cerrar buscador

Euskal selekzioa: Albisteak, bideoak eta argazkiak euskal selekzioa gaiari buruz | EITB gai interesgarriak

Euskal Selekzioa

Euskal Selekzioa

FUTBOLA | Euskal Selekzioa vs Uruguai

Martxoak 23, larunbata, 20:00etan, San Mamesetik.

FUTBOLA | Euskal Selekzioa vs Uruguai

Martxoak 23, larunbata, 20:00etan, San Mamesetik.

Nire blogean ikusteko esteka
Nire webgunean ikusteko esteka
1 / 10 Hurrengoa
Azken 10 urteotako daturik onena lortu zuen larunbatean Euskal Selekzioa-Uruguai partidak ETB1en

Azken 10 urteotako daturik onena lortu zuen larunbatean Euskal Selekzioa-Uruguai partidak ETB1en

Norgehiagoka liderra izan zen bere ordu tartean, % 16,6ko kuotarekin. 241.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Euskal Selekzioa vs Uruguai partidako datuak eta estatistikak

Euskal Selekzioa vs Uruguai partidako datuak eta estatistikak

Euskal Herriko selekzioak eta Uruguaikoak bana berdindu dute San Mamesen jokatutako partida. Hemen Bildu ditugu neurketako datu eta estatistika interesgarrienak.
Euskal Selekzioa - Uruguai partidako irudirik onenak

Euskal Selekzioa - Uruguai partidako irudirik onenak

Euskal Herriko selekzioak berdindu egin du Uruguaikoaren kontra San Mamesen jokatutako partida (1-1), eta galeria honetan dituzu ikusgai partidako argazkirik onenak.

Euskal Selekzioak 1-1 berdindu du Uruguairekin

Euskal Selekzioak 1-1 berdindu du Uruguairekin

Euskal Herriko selekzioak berdindu egin du Uruguaikoaren kontra San Mamesen jokatutako partida. Djalok sartu du Euskal Selekzioaren gola, eta Vecinok Uruguairena.
Jagoba Arrasate: ''Taldea oso ondo lehiatu da aurkari  handi baten aurka''

Jagoba Arrasate: ''Taldea oso ondo lehiatu da aurkari handi baten aurka''

Euskal selekzioak eta Uruguaik bana egin dute San Mames zelaian jokatutako adiskidantzazko partidan.

Euskal selekzioak eta Uruguaik jokatutako partidaren laburpena eta golak

Euskal selekzioak eta Uruguaik jokatutako partidaren laburpena eta golak

Euskal selekzioak eta Uruguaik bana egin dute San Mames futbol zelaian jokatutako adiskidantzazko partidan.

Euskal selekzioa vs Uruguai, lehia zirraragarria San Mamesen

Euskal selekzioa vs Uruguai, lehia zirraragarria San Mamesen

Jagoba Arrasateren debut eguna izango da Euskal Selekzioaren aulkian. 13 futbolarik ere estreinakoz jokatuko dute elastiko berdearekin. Eta, aurkaria, futbolaren monumentu handia: Uruguai, birritan Munduko txapeldun, beste hainbeste urre Olinpiar Jokoetan, eta Marcelo Bielsa gidari dutela.

Unai Garciak ez du Euskal Selekzioarekin jokatuko Uruguairen aurka

Unai Garciak ez du Euskal Selekzioarekin jokatuko Uruguairen aurka

Osasunako atzelariak min hartu zuen ezker izterreko atzealdean ostiraleko entrenamendu saioan. Urko Gonzalez de Zarate Realeko jokalariak hartu du haren lekua.
Euskal Selekzioa-Uruguai partida, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en

Euskal Selekzioa-Uruguai partida, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en

Euskal Selekzioak Uruguai izango du aurkari gaur, martxoaren 23an, San Mamesen. Norgehiagoka zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.
Aitor Fernandez: ''Euskal Selekzioarekin jokatzea beti da poztasun handia, ofizialtasuna aldarrikatzera goaz''

Aitor Fernandez: ''Euskal Selekzioarekin jokatzea beti da poztasun handia, ofizialtasuna aldarrikatzera goaz''

Aitor Fernandez Euskal Selekzioko atezainak Uruguairen aurkako martxoaren 23ko partidaz hitz egin du neurketaren bezperan. Gogotsu azaldu da neurketa jokatzeko, baita ofizialtasuna aldarrikatzeko ere.

