cerrar buscador

Errusia

1 / 30 Hurrengoa
Bederatzi pertsona atxilotu dituzte Tajikistanen Moskuko atentatuaren egileekin lotura izatea egotzita

Bederatzi pertsona atxilotu dituzte Tajikistanen Moskuko atentatuaren egileekin lotura izatea egotzita

Hainbat erasotzailek Moskuko Crocus City Hall kontzertu aretoaren kontrako erasoa egin eta astebetera Errusiako agintariek jakinarazi dutenez, 144 dira hildakoak, zauritutako bat zendu ostean.
Europa erasotzeko deia egin du Estatu Islamiarrak, eta Moskuko atentatuaren egileak zoriondu ditu

Europa erasotzeko deia egin du Estatu Islamiarrak, eta Moskuko atentatuaren egileak zoriondu ditu

Estatu Islamiarraren bozeramaile Abu Huzaifa al Ansarik Europan eta AEBn gizabanakoen kontrako erasoak burutzea bultzatu ditu jihadistak, juduak eta kristauak jomugan. Horrekin asmo dute Gazako gerrako islamiarrei babesa agertzea.
Moskuko atentatuan ustez parte hartu zuen beste pertsona bat atxilotu du Errusiak

Moskuko atentatuan ustez parte hartu zuen beste pertsona bat atxilotu du Errusiak

Instrukzio Batzordearen arabera, Errusiak eraso terroristaren egileek Ukrainatik "diru eta kriptomoneta kopuru handiak" jaso zituztela krimena prestatzeko erakusten duten "baieztatutako datuak" ditu eskura.
Putinek aitortu du islamista erradikalek egin dutela Moskuko atentatua, baina Ukrainaren eskua atzean egonda

Putinek aitortu du islamista erradikalek egin dutela Moskuko atentatua, baina Ukrainaren eskua atzean egonda

Errusiako presidenteak argudiatu duenez, terroristak Ukrainatik ihes egiten saiatu ziren. "Nor zuten zain?", galdetu du.
Moskuko atentatuaren ustezko egileak, epailearen aurrean, indarkeria zantzuekin

Moskuko atentatuaren ustezko egileak, epailearen aurrean, indarkeria zantzuekin

Moskuko sarraskiaren ustezko lau egileak epailearen aurrera eraman dituzte, eta hark prebentziozko espetxeratzea ezarri die. Jorasango Estatu Islamikoak bere gain hartu zuen erasoa, baina Putinen gobernuak ez du egiletza onartu.

Macron: Moskun sarraskia bere gain hartu zuen taldea Frantzian erasotzen ere saiatu zen

Macron: "Moskun sarraskia bere gain hartu zuen taldea Frantzian erasotzen ere saiatu zen"

Macronek gaineratu duenez, Jorasango Estatu Islamikoaren "asmoak" kontuan hartuta, alerta maila gorena ezarri dute Frantzian, "badaezpadako neurri gisa".
Errusiak berriro eraso dio Kievi misilak jaurtita

Errusiak berriro eraso dio Kievi misilak jaurtita

Alertak goizeko lehen orduan aktibatu dira. Vitali Klitxko alkateak Errusiako jaurtigaien aurrean babesteko eskatu die herritarrei. Gutxienez bi pertsona zauritu dira.
Errusiak berriz ere eraso dio Kievi, misilak jaurtita

Errusiak berriz ere eraso dio Kievi, misilak jaurtita

Errusiako jaurtigaien eta Ukrainako defentsa-sistemen erantzunaren aurrean babesteko eskatu die Kieveko alkateak herritarrei. Gutxienez bi lagun zauritu dira.

Nazioartean bolo-bolo dabilen galdera da: nola erantzungo dio Putinek atentatuari?

Nazioartean bolo-bolo dabilen galdera da: nola erantzungo dio Putinek atentatuari?

Errusiako presidenteak lotura zuzena egin zuen erasotzaileen eta Ukrainaren artean, baina frogarik erakutsi gabe, eta litekeena da hor ematea erantzuna. Baina Estatu Islamikoa Asia erdigunean dago indartsuen.
Mikel Ayestaranek uste du litekeena dela Putinek Ukrainan erantzutea atentatuari

Mikel Ayestaranek uste du litekeena dela Putinek Ukrainan erantzutea atentatuari

Nazioarteko adituak adierazi du Errusiako presidenteak lotura zuzena egin zuela atentatuaren eta Kieven artean, inolako frogarik aurkeztu gabe, eta ikusteko dagoela nolakoa izango den emango duen erantzuna.

