cerrar buscador

Eusko Legebiltzarra

1 / 30 Hurrengoa
Hauteskundeen emaitzek ''EAJ-PSE gobernu koalizioaren lana aitortu'' dutela uste du Eusko Jaurlaritzak

Hauteskundeen emaitzek ''EAJ-PSE gobernu koalizioaren lana aitortu'' dutela uste du Eusko Jaurlaritzak

Bingen Zupiria jardunean dagoen Eusko Jaurlaritzaren eledunak esan du gizarteak "babestu" egin duela EAJ-PSE-EE gobernu koalizioak azken lau urteotan egindako lana. Halaber, "pozik" agertu da, hauteskunde egunean "dena ondo" joan zelako.

Eusko Jaurlaritza jardunean egotera igaro da

Eusko Jaurlaritza jardunean egotera igaro da

Hauteskundeak egin arte, Jaurlaritzak bere eskumen guztiak mantendu ditu, baina gaurtik aurrera, lehendakaria eta sailburuak jardunean egotera igaro dira. Asteartean egingo dute lehen Gobernu bilera jardunean.
Jeltzaleen apustua EAJren eta PSEren programak uztartzea da, elkarrekin gobernatzeko

Jeltzaleen apustua EAJren eta PSEren programak "uztartzea" da, elkarrekin gobernatzeko

Andoni Ortuzar EBBren presidenteak gobernu programan negoziaketan zentratzea eskatu du, karguak banatzeaz hitz egin baino lehenago. Esan duenez, 2020an etxean geratu ziren EAJren boto emaileen zati baten botoak berreskuratu dituzte oraingoan.
39 emakumek eta 36 gizonezkok osatuko dute Eusko Legebiltzar berria

39 emakumek eta 36 gizonezkok osatuko dute Eusko Legebiltzar berria

Mapa politiko berria marraztu dute igandeko hauteskundeek, eta hori argi ikusiko da Gasteizko Ganberaren eserlekuen koloreetan: EAJk eta EH Bilduk 27na ordezkari izango dituzte, PSE-EEk 12, PPk 7, eta Sumarrek eta Voxek, bana.
EAEko hauteskundeetako emaitzak, bost gakotan

EAEko hauteskundeetako emaitzak, bost gakotan

Apirilaren 21eko bozek inoizko Legebiltzarrik abertzaleena utzi dute, EH Bildu maximo historikoetan dagoela eta ezker konfederala ia desagertuta.

Amaia Martinez: Beti izan dugu itxaropena, inkestek gure alde egiten ez zuten arren

Amaia Martinez: "Beti izan dugu itxaropena, inkestek gure alde egiten ez zuten arren"

Voxeko legebiltzarkideak Radio Euskadiko Boulevard saioan hitz egin du, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzak aztertzeko.
Hernandez (Sumar): Pozik gaude Eusko Legebiltzarrean gutxieneko presentzia izateaz

Hernandez (Sumar): "Pozik gaude Eusko Legebiltzarrean gutxieneko presentzia izateaz"

Arabako zerrendaburuaren esanetan, orain "ezkerreko politikak bultzatzen jarraitzeko unea" da. "Ezkerreko gehiengoa izango dugu berriro Eusko Legebiltzarrean, baina berriro aterako da aurrerakoia ez den Gobernu bat", esan du.
Hau izango da eserlekuen banaketa Legebiltzarrean

Hau izango da eserlekuen banaketa Legebiltzarrean

EAJk eta PSE-EEk eutsi ahalko liokete egungo koalizio gobernuari apirilaren 21eko hauteskundeen ostean; izan ere, jeltzaleek eta sozialistek 39 legebiltzarkide batuko lituzkete, eta 38 behar dira gehiengo osoa izateko. 

Hauteskundeen osteko egutegia: gutxienez bi hilabete lehendakaria aukeratu arte

Hauteskundeen osteko egutegia: gutxienez bi hilabete lehendakaria aukeratu arte

Bozen ostean XIII. legegintzaldia abiatu arteko prozesua martxan da dagoeneko. Araudiak data pare bat ezartzen ditu, eta gainerako epeak alderdien negoziazioen araberakoak dira, gobernu berria osatzeko itunak lortzeko duten prestutasun eta gaitasunaren araberakoak.
Hauek dira hauteskunde gauaren gako nagusiak

Hauek dira hauteskunde gauaren gako nagusiak

Hautetsontziek inoizko Eusko Legebiltzarrik abertzaleena marraztu dute gaur, EAJk eta EH Bilduk lau eserlekutik hiru eskuratu baitituzte. Zehazki, 75 legebiltzarkideetatik 54 bi alderdi horietakoren batekoak izango dira.
Eusko Legebiltzarrerako hamairugarren hauteskundeak, normaltasunez

Eusko Legebiltzarrerako hamairugarren hauteskundeak, normaltasunez

Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrak normaltasunez ari dira parte hartzen hauteskunde egunean. 13:00etarako botoa ematera deituta daudenen % 28k bozkatu du.