Euskal Selekzioa, prest Uruguairen aurkako partidarako

Euskal Selekzioa, prest Uruguairen aurkako partidarako

Euskal Selekzioak Uruguairen aurka jokatuko du martxoaren 23an, 20:00etan, San Mamesen. Jagoba ARrasatek zuzendutako taldeak Lezaman egin du neurketaren aurreko azken entrenamendua. Norgehiagoka zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.

Bielsa: ''Ziur ez dela partida erraza izango, neurketa gogorra izango da''

Bielsa: ''Ziur ez dela partida erraza izango, neurketa gogorra izango da''

Marcelo Bielsa Uruguaiko selekzioko hautatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du martxoaren 23ko Euskal Selekzioaren aurkako partidari buruz. Zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, 20:00etatik aurrera.

Ander Guevara: ''Oso harro eta pozik nago joan zen udan emandako pausuarekin''

Ander Guevara: ''Oso harro eta pozik nago joan zen udan emandako pausuarekin''

Ander Guevara gasteiztarrak, babazorroen denboraldia orain arte "positibotzat" baloratu du, eta "oso pozik" agertu da Euskal Selekzioaren deialdiarekin. Gainera, bere talde ohiaren aurka jokatuko du EA Sports Ligako datorren jardunaldian, Realaren kontrako neurketan.

Jagoba Arrasate: ''Ilusioz beteta nator; ez dugu nahi izatea hiruzpalau urtetik gertatzen den gauza bat''

Jagoba Arrasate: ''Ilusioz beteta nator; ez dugu nahi izatea hiruzpalau urtetik gertatzen den gauza bat''

Euskal Selekzioaren hautatzaile berriak azaldu duenez, deialdia osatzeko, kontuan izan behar izan du taldeen eta hainbat jokalariren egungo egoera; nolanahi ere, pozik azaldu da Uruguairen aurka aritzeko egindako Euskal Selekzioarekin.

Jagoba Arrasatek hamahiru debutari dituen zerrenda bat iragarri du Euskal Selekzioa-Uruguai partidarako

Jagoba Arrasatek hamahiru debutari dituen zerrenda bat iragarri du Euskal Selekzioa-Uruguai partidarako

Euskal Selekzioaren hautatzaile berriak Athleticeko sei jokalari deitu ditu, eta Realeko hiru, Osasunako hiru eta Alaveseko hiru, bai eta EA Sports Ligan ez dabiltzan bost futbolari ere.
 Euskal Selekzioa vs Uruguai, larunbatean, ETB1en eta eitb.eus atarian

Euskal Selekzioa vs Uruguai, larunbatean, ETB1en eta eitb.eus atarian

Bueltan da gure futboalren festa nagusia! EITBk zuzenean emango du, larunbatean, Euskal Selekzioa-Uruguai partida. Neurketa San Mamesen jokatuko da, 20:00etan, eta ETB1en eta eitb.eus atarian egongo da ikusgai.

Jagoba Arrasate Euskal Selekzioko hautatzaileak Ion Ansotegi izango du laguntzaile Uruguairen aurkakorako

Jagoba Arrasate Euskal Selekzioko hautatzaileak Ion Ansotegi izango du laguntzaile Uruguairen aurkakorako

Euskal Selekzioak Uruguairen kontra jokatuko du martxoaren 23an, San Mamesen. Jagoba Arrasate hautatzaileak Ion Ansotegi izango du laguntzaile, eta Imanol Etxeberria izango da atezainen entrenatzailea, Euskadiko Futbol Federazioak jakinarazi duenez.
Uruguaiko selekzioa Donostiara iritsi da; Euskal Selekzioaren aurka jokatuko du martxoaren 23an

Uruguaiko selekzioa Donostiara iritsi da; Euskal Selekzioaren aurka jokatuko du martxoaren 23an

Uruguai Donostiara heldu da. Hego Amerikako selekzioak Euskal Selekzioaren aurka jokatuko du San Mamesen martxoaren 23an. Marcelo Bielsak zuzendutako taldea hilaren 25era arte egongo da Gipuzkoako hiriburuan.

