira, Confebasken arabera

Enpleguaren datuak aurreikusitakoak baino hobeak izan dira, Confebasken arabera

Confebasken ustez, aurten 10.000 lanpostu sortuko dira EAEn. Hala ere, bilakaerak gorabeharak izango ditu.

EH Bilduk Langileen Estatutu propio baten alde egin eta patronalen diskurtso hegemonikoa kritikatu du

EH Bilduk Langileen Estatutu propio baten alde egin eta patronalen "diskurtso hegemonikoa" kritikatu du

Pello Otxandiano EH Bilduko programa zuzendariak eta Iker Casanova Bizkaiko ahaldun nagusigaiak hartu dute parte Bilboko Euskalduna jauregian egindako ekitaldian. 'Industria politikarako oinarriak' dokumentua aurkeztu dute.
Kotizazioen igoera zigor handia da enpresentzat, Confebasken iritziz

Kotizazioen igoera "zigor handia" da enpresentzat, Confebasken iritziz

Euskal Enpresaren Konfederakuntzak uste du Espainiako Gobernuak iragarritako eta sistemaren diru-sarrerak kotizazio bidez handitzea bilatzen duen pentsioen erreformak eragin handia izango duela euskal enpresentzat datozen bi urteetan, eta lehiakortasuna oztopatuko duela.
EAEk pandemiaren aurretik baino % 0,4 enpresa gutxiagorekin itxi du otsaila, eta % 1,4 autonomo gutxiagorekin

EAEk pandemiaren aurretik baino % 0,4 enpresa gutxiagorekin itxi du otsaila, eta % 1,4 autonomo gutxiagorekin

Confebaskek helarazitako datuen arabera, otsailean 57.632 enpresa izan dira, urtarrilean baino 177 gehiago eta 2020ko otsailean baino 1.259 gutxiago. Autonomoei dagokienez, datuak ez dira oso positiboak, % 1,4ko jaitsierarekin.
Confebaskek ez du proposamena onartuko; CCOO eta UGT alde daude, eta LABek propaganda dela dio

Confebaskek ez du proposamena onartuko; CCOO eta UGT alde daude, eta LABek propaganda dela dio

Soldata murrizketarik gabeko lau eguneko lan-astearen proba pilotua iragarri du gaur Idoia Mendia lehendakari ordeak, parte hartu nahi duten enpresentzat. Hauek izan dira erreakzioak.
Lau eguneko lanaldiari buruzko iragarkiaren aurrean erreakzio desberdinak

Lau eguneko lanaldiari buruzko iragarkiaren aurrean erreakzio desberdinak

Confebaskek esan du bere babesik ez duen proposamen bat besterik ez dela Idoia Mendiaren iragarpena. Elkarrizketa Sozialerako Mahaiean dauden CC OOk eta UGTek ondo deritzote.

EAEk Estatuko lan absentismo tasarik altuena dauka, Adecco Group Instituteren arabera

EAEk Estatuko lan absentismo tasarik altuena dauka, Adecco Group Instituteren arabera

The Adecco Groupeko ikerketa eta dibulgaziorako guneak 2022ko hirugarren hiruhilekoari dagozkion datuak argitaratu ditu. Confebaskek "behin eta berriz absentismoan txapeldun" izatea deitoratu du eta "lehiakortasunarentzat oso kaltegarria" dela esan du.
EAEko ekonomia % 1,5 haziko da 2023an eta enplegua sortuko da, Confebasken arabera

EAEko ekonomia % 1,5 haziko da 2023an eta enplegua sortuko da, Confebasken arabera

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako BPGren hazkundea % 4,2koa izango da urte amaieran, bigarren seihilekoan ia gora-beherarik ez baita izan, eta 15.000 pertsona gehiago egongo dira Gizarte Segurantzan.
2023a oso urte zaila izango da kostuen presioagatik, Confebasken arabera

2023a oso urte zaila izango da kostuen presioagatik, Confebasken arabera

Dena dela, patronalaren txostenak aurreikusten du % 1,5eko hazkundea izango dela EAEn.

Confebaskek aurreikusten duenez, euskal ekonomia % 1,5 haziko da 2023an

Confebaskek aurreikusten duenez, euskal ekonomia % 1,5 haziko da 2023an

Confebasken arabera, EAEko ekonomiak BPGaren % 4,2 inguruko hazkundea izango du aurten, bigarren seihilekoan hazkunde ia lauaren ostean. 15.000 afiliatu gehiago izango Gizarte Segurantzan, milioi bat ingurura arte (993 255, azaroko datuekin) eta langabezia-tasa % 8koa izango da.