Honelakoa izango da igande honetako hauteskunde-eguna: jardunaldi frenetiko baten xehetasunak

Honelakoa izango da igande honetako hauteskunde-eguna: jardunaldi frenetiko baten xehetasunak

Hauek dira datu esanguratsuetako batzuk: 1.795.212 pertsonak dute botoa emateko eskubidea, 729 hautesleku, 2.695 mahai, 1.227 polizia eta informazioa emateko 5 agerraldi (10:00etan, 14:00etan, 19:00etan, 21:03an eta 22:30ean).
Apirilaren 21eko hauteskundeak, zenbakitan

Apirilaren 21eko hauteskundeak, zenbakitan

EAEko 1,8 milioi pertsonak botoa emateko aukera izango dute apirilaren 21ean, Eusko Legebiltzar berria osatze aldera. Horretarako, 14 alderdi politikoren artean, gogokoen duten hautagaitza bozkatu beharko dute.

Hauxe da hauteskundeen osteko egutegia

Hauxe da hauteskundeen osteko egutegia

Igandeko bozen ostean, abian da beste legealdi bati ekiteko prozesua, hurrengo lehendakaria izendatuko duena. Araudiak hainbat data zehaztu ditu; beste batzuek, ordea, ez dute eperik.

Igandeko hauteskundeetan parte-hartzeari buruzko datu errealak eskainiko dituzte, lehen aldiz

Igandeko hauteskundeetan parte-hartzeari buruzko datu errealak eskainiko dituzte, lehen aldiz

Orain arte, estimazioak eskaini izan dituzte. Bestalde, lehen zenbaketen emaitzak 21:00ak aldera emango dira eta, ordu t'erdi ondoren, atzerriko bozen faltan, ezagutuko da Eusko Legebiltzarraren argazki berria.  
Arartekoak ondorioztatu du baliabide gehiago behar direla, herritarren osasun eskubidea bermatzeko

Arartekoak ondorioztatu du baliabide gehiago behar direla, herritarren osasun eskubidea bermatzeko

2023an jasotako kexen ia erdiak eskubide sozialekin zuten zerikusia, eta herritar asko izan ziren osasun zerbitzuekiko haserrea agertu zutenak.
Erkorekak ez du agerraldirik egingo otsailaren 2an, Astigarragan, hil zen gaztearen auzian azalpenak emateko

Erkorekak ez du agerraldirik egingo otsailaren 2an, Astigarragan, hil zen gaztearen auzian azalpenak emateko

Diputazio Iraunkorreko Mahaiak uko egin dio EH Bilduk egindako agerraldi eskaera onartzeari, gertakarien berri familiatik gertu zeuden pertsonen bidez izan ondoren. Senideek Ertzaintzaren "basakeria" egon zela uste dute.
Euskal Herriko Kontseilu Sozialista: Erakundeetan ez dago erabakitzeko benetako ahalmenik

Euskal Herriko Kontseilu Sozialista: "Erakundeetan ez dago erabakitzeko benetako ahalmenik"

Eusko Legebiltzarraren aurrean bilduta, EHKSko Ane Ibarzabal eta Peio Ormazabal bozeramaileek adierazi dute arlo politikoan "pisurik handiena duten gaiak ez direla bozkatzen eta politika garrantzitsuak nazioz gaindiko erakundeetatik ematen direla".
Carmelo Barriok (PP) Eusko Legebiltzarra utzi eta diputatu akta hartuko du Madrilen, De Andresen ordez

Carmelo Barriok (PP) Eusko Legebiltzarra utzi eta diputatu akta hartuko du Madrilen, De Andresen ordez

Barriok (Gasteiz, 1960) agur esango dio Eusko Legebiltzarrean egindako ibilbide luzeari, 1990etik baita legebiltzarkidea etenik gabe. PPren bozeramaile izan da Legebiltzarrean, eta azken hauteskunde autonomikoetan, 2020koetan, PP+Ciudadanos koalizioaren buru izan zen Araban.
Hauteskunde mahaian egotea egokitu zait, baina ezin dut: zein aukera ematen ditu legeak?

Hauteskunde mahaian egotea egokitu zait, baina ezin dut: zein aukera ematen ditu legeak?