Irabazi Euskal Selekzioa vs Uruguai partidarako sarrerak!

Irabazi Euskal Selekzioa vs Uruguai partidarako sarrerak!

Sarrera bikoitzak ditugu, martxoaren 23an, larunbatez, San Mamesera joateko, Euskal Selekzioa-Uruguai partida ikustera.
Arrasate: ''Euskal Selekzioaren hautatzailea izatea niretzat ilusio handia da''

Arrasate: ''Euskal Selekzioaren hautatzailea izatea niretzat ilusio handia da''

Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzailea Euskal Selekzioaren hautatzailea izango da martxoaren 23ko Uruguairen kontrako partidarako. Euskal Herriko selekzioko hautatzailea izatea nola hartu duen azaldu du.

Javier Landeta: ''San Mames euskal futbolaren erakusleihoa izango da''

Javier Landeta: ''San Mames euskal futbolaren erakusleihoa izango da''

Hiru urte baino gehiago neurketarik jokatu gabe egon ondoren, martxoaren 23an, Euskal Selekzioak, Uruguaiekin neurtuko ditu indarrak. Javier Landeta Euskadiko Futbol Federazioaren presidenteak, San Mames "euskal futbolaren erakusleihoa" izango dela adierazi du, ofizialtasunaren bidean.

Landeta: ''Arrasate hautatu dugu federazioaren izaerarekin bat egiten duen goi-mailako entrenatzailea delako''

Landeta: ''Arrasate hautatu dugu federazioaren izaerarekin bat egiten duen goi-mailako entrenatzailea delako''

Javier Landeta Euskadiko Futbol Federazioko presidenteak EITBko mikrofonoetarako hitz egin du, eta aurreratu du Jagoba Arrasatek zuzenduko duela Euskal Selekzioa Uruguairen aurkako partidan. Halaber, hautaketa horren arrazoiak zehaztu ditu.

Jagoba Arrasatek zuzenduko du Euskal Selekzioa Uruguairen aurkako neurketan

Jagoba Arrasatek zuzenduko du Euskal Selekzioa Uruguairen aurkako neurketan

Berriatuako entrenatzaileak, beraz, Javier Clementeren lekua hartuko du martxoaren 23an San Mamesen izango den partida zuzentzeko.
EITBk zuzenean emango du, martxoaren 23an, Euskal Selekzioa-Uruguai partida

EITBk zuzenean emango du, martxoaren 23an, Euskal Selekzioa-Uruguai partida

Neurketa San Mamesen jokatuko dute, 20:00etan, eta ETB1ek eta eitb.eus-ek emango dute. 2020ko azaroan jokatu zuen azkenekoz Euskal Selekzio absolutuak, eta, hortaz, hiru urte baino gehiago joan dira azken norgehiagoka hori izan zenetik.
Euskal Pilota Selekzioa, 2024an, AEBn, Mexikon, Portugalen, Uruguain eta Belgikan izango da

Euskal Pilota Selekzioa, 2024an, AEBn, Mexikon, Portugalen, Uruguain eta Belgikan izango da

Helburua da euskal pilota nazioarteko mailan zabaltzea, eta, halaber, euskal pilotako beste federazio batzuekiko harremanak sendotzea. Guztira, zortzi bidaia daude aurreikusita, bai eta urte amaieran Abadiñon eta Durangon egingo duten ekitaldi bat ere.

Euskadi eta Kataluniako selekzioen arteko partida ohiko zita da jada

Euskadi eta Kataluniako selekzioen arteko partida ohiko zita da jada

Tradizio bihurtu da Euskadiko eta Kataluniako selekzioen arteko neguko partida. Emakumezkoen eta gizonezkoen taldeak aritu dira lehian. Emakumezkoetan, euskal selekzioa gailendu da, eta gizonezkoetan, Kataluniako taldea.

