cerrar buscador

Goya Sariak 2024

1 / 6 Hurrengoa
Clara Bilbao jantzi diseinatzaile bizkaitarrak bere lehen pelikula zuzendu du

Clara Bilbao jantzi diseinatzaile bizkaitarrak bere lehen pelikula zuzendu du

Hiru hamarkada daramatza zinemagintzan, eta bere jantzien diseinuan egindako lanagatik hiru Goya sari eskuratu ditu. Zuzendutako lehen zinta aurkeztu du Malagako Zinemaldian, "Tratamos demasiado bien a las mujeres", Carmen Machi eta Antonio de la Torrerekin.

Elaxar Lersundi, Ekairen aita: ''Ikaragarri gustatuko litzaioke gertatzen ari den guztia''

Elaxar Lersundi, Ekairen aita: ''Ikaragarri gustatuko litzaioke gertatzen ari den guztia''

"20.000 erle espezie"ren zuzendariak, Esti Urresolak, hitz hunkigarriak izan zituen saria jasotzean. Bere buruaz beste egin zuen Ekai Lersundi Ondarroako gaztea izan zuen gogoan, bai eta haren gurasoak ere. Gaur aitarekin egon nahi izan dugu filmaren arrakasta nola bizitzen ari diren jakiteko.

Estibaliz Urresola: ''Bereziki hunkitu ninduen gidoi onenaren Goya saria irabazteak''

Estibaliz Urresola: ''Bereziki hunkitu ninduen gidoi onenaren Goya saria irabazteak''

'20.000 especies de abejas' filmak 3 Goya lortu zituen. "Biba Zuek"en Estibaliz Urresola zuzendariarekin, Martxelo Rubio aktorearekin eta Lara Izagirre ekoizlearekin filmari buruz hitz egiteko aukera izan dugu.

Pablo Berger bilbotarrak bi Goya irabazi ditu ''Robot dreams'' animazio lanagatik

Pablo Berger bilbotarrak bi Goya irabazi ditu ''Robot dreams'' animazio lanagatik

"Garrantzitsuena zintzoa izatea eta bihotza ukitzea da", esan du Goya sarien banaketaren ostean. Horren lanak bi golardo eskuratu ditu: animaziozko film onenarena eta gidoi egokitu onenarena.

Estibaliz Urresola arabarrak ''Gazako sarraskia'' salatu du zuzendari berri onenaren Goya saria jaso ostean

Estibaliz Urresola arabarrak ''Gazako sarraskia'' salatu du zuzendari berri onenaren Goya saria jaso ostean

"20.000 especies de abejas" bere lehen pelikulagatik saritu dute zinemagile laudioarra. Zinta horrek beste bi golardo eskuratu ditu: antzeztaldeko emakumezko aktore onenarena eta jatorrizko gidoi onenarena.

Ane Gabarain donostiarrak jaso du antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren Goya saria

Ane Gabarain donostiarrak jaso du antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren Goya saria

Estibaliz Urresolaren "20.000 especies de abejas" filmean egindako lanagatik saritu dute aktore gipuzkoarra. Sofia Otero protagonistaren eskutik jaso du golardoa.

2024ko Goya Sarien irabazleak

2024ko Goya Sarien irabazleak

J. A. Bayonaren "La sociedad de la nieve" filma Goya sarietan nagusitu da (12 golardo eskuratu ditu). Euskal zinemagintzak, berriz, zortzi sari bildu ditu, besteak beste, "20.000 especies de abejas"en hirurak eta "Robot dreams"en biak.

Euskal zinemak eutsi egin dio La sociedad de la nieveren elausoari

Euskal zinemak eutsi egin dio "La sociedad de la nieve"ren elausoari

Juan Antonio Bayonaren filmaren nagusitasun erabatekoaz haratago (12 Goya sari irabazi ditu "La sociedad de la nieve"k), euskal ordezkariek zortzi sari bildu dituzte aurtengo galan; "20.000 especies de abejas"en hirurak eta "Robot dreams"en biak tartean.
Estibaliz Urresola: ''Oso pozik gaude eta nago''

Estibaliz Urresola: ''Oso pozik gaude eta nago''

Laudioar zinemagileak ETBrekin hitz egin du, zuzendari berri onenaren eta jatorrizko gidoi onenaren Goya sariak besotan hartuta zeuzkala.

Ane Gabarain: ''Begiak ireki dizkit pelikula honek''

Ane Gabarain: ''Begiak ireki dizkit pelikula honek''

Antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren saria irabazi du Gabarainek, eta pozik agertu du ETBren elkarrizketan.