Moskuko atentatuagatik atxilotutako lau auzipetu dituzte terrorismoa egotzita

Moskuko atentatuagatik atxilotutako lau auzipetu dituzte terrorismoa egotzita

Errusiako hiriburuko epaitegi batek behin-behineko kartzelaldia ezarri die aurreneko lau susmagarriei. Guztira, 11 pertsona atxilotu dituzte.
Frantziako Gobernuak alerta terroristaren maila gorena ezarri du

Frantziako Gobernuak alerta terroristaren maila gorena ezarri du

"Estatu Islamikoak Moskuko atentatua bere gain hartu ondoren, gure herrialdeak jasaten dituen mehatxuak ikusita, Vigipirateko maila gorenera igotzea erabaki dugu: atentatu larrialdira", jakinarazi du Gabriel Attal Frantziako lehen ministroak X sare sozialean duen kontuan.
Moskuko atentatuaren susmagarriak Ikerketa Batzordearen egoitzara eraman dituzte

Moskuko atentatuaren susmagarriak Ikerketa Batzordearen egoitzara eraman dituzte

137 dagoeneko dira erasoan hildakoak, eta ehundik gora zaurituak. Estatu Islamikoak atentatuaren erantzukizuna bere gain hartu zuen ordu gutxira, eta Errusiak 11 lagun atxilotu zituen.

Dozenaka misilekin eraso dio Errusiak Ukrainari, Moskuko atentatuarekin zerikusia izan duela iradoki ostean

Dozenaka misilekin eraso dio Errusiak Ukrainari, Moskuko atentatuarekin zerikusia izan duela iradoki ostean

AEBk dio Ukrainak ez duela zerikusirik atentatuarekin, eta Frantziak Putini eskatu dio ez dezala erasoa "instrumentalizatu". Bestalde, Ukrainak bi ontzi suntsitu ditu Krimean, eta Erresuma Batuaren ustez, "historikoa" da, "gerraren dinamika alda dezakeelako".
137ra igo da Moskuko atentatu terroristan hildakoen kopurua

137ra igo da Moskuko atentatu terroristan hildakoen kopurua

Erasoa ikertzen ari den agentziaren arabera, miaketan ez dute lehergailu tranparik edo antzekorik zeukan gorpurik aurkitu. 152 lagun zauritu ziren, gainera, atentatuan eta horietatik 105 ospitalean daude oraindik.
Estatu Islamikoak Moskuko sarraskiaren bideo bat zabaldu du, eta zauritu bati lepoa mozten ageri dira

Estatu Islamikoak Moskuko sarraskiaren bideo bat zabaldu du, eta zauritu bati lepoa mozten ageri dira

Estatu Islamikoaren propaganda komunikabidearen esanetan, atentatua "Estatu Islamikoaren eta islamaren aurka borroka egiten duten herrialdeen arteko gerraren testuinguruan" kokatzen da.
Dolu eguna dute gaur Errusian, Moskuko musika-areto batean izandako atentatuaren biktimen omenez

Dolu eguna dute gaur Errusian, Moskuko musika-areto batean izandako atentatuaren biktimen omenez

130 hildakotik gora dira dagoeneko, behin-behineko zenbaketan, eta ehundik gora zauritu. Aldare bat eraiki dute atentatuaren lekutik gertu, eta ehunka pertsona hortik igarotzen ari dira, loreak jartzera eta doluminak agertzera.

Mosku inguruko kontzertu areto batean izandako atentatuak utzitako txikizioa, airetik ikusita

Mosku inguruko kontzertu areto batean izandako atentatuak utzitako txikizioa, airetik ikusita

Gutxienez 133 hildako utzi zituen Estatu Islamikoak bere gain hartutako erasoak. Tiroketak, leherketak eta sute handi bat izan ziren.

Zelenskik ukatu egin du Ukrainak Moskuko atentatuan zerikusirik izatea

Zelenskik ukatu egin du Ukrainak Moskuko atentatuan zerikusirik izatea

FSB Errusiako agentziak ikerketa abiatu du, susmagarriak Ukrainara bidean zihoazela eta han "kontaktu garrantzitsuak" zituztela iritzita.
Moskuko erasoaren ustezko egileen atxiloketen irudiak zabaldu ditu Errusiak

Moskuko erasoaren ustezko egileen atxiloketen irudiak zabaldu ditu Errusiak

24 ordu igaro dira Errusian azken urteetan izan den atentatu gogorrenetik eta Kremlinetik jakinarazi duenez, gutxienez 11 pertsona atxilotu dituzte, erasoaren lau egile zuzen, tartean. Briansken atxilotu dituzte, ustez Ukrainatik ihes egitera zihoazenean.