Waterpoloko Euskal Selekzioak irabazi du 2023ko EU Nations txapelketa

Waterpoloko Euskal Selekzioak irabazi du 2023ko EU Nations txapelketa

Euskal Selekzioak garaipena bereganatu du Moldaviaren aurka (16-7), eta urrezko domina lortu du. Txapelketako partida guztiak irabazita erdietsi du titulua Euskal Herriko taldeak.

Waterpoloko Euskal Selekzioa Brnon dago 2023ko EU Nations txapelketa jokatzen

Waterpoloko Euskal Selekzioa Brnon dago 2023ko EU Nations txapelketa jokatzen

D multzoko liderra izanda egin du aurrera Euskal Selekzioak. Finlandia (6-23) eta Ingalaterra (13-10) hartu ditu mendean multzoen fasean. Gero, garaipena bereganatu du AEBren kontra (22-14), baita Poloniaren aurka ere (9-13). Helburua da domina bat lortzea.

Euskal Selekzioak Nazioarteko Euskal Kopa irabazi du

Euskal Selekzioak Nazioarteko Euskal Kopa irabazi du

Ostiralean Txileri irabazi zion 39-27. Igande honetan, Lituaniaren aurka lehiatu da garaikurra lortzeko, eta 35-31 nagusitu da.

Euskal Selekzioak 39 eta 27 menderatu du Txile Basque Country International Cup hiruko txapelketan

Euskal Selekzioak 39 eta 27 menderatu du Txile Basque Country International Cup hiruko txapelketan

Emakumezkoen Eskubaloiko Euskal Selekzioak 39-27 garaitu du Txile Basque Country International Cup hiruko txapelketako lehen partidan. Azaroaren 25ean, Txile eta Lituania ariko dira nor baino nor gehiago, eta, hilaren 26an, Lituania izango du aurkari Euskal Selekzioak.

Sei domina euskaldunentzat Suitzako Munduko Sokatira Txapelketan

Sei domina euskaldunentzat Suitzako Munduko Sokatira Txapelketan

Igande honetan, irailak 3, bukatu da Suitzan lehiatu den Sokatirako Munduko Txapelketa. Euskal ordezkariek sei domina eskuratu dituzte: bi zilarrezko eta bi brontzezko taldeka, eta bi zilarrezko Euskal Selekzioarekin.

Talde mistoko Euskal Selekzioak zilarrezko domina lortu du sokatirako munduko txapelketan

Talde mistoko Euskal Selekzioak zilarrezko domina lortu du sokatirako munduko txapelketan

Talde mistoko 580 kiloko Euskal Selekzioak zilarrezko domina lortu du Suitzan ospatzen ari den sokatirako munduko txapelketan. Finalerdietan Italia mendean hartu eta gero, suediarrak izan dituzte aurkari final handian. Finalean, ordea, amore eman behar izan dute suediarren nagusitasunaren aurrean.

Euskal Selekzioak zilarra irabazi du 560 kilokoan

Euskal Selekzioak zilarra irabazi du 560 kilokoan

Suitzan, lur gaineko munduko sokatira txapelketan, euskal selekzioak lehen domina irabazi du arratsaldean, zilarra. Gaur ere Suitzarrak izan dituzte finalista, eta ezin izan dituzte menderatu.

Euskal selekzioko 23 urtez azpiko emakumeak laugarren izan dira munduko sokatira txapelketan

Euskal selekzioko 23 urtez azpiko emakumeak laugarren izan dira munduko sokatira txapelketan

Euskal selekzioko 23 urtez azpiko 500 kiloko emakumeek brontzezko domina oso gertu izan dute Suitzan jokatzen ari den munduko lur gaineko sokatira txapelketan. Gizonezkoetan 680koan eta 23 urtez azpiko 660koan aritu dira. Biak ere dominetatik urruti baina Euskal Herria ordezkatzearen harrotasunez.