Nahitaezkoa da hauteskunde mahaian egotea, hala egokituz gero. Nolanahi ere, badira legeak aurreikusten dituen hainbat arrazoi, libratzeko. Mahaikide izatea egokitu eta ez joateak, ondorioak ditu.
EHAAn argitaratu da Legebiltzarra desegin eta apirilaren 21erako hauteskundeak deitzen dituen dekretua

EHAAn argitaratu da Legebiltzarra desegin eta apirilaren 21erako hauteskundeak deitzen dituen dekretua

Iñigo Urkullu lehendakariak atzo sinatu zuen gaur Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argiratu den dekretua.
Iñigo Urkulluk Legebiltzarra desegiteko eta hauteskundeak apirilaren 21erako deitzeko dekretua sinatu du

Iñigo Urkulluk Legebiltzarra desegiteko eta hauteskundeak apirilaren 21erako deitzeko dekretua sinatu du

Dekretua astearte honetan argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta 54 eguneko hauteskunde-epea irekiko du. Hauteskunde kanpaina apirilaren 5ean 00:00etan hasi eta 19 gauerdian amaituko da.

Estatuko Etxebizitza Legeari helegitea jarrita euskal autogobernua defendatu nahi duela esan du EAJk

Estatuko Etxebizitza Legeari helegitea jarrita euskal autogobernua "defendatu" nahi duela esan du EAJk

Iñigo Iturrate Eusko Legebiltzarreko Mahaiko lehen idazkariaren arabera, helegiteak ez du arazorik sortuko jeltzaleen eta sozialisten arteko akordioan. Hala ere, zehaztu du Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu juridikoek proposatu dutela helegitea jartzea.
Apirilaren 21eko hauteskundeak deitzeko dekretua sinatu du Urkulluk

Apirilaren 21eko hauteskundeak deitzeko dekretua sinatu du Urkulluk

Goizeko 8etan, Lehendakaritzako bere bulegoan, Iñigo Urkulluk hauteskundeak deitzeko dekretua sinatu du.

Lehendakariak hauteskundeak deitzeko dekretua sinatu du

Lehendakariak hauteskundeak deitzeko dekretua sinatu du

Dekretua bihar, asteartearekin, argitaratuko dute EAEko Aldizkari Ofizialean, eta une horretatik aurrera Eusko Legebiltzarra desegingo dute. Bozak 54 egunen buruan egingo dira, hots, apirilaren 21ean.
Urkulluren Gobernua mintzagai, legegintzaldi honetako azken ''Parlamento en las Ondas'' saioan

Urkulluren Gobernua mintzagai, legegintzaldi honetako azken ''Parlamento en las Ondas'' saioan

Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiek aztergai izan dute Radio Euskadin azken lau urteetan EAJk eta PSE-Eek osatutako Gobernuak egindako lana (jatorriz, gaztelaniaz).

Alderdiak apirilaren 21eko hauteskundeei begira jarri dira

Alderdiak apirilaren 21eko hauteskundeei begira jarri dira

EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk, Ahal Duguk, Sumarrek eta PPk lehendakariaren deialdiaren balorazio azkar bat egin dute, eta aurrera begira jarri dira.

Egutegia: Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako bidea

Egutegia: Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako bidea

Datorren asteartean, otsailaren 27an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Eusko Legebiltzarra desegiteko eta hauteskundeak deitzeko dekretua. Hauteskunde Batzordea martxoaren 1ean eratuko da. Hauteskunde-kanpaina apirilaren 5ean hasi eta 19an amaituko da.
Bukatzeko zorian dagoen legealdiaren errepasoa

Bukatzeko zorian dagoen legealdiaren errepasoa

Murrizketa eta musuko artean egin ziren 2020ko EAEko hauteskundeak, eta osasun larrialdia bukatu eta berehala Ukrainako gerra hasi zen. Askotariko krisiek markatu dute azken legealdia.

Lehendakariak apirilaren 21erako deitu ditu EAEko hauteskundeak

Lehendakariak apirilaren 21erako deitu ditu EAEko hauteskundeak

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak apirilaren 21ean izango dira, Iñigo Urkullu lehendakariak Lehendakaritzan egindako agerraldi batean iragarri duenez. Ezohiko Gobernu bileran sailburuei dataren berri eman die lehendakariak.

Legebiltzarrak isilean gogoratu ditu Fernando Buesa eta Enrique Casas sozialistak

Legebiltzarrak isilean gogoratu ditu Fernando Buesa eta Enrique Casas sozialistak

Eusko Legebiltzarrak minutu bateko isilunea egin du ETAk eta Komando Autonomo Antikapitalistek hildako Fernando Buesa eta Enrique Casas buruzagi sozialistak gogoratzeko.