Goya sarien gala

Goya sarien gala

Ikusi Goya sarien 38. edizioak utzi dituen argazkirik onenak.

Miren Arrieta (''El sueño de la sultana''): ''Disfrutatzeko da gaurko gaua''

Miren Arrieta (''El sueño de la sultana''): ''Disfrutatzeko da gaurko gaua''

Miren Arrieta aktoreak ahotsa jarri dio "El sueño de la sultana" Isabel Herguera donostiarraren filmari. Animaziozko film onenaren Goya sarirako izendatu dute.

EITB, euskal izendatuekin 2024ko Goya sarietan

EITB, euskal izendatuekin 2024ko Goya sarietan

EITBk Goyetan izendatuta dauden sei pelikulatan parte hartu du: "20.000 especies de abejas", "Cerrar los ojos", "Chinas", "Una vida no tan simple", "El sueño de la sultana" eta "La ermita". Euskal zinemagintzaren 150 ordezkari inguru bildu dira gaur Valladoliden, sari-banaketaren atarian.

Honaino heltzea izugarria da, saririk gabe itzultzen bagara ere

"Honaino heltzea izugarria da, saririk gabe itzultzen bagara ere"

"Hunkituta eta oso pozik" iritsi da Valladolidera "20.000 especies de abejas" filmaren lantaldea, gaur gauean banatuko diren Goya sarien atarian.

Euskal zinema eta Goya sariak. Ibilbide bat

Euskal zinema eta Goya sariak. Ibilbide bat

Euskal zinemak toki nabarmena hartu du Goya sarien 38 edizioetan. Pelikula horietako batzuk gogoratuko ditugu.

Filmen bidea, paperetik Goyetara

Filmen bidea, paperetik Goyetara

Goyetan izendapenak lortu dituzten bi filmen ekoizleekin hitz egin dugu. Iker Ganuzak ("Una vida no tan simple") eta Lara Izagirrek ("20.000 especies de abejas") beren lanaren nondik norakoak aletu dizkigute.

Zergatik ez dago Goyetarako izendatuta Sofia Otero 20.000 especies de abejas filmeko protagonista?

Zergatik ez dago Goyetarako izendatuta Sofia Otero "20.000 especies de abejas" filmeko protagonista?

9 urteko basauriar aktorea, 2022ko Berlinaleko interpretazio onenaren Zilarrezko Hartzaren irabazlea, ezingo da lehiatu Espainiako Zinema Akademiaren sarietan, 16 urtetik gorakoek soilik hartzen baitute parte.
Ainhoa Eskisabel: “Ez zaizkit galak gehiegi gustatzen, baina aurten gozatuko dudala uste dut”

Ainhoa Eskisabel: “Ez zaizkit galak gehiegi gustatzen, baina aurten gozatuko dudala uste dut”

'20.000 erle espezie' filmean egindako lanagatik makillaje eta ile-apainketa onenaren kategorian Goya sarietara izendatuta dago Ainhoa Eskisabel. Aurten oso lasai dagoela adierazi du; makillatzailearen ustez, 'La sociedad de la nieve' filmak irabaziko du kategoria horretako saria.

Martxelo Rubio: ''Nire burua ez nuen ikusten Goya sarietarako izendatuta; hunkitu egin nintzen''

Martxelo Rubio: ''Nire burua ez nuen ikusten Goya sarietarako izendatuta; hunkitu egin nintzen''

'20.000 erle espezie' filmagatik Goya sarietara izendatuta dago Martxelo Rubio aktorea antzeztaldeko gizonezko aktore onenaren kategorian. Izendapenak eman zituzten egunean semearekin zegoen ospitalean, eta hunkitu egin zen. Espero zuen filmak arrakasta izatea, baina horrelako zoramenik ez.

Ekai Lersundiren memoriak eta zinemak bat egin dute adingabe transexualen eskubideen defentsan

Ekai Lersundiren memoriak eta zinemak bat egin dute adingabe transexualen eskubideen defentsan

Gazte ondarrutarraren heriotzak ume transexualen familiak ezagutzera bultzatu zuen Estibaliz Urresola zinema zuzendaria, eta bilera horietatik sortu zen "20.000 especies de abejas" pelikula.