Esku Pilotako Euskal Selekzioa, Mexikon

Esku Pilotako Euskal Selekzioa, Mexikon

Sei euskal pilotari aritu dira lehian herrialde amerikarrean. Partidak jokatu dira hainbat modalitatetan, baita bi selekzioen arteko erronka berezia ere.
Nazioarteko Federazioak ez bozkatzea erabaki du, eta pilotako Euskadiko selekzioak ez du ofizialtasuna

Nazioarteko Federazioak ez bozkatzea erabaki du, eta pilotako Euskadiko selekzioak ez du ofizialtasuna

Mexiko Hirian egindako Ezohiko Batzar Orokorrean, hainbat herrialdek eta Euskal Pilotako Nazioarteko Federazioak erabaki dute gai zerrendatik kentzea bertan zegoen puntu bakarra; hala, Euskadiko Federakuntzak jarraitzen du eskubide osoko kide izan gabe.
Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak Euskadiko selekzioaren ofizialtasuna bozkatuko du gaur

Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak Euskadiko selekzioaren ofizialtasuna bozkatuko du gaur

Mexiko Hirian egingo duten batzar orokorrean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak erabakiko du estatutuak aldatzea ala ez, eta, baiezkoa gailentzekotan, Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza eskubide osoko kide gisa onartzen duen ala ez.
Euskadiko Federakuntza itxaropentsu dago, Nazioarteko Federazioak hartu beharreko erabakiaren gainean

Euskadiko Federakuntza itxaropentsu dago, Nazioarteko Federazioak hartu beharreko erabakiaren gainean

"Itxaropenak benetakoak dira; gero, zer gertatuko den... Partidetan bezala, partida amaitu arte ez dugu jakingo zeinek irabazi duen", esan dio Enaitz Olaeta Euskadiko Federakuntzaren Zuzendaritza Batzordeko kideak EITBri.

Joseba Iraola, oso pozik egindako lanarekin eta baikor datozen lasterketarako

Joseba Iraola, oso pozik egindako lanarekin eta baikor datozen lasterketarako

Joseba Iraolak Euskal Selekzioarekin bigarren denboraldia osatuko du. Bizkaitarra Europako Mendi Lasterketen Txapelketaren hirugarren postuan dago eta, egin diren sei probetatik, sei aldiz igo da podiumera (gaztelaniazko adierazpenak).

Waterpoloko gizonezkoen 14 urtez azpiko Euskal Selekzioa, zortzigarren TOMO 2023 Nazioarteko Txapelketan

Waterpoloko gizonezkoen 14 urtez azpiko Euskal Selekzioa, zortzigarren TOMO 2023 Nazioarteko Txapelketan

Dubrovniken (Kroazia) jokatutako txapelketan zortzigarren postu historikoa lortu du Euskal Selekzioak.
1 / 10 Hurrengoa
5:56

Garaipena Bartzelonan

Euskal selekzioak Kataluniari irabazi dio 0-1

Aritz Adurizek egin du neurketako gol bakarra, 40. minutuan. Epaileak baliorik gabe utzi du kataluniarrek bigarren zatian egindako gola, jokalaria jokoz kanpo zegoelako.

1-1

Adurizen eta Sergio Garciaren golak

Euskal Selekzioak 3. minutuan estreinatu du markagailua, eta Kataluniak 43.ean berdindu du neurketa.

2:21

San Mamesen

Euskal Selekzioa-Peru (6-0) partidako golak

Etxekoen golak Adurizek, Susaetak, Torresek eta Agirretxek eskuratu dituzte, Selekzioak San Mames berrian jokatu den lehenbiziko partidan.

1:16

EUSKAL SELEKZIOA

100 urte bien arteko lehenengo partidatik

E.HERNANDEZ|EITB.EUS

Euskal Selekzioak eta Kataluniak abenduaren 28an jokatuko dute San Mamesen. 100 urte beteko dira elkarren aurka lehen aldiz lehiatu zirenetik.

Euskal Selekzioa-Katalunia