Jaurlaritzak arratsaldean onartuko du Euskara Normalizatzeko Dekretu berria

Jaurlaritzak arratsaldean onartuko du Euskara Normalizatzeko Dekretu berria

Gobernu bilera asteartean zen egitekoa hasiera batean, baina atzeratu egin zuten, lehendakariaren ama hil zelako.
Euskararen dekretua onartzeko Gobernu bilera ostegun arratsaldean egingo da

Euskararen dekretua onartzeko Gobernu bilera ostegun arratsaldean egingo da

Euskararen dekretu berria onartuko da, eta, horren bidez, Jaurlaritzak malgutu egingo du sektore publikoan hizkuntza-eskakizunak esleitzeko sistema.
Hobekuntzak baditu ere, euskararen dekretu berria aukera galdua dela uste du Nerea Kortajarenak

"Hobekuntzak" baditu ere, euskararen dekretu berria "aukera galdua" dela uste du Nerea Kortajarenak

EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko bozeramaile eta Gipuzkoako zerrendaburu ere badenaren arabera, dekretu hori ez da "une honetan" administrazio publikoaren normalizazioak eskatzen duena.
Autogobernuari buruzko ponentzia irekitzeko eskatu du Gorrotxategik, ''Euskadi errepublikanizatzeko''

Autogobernuari buruzko ponentzia irekitzeko eskatu du Gorrotxategik, ''Euskadi errepublikanizatzeko''

Elkarrekin Podemosek errepublikaren aldeko jardunaldia egin du Irunen. Miren Gorrotxategi lehendakarigaiak esan du "Euskadi errepublikanizatuz" euskal herritarren eskubideak bermatzen dituzten tresnen kontrol publiko eta demokratikoa bermatzen dela.

Lehendakariari agur esateko baliatu dute gaurko kontrol saioa

Lehendakariari agur esateko baliatu dute gaurko kontrol saioa

Gaurkoa segur aski legegintzaldiko azken kontrol saioa izan dela eta, Iñigo Urkullu lehendakaria agurtu dute hainbat politikarik Eusko Legebiltzarrean.

Lehendakariak legealdiaren balorazio ona egin du, oposizioaren kritikak ukatuta

Lehendakariak legealdiaren "balorazio ona" egin du, oposizioaren kritikak ukatuta

Agur kutsua izan duen kontrolerako saioan, PSE-EErekin duen "aliantza baztertzailea" alboratu eta subiranismoaren alde egin dezala eskatu dio EH Bilduk Iñigo Urkulluri. PPk eta Voxek, bestalde, Osakidetzaren edo Ertzaintzaren kudeaketa "kaskarra" kritikatu dute.
Urkulluk ''norekin goberna daitekeen eta norekin ez erabakitzea'' egotzi dio EH Bilduri

Urkulluk ''norekin goberna daitekeen eta norekin ez erabakitzea'' egotzi dio EH Bilduri

Lehendakariak gogor kritikatu du EH Bilduren jarrera, zerrenda bozkatuenak gobernatzearen eta koalizioan gobernatzearen alde agertu baita, eta "arauak eta salbuespenak bere interesen alde zehaztea" egotzi dio koalizio abertzaleari.

Idoia Mendia: ''Aurkitu genuena baino Euskadi hobea uzten dugu''

Idoia Mendia: ''Aurkitu genuena baino Euskadi hobea uzten dugu''

Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak adierazi duenez, "gobernu plurala" osatu dute sozialistek eta jeltzaleek "askatasun, aurrerapen eta bizikidetasun gehiago arnasten duen herri plural batentzat".

Legebiltzarrak legealdiko azken hiru legeak onartu ditu, eta gerturatu egin du hauteskunde deialdia

Legebiltzarrak legealdiko azken hiru legeak onartu ditu, eta gerturatu egin du hauteskunde deialdia

Legebiltzarrak gehiengo zabalarekin onetsi ditu Haur eta Nerabeen, Lankidetza eta Elkartasunaren eta trans pertsonen legearen erreforma. Konpromiso legegileak beteta, lehendakariak esan du bozetarako data pentsatuta duela, baina ez du gaurkoan iragarri.
1 / 30 Hurrengoa

  • Iñigo Urkullu

    Iñigo Urkullu

    Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariaren azken ordukoa gaur eitb.eus-en

  • PSE-EE albisteak

    PSE-EE albisteak

    PSE-EE alderdi politikoari buruzko berri eta bideo guztiak eitb.eus-en

  • Euskadiko PP

    Euskadiko PP

    Euskadiko Alderdi Popularraren albiste eta bideo guztiak eitb.eus-en