Confebaskek Lanbide Heziketaren aldeko apustua egiten jarraitzearen alde egin du

Confebaskek Lanbide Heziketaren aldeko apustua egiten jarraitzearen alde egin du

14.000 neska-mutilek egin zituzten iazko kurtsoan Lanbide Heziketako ikasketak. Gaur diploma hartzeko unea izan dute Euskalduna jauregian. Confebaskek gogora ekarri du, enpresek formakuntza mota horretako langileak behar dituztela, eta are gehiago talentua falta den une honetan.

Confebask Lanbide Heziketan inbertitzen eta horren alde apustu egiten jarraitzearen alde agertu da

Confebask Lanbide Heziketan inbertitzen eta horren alde apustu egiten jarraitzearen alde agertu da

Patronaleko presidenteak gaineratu du are beharrezkoagoa dela "talentu eskasia" dagoenean.
Etxeko langileen eskubideak aitortuko dituen hitzarmena negoziatzen hasteko eskatu dio LABek Confebaski

Etxeko langileen eskubideak aitortuko dituen hitzarmena negoziatzen hasteko eskatu dio LABek Confebaski

LAB sindikatuak deituta, dozenaka etxeko langile Bilboko Auzitegiaren atarian bildu dira, euren lan eskubideak errespetatu daitezela eskatzeko. Garbiñe Aranburu LABko idazkari nagusiaren hitzetan, patronalarentzat "eskubide gutxiagoko" langileak dira etxeko lanetan aritzen direnak.

Lakuntza: Confebask etorkizunaz ari da orainaldiaz edo prekarietateaz ez hitz egiteko

Lakuntza: "Confebask etorkizunaz ari da orainaldiaz edo prekarietateaz ez hitz egiteko"

ELAko idazkari nagusiaren ustez, "akordio politiko" baten bidez igo daitezke Hego Euskal Herriko langileen soldatak Espainiako Gobernuak ezarritakotik gora. Hala, Kongresuko "errealitate parlamentarioa" baliatzeko deia egin die EAJri eta EH Bilduri.
Euskadiko patronala: Migratzaileak behar ditugu erretiratze handiaren aurrean

Euskadiko patronala: "Migratzaileak behar ditugu erretiratze handiaren aurrean"

Confebaskek eta EAEko hiru patronalek egindako azterketaren arabera, egungo oparotasunari eusteko, 400 000 langile gehiago beharko dira datozen 30 urteetan.
Junkera: Denok estutu behar dugu gerrikoa: enpresek, langileek, akziodunek eta ogasunek

Junkera: "Denok estutu behar dugu gerrikoa: enpresek, langileek, akziodunek eta ogasunek"

ADEGI Gipuzkoako Enpresen Elkarteko presidentearen hitzetan, gaur egun euskal enpresen egoera ona da, baina "atzeraldiaren mamua hor dago". Eragile guztiek euren "eskuzabaltasuna eta elkartasuna" agerian uzteko ordua dela uste du.
Aretxaga (Confebask): Euskadi atzeraldian sartzeak kezkatzen gaitu

Aretxaga (Confebask): "Euskadi atzeraldian sartzeak kezkatzen gaitu"

Eduardo Aretxaga Confebaskeko zuzendari nagusiak momentuarekin errealista izan behar dela azaldu du, eta "ez baikorra edo ezkorra". Hala, errenten ituna negoziatzeko prest agertu da, ez, ordea, "neurriz kanpoko eskaerei" erantzuteko.
Igor Arroyo: Jaurlaritza utzikeriaz ari da, gutxieneko 1.400 euroko soldata ados lezake eta ez du egiten

Igor Arroyo: "Jaurlaritza utzikeriaz ari da, gutxieneko 1.400 euroko soldata ados lezake eta ez du egiten"

LABeko koordinatzaile orokorrak aitortu du "kezkaz" hartu dituztela lehendakariak errenta itun baten beharraz egindako adierazpenak. Horren hitzetan, "Jaurlaritzak ez du jarrera neutral bat, langileak ahultzeko interbentzioak egin ditu".
Patronala eta sindikatuak ados daude errenta itunari berriro ekitearekin, baina nork bere mugak jarri ditu

Patronala eta sindikatuak ados daude errenta itunari berriro ekitearekin, baina nork bere mugak jarri ditu

Espainiako Gobernuko elkarrizketa sozialerako mahaian uztailaz geroztik geldirik dagoen gaia mahaigaineratu du Iñigo Urkullu lehendakariak eta erreakzioak berehala sortu dira.