'20.000 especies de abejas': inoizko Goya izendapen gehien jaso dituen EITBk parte hartutako filma

'20.000 especies de abejas': inoizko Goya izendapen gehien jaso dituen EITBk parte hartutako filma

EITBk lagundutako filmek 33 izendapen bildu dituzte guztira, iaz baino 10 gehiago. EITBren eskutik aurrestreinatu zen Estíbaliz Urresolaren filmak historia egiten jarraitzen du: aurten hautagaitza gehien dituen lana da, 15 guztira, eta 2024ko Goya sarietako faboritoa.
'20.000 erle espezie' filmak 15 izendapen lortu ditu Goya sarietarako

'20.000 erle espezie' filmak 15 izendapen lortu ditu Goya sarietarako

Guztira, EITBren partaidetza daukaten sei film izendatu dituzte: '20.000 especies de Abejas '(15),' Cerrar los ojos '(11),' Chinas '(4),' Una vida no tan simple '(1),' El suelo de la sultana '(1) eta' La Ermita '(1).
Islantillako Zinemaldian jasotako omenaldiagatik esker onekoa azaldu da Juanma Bajo Ulloa

Islantillako Zinemaldian jasotako omenaldiagatik esker onekoa azaldu da Juanma Bajo Ulloa

Euskal zuzendariak txantxetan esan duenez, "kezkagarria da horrelako aitorpenak jasotzen hasten dugunean". Bajo Ulloak 3 Goya sari eta Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra eskuratu zituen "Alas de Mariposa" 1991. urtean lanari esker.
Goya eskuan zuela heldu da Telmo Irureta aktorea etxera

Goya eskuan zuela heldu da Telmo Irureta aktorea etxera

Gorputz ezberdinen aldarrikapena egin zuen Sevillako galako oholtzan, Goya saria eskuratzerakoan, eta zeresana eman dute bere hitzek, sexuagatik ordaindu izan duela aitortu eta defendatu ondotik. Telmo Irureta, irabazi berri duen aktore berri onenaren saria eskutan, etxean da, Zumaian.

Telmo Irureta: ''Eszenatokian esan nahi nuena argi neukan buruan, baina gero hitzek nahi zutena egin zuten''

Telmo Irureta: ''Eszenatokian esan nahi nuena argi neukan buruan, baina gero hitzek nahi zutena egin zuten''

Elena Irureta izebaren eskutik jaso zuen Telmo Iruretak gizonezko aktore berririk onenaren Goya saria. Sari horrek zer esan nahi izan duen eta Telmo bera nola dagoen jakin nahi izan dugu.

Euskal zinemaren murmurioa, piztien orro artean

Euskal zinemaren murmurioa, piztien orro artean

Telmo Irureta zumaiarrak gizonezko aktore berri onenaren Goya saria irabazi du bart, eta Alauda Ruiz de Azua barakaldarrak zuzendari berri onenarena. "As bestas" izan da gaueko garaile nagusia, bederatzi sari bereganatuta.
Gau historikoa euskal zinemarentzat Goya Sarietan

Gau historikoa euskal zinemarentzat Goya Sarietan

Alauda Ruiz de Azua barakaldarraren Cinco Lobitosek 3 sari potolo eskuratu zituen, tartean zuzendari berri onenarena. Telmo Iruretak lortu zuen sariak ere oso une hunkigarria sortu zuen galan.

Telmo Irureta: ''Oso polita izan zen saria izebak ematea, fantasia bat izan da''

Telmo Irureta: ''Oso polita izan zen saria izebak ematea, fantasia bat izan da''

Telmo Irureta zumaiarrak utzi zigun Goya sarien gaueko unerik hunkigarrienetako bat. Aktore berri onenaren Goya eskuetan, gaur, Sevillan bertan, Leire Lasa lankidearekin izan da.

'As Bestas' zen faborito, eta bera izan da nagusi Goya Sarietan

'As Bestas' zen faborito, eta bera izan da nagusi Goya Sarietan

Bederatzi sari eskuratu ditu, tartean zuzendari onenarena Rodrigo Sorogoyenentzat. 'Modelo 77' bost Goyarekin geratu da. Carlos Sauraren heriotzak ere markatu du aurtengo ekitaldia.
Gaizka Izagirre: ''As Bestas eta Telmo Irureta izan dira, zalantzarik gabe, Goya sarietako protagonistak''

Gaizka Izagirre: ''As Bestas eta Telmo Irureta izan dira, zalantzarik gabe, Goya sarietako protagonistak''

Gaizka Izagirrerekin aritu gara aurtengo Goya sarien inguruan. Kazetariak, zineman aditua ere badenak, larunbat honetako galaren gakoak laburbildu dizkigu, gomendio sorta luzatzearekin batera. Nabarmendu duenez, "osasun zerbitzuen defentsa eta diskurtso feminista ozen entzun dira Goya sarietan".