133 hildako, 120 zauritu eta 11 atxilotu, Estatu Islamikoak Moskun egindako atentatuarekin lotuta

133 hildako, 120 zauritu eta 11 atxilotu, Estatu Islamikoak Moskun egindako atentatuarekin lotuta

Atentatuaren egileak Ukrainara ihes egiten saiatu direla esan du gaur Putinek, eta mendekua agindu du: "Gobernuak eraso terrorista prestatu zuten guztiak identifikatuko ditu". Poliziak 11 pertsona atxilotu ditu atentatuarekin lotura dutelakoan.
Horrela geratu da Moskuko Crocus City Hall aretoaren barrualdea, Estatu Islamikoaren atentatuaren ostean

Horrela geratu da Moskuko Crocus City Hall aretoaren barrualdea, Estatu Islamikoaren atentatuaren ostean

143 hildako baino gehiago dira dagoeneko, eta 100 zauritu, eta litekeena da biktima kopuruak gora egitea. Washingtonek atentatu arriskuaz ohartarazi zion Errusiari duela aste batzuk.

Estatu Islamikoak Moskun egindako atentatu terrorista irmo gaitzetsi dute Europan eta mundu osoan

Estatu Islamikoak Moskun egindako atentatu terrorista irmo gaitzetsi dute Europan eta mundu osoan

100 hildako baino gehiago utzi ditu ostiral honetan kontzertu areto batean izandako tiroketak. Nazioartean herrialde askok aho batez gaitzetsi dute erasoa. Nazio Batuen Segurtasun Batzordearen hitzetan, "eraso ankerra eta koldarra" izan da.
Mikel Reparaz: Estatu islamiarrak beti izan du Errusia jomugan

Mikel Reparaz: "Estatu islamiarrak beti izan du Errusia jomugan"

Errusiako Gobernua eta Mendebaldea zaku berean sartzen dituzte jihadistek, Reparazen hitzetan. Siriako gerran izan zuen parte hartzeagatik dute jihadistek Errusia helburuen artean.

Putinek atentatu basatia gaitzetsi, eta egileek merezitako zigorra jasoko dutela adierazi du

Putinek atentatu "basatia" gaitzetsi, eta egileek "merezitako zigorra" jasoko dutela adierazi du

Adierazpen publiko batean, Errusiako presidenteak esan du atentatua egin zuten guztiak atxilotu dituztela, eta laguntza eskatu die beste herrialdeei terrorismoaren aurkako borrokan. Dolu eguna ezarri du iganderako.
Estatu Islamikoaren atentatua Errusian

Estatu Islamikoaren atentatua Errusian

Gutxienez 93 pertsona hil eta 100 zauritu ditu Estatu Islamikoak Moskun egindako atentatuan. Kamuflajezko jantziak zeramatzaten zenbait pertsona tiroka hasi dira Crocus City Hall aretoan. Poliziak 11 pertsona atxilotu ditu erasoarekin lotuta.

Estatu Islamikoak bere gain hartu du Moskuko kontzertu areto batean izandako atentatua

Estatu Islamikoak bere gain hartu du Moskuko kontzertu areto batean izandako atentatua

Kamuflajezko jantziak zeramatzaten zenbait pertsona tiroka hasi dira Crocus City Hall aretoan. Gutxienez 60 pertsona hil eta 100 zauritu dira.

Gutxienez 40 pertsona hil dituzte Moskuko kontzertu-areto batean, tiroz

Gutxienez 40 pertsona hil dituzte Moskuko kontzertu-areto batean, tiroz

Kamuflajezko jantziak zeramatzaten zenbait pertsona tiroka hasi dira Crocus City Hall aretoan. Gainera, bi leherketa izan dira.
Tiroketa Moskuko kontzertu-areto batean

Tiroketa Moskuko kontzertu-areto batean

Jantzi militarrak zeramatzaten hiru pertsona tiroka hasi dira Moskuko kontzertu-areto batean, eta hainbat pertsona hil dituzte. Gainera, bi eztanda jazo dira.

Errusiak eta Txinak atzera bota dute AEBk Gazarako egindako su-eten proposamena, sendotasun faltagatik

Errusiak eta Txinak atzera bota dute AEBk Gazarako egindako su-eten proposamena, "sendotasun faltagatik"

Bi kide iraunkor horiez gain, Aljeriak ere egin du AEBk NBEko Segurtasun Kontseiluan aurkeztutako ebazpenaren kontra. Guyana abstenitu egin da, eta beste hamaika herrialdek aldeko botoa eman dute.
Errusiak ia 90 misil eta 60 drone baino gehiagorekin eraso dio Ukrainari

Errusiak ia 90 misil eta 60 drone baino gehiagorekin eraso dio Ukrainari

Errusiak 90 misil eta 60 drone baino gehiago jaurti ditu goizaldean Ukrainako bederatzi eskualderen aurka, eta, ondorioz, miloi bat kontsumitzaile baino gehiago argindarrik gabe gelditu dira.