Pobretuko direla onartu behar dute beren borondatez langileek, eta hori iraingarria da

"Pobretuko direla onartu behar dute beren borondatez langileek, eta hori iraingarria da"

Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiaren esanetan, "KPIaren araberako igoerak egin ezin izatea onartezina da, euskal enpresen irabazi historikoak ezkutatzen ari direlako".
Mitxel Lakuntza: 'Iraingarria da Confebaskek langileei esatea onartu behar dutela pobreago izan behar dutela'

Mitxel Lakuntza: 'Iraingarria da Confebaskek langileei esatea onartu behar dutela pobreago izan behar dutela'

ELA sindikatuko idazkari nagusiak "Faktoria"n esan du Confebask enpresetako negoziazioak "blokeatzen" ari dela.
Isabel Busto Confebask patronalaren presidente izango da 2023ko udara arte

Isabel Busto Confebask patronalaren presidente izango da 2023ko udara arte

Eduardo Zufiaurrek dituen osasun arazoak direla eta agintaldia osatzeko falta zitzaion urtean Busto izango da zuzendaritzan, emakume bat lehendabiziko aldiz. Isabel Bustok egin duen aurreikuspen ekonomikoa ez da batere ona, hazkundearen aurreikuspena erdira jaitsi du.

Isabel Bustok 2023ra arte jarraituko du Confebaskeko presidente karguan

Isabel Bustok 2023ra arte jarraituko du Confebaskeko presidente karguan

Joan den maiatzean, Eduardo Zubiaurrek kargua aldi baterako utzi zuen arrazoi pertsonalengatik, eta Bustok hartu zuen ardura. Orain, patronalak jakinarazi du enpresari eibartarra ez dela itzuliko.
Hiru sindikatuak aurreratu du Madrilgo bilerak ez duela erabakiko garraiolariek abiatutako grebaren amaiera

Hiru sindikatuak aurreratu du Madrilgo bilerak ez duela erabakiko garraiolariek abiatutako grebaren amaiera

"Laguntza puntualak baino zerbait gehiago eskatzen dugu, hots, garraiolariei bizirik jarraitzeko aukera ematea, hau da, baldintza egokiak ziurtatzea kamioilari autonomoak desagertu ez daitezen", adierazi dute sindikatuko ordezkariek.
Confebaskek azkar ekiteko eskatu die erakundeei kolapso ekonomiko eta industriala saihesteko

Confebaskek azkar ekiteko eskatu die erakundeei "kolapso ekonomiko eta industriala" saihesteko

Euskal patronalak ohartarazi duenez euskal enpresen egoera maldan behera doa eta "egun gutxitan" itxi beharrean izan daitezke haietako asko; horregatik, hilaren 29an onartu asmo duten Ukrainako gerrari aurre egiteko Plan Nazionalari itxaron gabe neurriak hartzea galdegin du.
Confebask: Prezioen etengabeko garestitzeak beste krisi ekonomiko bat eragin dezake aurten

Confebask: "Prezioen etengabeko garestitzeak beste krisi ekonomiko bat eragin dezake aurten"

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidenteak azpimarratu du Ukrainako gerrarekin energiaren prezioaren gorakada areagotu egin dela eta "egoera muturrekoa" izango dela, premiazko neurriak hartzen ez badira.
Ukrainako gerrak eragindako krisiak ondorio susmagaitzak izan ditzakeela ohartarazi du Confebaskek

Ukrainako gerrak eragindako krisiak "ondorio susmagaitzak" izan ditzakeela ohartarazi du Confebaskek

Bestalde, langileak "krisiaren ondorioak berriro ordaintzeko" prest ez daudela esan du UGTk. CCOOren hitzetan, beharginak "ezin dira berriz krisiaren pairatzaileak izan".
Erakundeen Parte-hartzearen Legeak EAEko elkarrizketa soziala sendotuko du

Erakundeen Parte-hartzearen Legeak EAEko "elkarrizketa soziala sendotuko du"

Eusko Jaurlaritzak, patronalak eta UGT eta CCOO sindikatuek adostu dutenaren arabera, lan-talde batek elkarrizketa sozialaren mahaiari segurtasun juridikoa emango dion legearen oinarriak zehaztuko ditu.
Argindarraren prezioa finkatzeko sistema birplanteatzea eskatu du Confebaskeko presidenteak

Argindarraren prezioa finkatzeko sistema birplanteatzea eskatu du Confebaskeko presidenteak

Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidentearen esanetan, ez du zentzurik elektrizitatearen prezioa Europak ez duen erregai bati, gasari, lotuta egoteak. Halaber, uste du Europar Batasunak berrikusi egin behar dituela deskarbonizazioaren eta trantsizio energetikoaren alorrean hartutako neurriak.
Elkarrizketa Sozialerako Mahaia martxoaren 15ean bilduko dela iragarri du Mendiak

Elkarrizketa Sozialerako Mahaia martxoaren 15ean bilduko dela iragarri du Mendiak

Euskadiko CCOOk eskatuta atzeratu zuten batzarra. Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailburuak foro horren "eraginkortasuna eta balioa" aldarrikatu ditu.
1 / 6 Hurrengoa

  • Krisi ekonomikoa

    Krisi ekonomikoa

    Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisiari buruzko web berezia, eitb.eus-en