Alauda Ruiz de Azua: 'Eskerrik asko nire familiari kultura maitatzen erakusteagatik''

Alauda Ruiz de Azua: 'Eskerrik asko nire familiari kultura maitatzen erakusteagatik''

Alauda Ruiz de Azua Barakaldoko zinegileak zuzendari gazte onenaren saria jaso du bere lehen lan luzeagatik, Cinco lobitos-engatik. EITBk parte hartu zuen ekoizpen horretan, eta Laia Costa protagonista (emakumezko aktore onena) eta Susi Sanchez (bigarren mailako aktore onena) ere sartiu dituzte. 

Elena Irureta, Telmo Iruretak jaso duen sariaz: ''Inork baino gehiago egin du borroka aktore izateko''

Elena Irureta, Telmo Iruretak jaso duen sariaz: ''Inork baino gehiago egin du borroka aktore izateko''

Guztiz hunkituta, aktore berri onenaren izebak azpimarratu du inork baino gehiago merezi zuela saria bere ilobak, aktore izateko eta horraino iristeko egin duen ahaleginagatik.

Telmo Irureta, Goya saria jaso duenean: ''Guk ere larrua jotzen dugu''

Telmo Irureta, Goya saria jaso duenean: ''Guk ere larrua jotzen dugu''

Aktore zumaiarrak hunkituta jaso du aktore berri onenaren saria bere izeba Elena Iruretaren eskutik, eta desgaitasun fisikoak dituztenen eskubideak aldarrikatu ditu eszenatoki gainean: "Jendeak ez diezagula muga gehiago jarri".

Goya Sariak iruditan

Goya Sariak iruditan

Espainiako akademiak ematen dituen Goya sarien galak utzitako irudiak bildu ditugu bilduma honetan. 

Euskal zinemaren ordezkaritza zabala bilduta, Goya Sarien atarikoan

Euskal zinemaren ordezkaritza zabala bilduta, Goya Sarien atarikoan

Goya Sarien banaketaren atarian, koktela antolatu du Euskal Irrati Telebistak babesten dituen 7 filmen ordezkariei hauspoa emateko. Han bildu dira euskal zuzendariak, antzezleak, ekoizleak, musika konposatzaileak… 70 lagun baino gehiago.

Goya Sarietan euskal zinemaren ordezkari diren zazpi filmen lantaldeak batu ditu EITBk

Euskal zinema, Sevillara begira

Euskal zinema, Sevillara begira

Espainiako Zinema Akademiak gaur gauean banatuko ditu Goya Sariak, eta euskal zinema ondo baino hobeto ordezkatuta egongo da bertan, film sozialen, kondaira fantastikoen, animaziozko zinemaren eta zenbait profesional eta teknikari izendaturen bidez. EITBk jarraipen zabala eskainiko du.
Fermin Muguruza zuzendari irundarrari babesa adierazi diote,  ultraeskuinaren jazarpenaren aurrean

Fermin Muguruza zuzendari irundarrari babesa adierazi diote, ultraeskuinaren jazarpenaren aurrean

Zinema munduak elkartasuna helarazi dio 'Black is Beltza 2: Ainhoa' animaziozko filmaren zuzendariari, Voxek Goya sarietan egongo dela salatu eta gero. Besteak beste, Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiaren zuzendariak babesa adierazi dio.

Ander Barinaga-Errementeriak Goya sarien errepaso labur bat egin du

Ander Barinaga-Errementeriak Goya sarien errepaso labur bat egin du

Larunbatean Goya sarien 37. edizioa ospatuko da Sevillan eta, aitzaki hori hartuta,  errepaso labur bat egin du Ander Barinaga-Errementeriak Goya sariak zer diren ulertzeko eta euskal uztak zer eman digun ezagutzeko, besteak beste.

Goya sariak banatu bezperan, Telmo Irureta eta Fermin Muguruza Faktorian

Goya sariak banatu bezperan, Telmo Irureta eta Fermin Muguruza "Faktoria"n

Telmo Irurera aktore berri onenaren sarirako hautagai da, 'La Consagración de la Primavera' pelikulan egindako lanagatik eta Fermin Muguruzak zuzendu duen 'Black is Beltza 2: Ainhoa'; animazio pelikula onena izateko lehiatuko da.
1 / 6 Hurrengoa

  • Oscarrak 2024

    Oscarrak 2024

    Kontsulta itzazu Oscar sarietako izendapen eta irabazle guztiak, eitb.eus-en