Errusiak misilak eta droneak jaurti ditu Ukrainan, energia azpiegituren aurka egindako erasorik handienean

Errusiak misilak eta droneak jaurti ditu Ukrainan, energia azpiegituren aurka egindako erasorik handienean

Ukrainako agintarien arabera, gutxienez hiru pertsona hil dira. Gainera, inguruko herrialdeetatik argindarra jasotzen ari dira Ukrainan hornidura bermatzeko.
Mendebaldeko gobernuek zalantzan jarri dute Putinen garaipenaren zilegitasuna

Mendebaldeko gobernuek zalantzan jarri dute Putinen garaipenaren zilegitasuna

Kremlinak "zentzugabeak" ikusten ditu kritikak eta presidenteak lortutako botoen % 87a aldarrikatzen du.
2030era arte agintean jarraituko du Putinek, inoizko emaitza onenak lortuta

2030era arte agintean jarraituko du Putinek, inoizko emaitza onenak lortuta

Ukrainako gerra eta mendebaldearen zigorrak gorabehera, botoen % 87 lotu ditu, 2000. urtean estreinakoz presidente hautatu zutenetik izan duen garaipenik zabalena. Hil aurretik, Navalni trukatzea onartu zuela esan du Putinek, "baina zoritxarrez gertatu zena gertatu zen; horrelakoa da bizitza".
Putinek botere erakustaldia egin du, botoen % 87 lortuta

Putinek botere erakustaldia egin du, botoen % 87 lortuta

Errusiako presidentea beste sei urtez egongo da agintean, 2030era arte. 2000. urtean estreinakoz presidente hautatu zutenetik garaipenik zabalena eskuratu du, Ukrainako gerra eta mendebaldearen zigorrak gorabehera.

Ukrainara tropak bidaltzea ''akatsa'' litzatekeela uste du Javier Solanak

Ukrainara tropak bidaltzea ''akatsa'' litzatekeela uste du Javier Solanak

"Lekuan bertan tropekin inplikatzea akatsa litzateke", adierazi du Javier Solonak. NATOko idazkari ohiak uste du "batez ere armak eta munizioa" bidali behar direla Ukrainak bere gaitasun militarrei eutsi ahal izateko. Elkarrizketa osoa, gaur gauean, 21:35ean, ETB2n.

Javier Solana: ''Ikusi egin beharko da Errusiako hauteskundeen ostean armistizio akordio bat lor daitekeen''

Javier Solana: ''Ikusi egin beharko da Errusiako hauteskundeen ostean armistizio akordio bat lor daitekeen''

NATOko idazkari nagusi ohi eta Espainiako Gobernuko ministro ohiak adierazi duenez, bere nahia "hildako gehiago ez egotea" da. "Baliteke uda ostean armistizio modu bat aurkitzea", gaineratu du Solanak. Elkarrizketa osoa, gaur gauean, 21:35ean, ETB2n.

Ukrainak jaurtitako drone oldea geldiarazi du Errusiak zortzi eskualdetan, tartean Moskun eta Belgoroden

Ukrainak jaurtitako drone oldea geldiarazi du Errusiak zortzi eskualdetan, tartean Moskun eta Belgoroden

Pertsona bat hil da Kubanen, drone horietako baten eraginez piztu den sutean.
Parte-hartzea % 38,5ekoa da oraingoz Errusiako presidentetza hauteskundeetan

Parte-hartzea % 38,5ekoa da oraingoz Errusiako presidentetza hauteskundeetan

112 milioi errusiar daude bozkatzera deituta, atzotik hasi eta iganderaino. Inkesta ofizialen arabera, boto asmoaren % 80 du Putinek eta litekeena da. 2000. urtean agintea eskuratu zuenetik, garaipenik zabalena lortzea.

Historiako zortzigarren presidentetza hauteskundeak ditu Errusiak, gaurdanik

Historiako zortzigarren presidentetza hauteskundeak ditu Errusiak, gaurdanik

112 milioi errusiar daude bozkatzera deituta, datozen hiru egunetan. Inkesta ofizialen arabera, boto asmoaren % 80 du Putinek, beste hiru hautagairekin lehian arituko bada ere.
1 / 30 Hurrengoa

  • Zelenski albisteak

    Zelenski albisteak

    Volodomir Zelenskik egindako adierazpenak eta Ukrainako Gobernuaren eta presidentearen azken albisteak