cerrar buscador

Herri Urrats 2024

1 / 4 Hurrengoa
Soinu elektronikoz betetako abestia sortu du Neomak taldeak Herri Urrats festarako

Soinu elektronikoz betetako abestia sortu du Neomak taldeak Herri Urrats festarako

Gaur aurkeztu dituzte aurtengo Herri Urrats 2024 festaren abestia eta bideoklipa. Soinu elektronikoz betetako abestia sortu du Neomak taldeak. Ortzadarra lelopean, maiatzaren 12an izango da jaia eta jasotako dirua Beskoitzeko ikastola berria eraikitzeko izango da.

Go!azen telesaileko aktoreak, Herri Urratsen alde

Go!azen telesaileko aktoreak, Herri Urratsen alde

Donibane Lohizuneko zinema-aretora bertaratutako lagunek primizian eta egun bat lehenago ikusi zuten 'Go!azen 10' telesailaren denboraldiko azken atala. Han izan ziren aktoreak, eta bildutako dirua ikastolen aldeko Herri Urratsa jaialdia antolatzeko bideratuko da.

2024ko Herri Urrats Ortzadarra lelopean egingo da maiatzaren 12an

2024ko Herri Urrats "Ortzadarra" lelopean egingo da maiatzaren 12an

Neomak taldeak egingo du aurtengo abestia. Lehen aldiz, maketa lehiaketa egingo dute eta irabazleak Iparraldeko ikastolen aldeko jaian joko du. Halaber, bildutako dirua Beskoitzeko ikastola berria eraikitzeko izango da.
Albiste izango dira: Artikotik Kantaurira berezia, su-etenaren luzapena Gazan eta Herri Urrats 2024

Albiste izango dira: "Artikotik Kantaurira" berezia, su-etenaren luzapena Gazan eta Herri Urrats 2024

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Baxoa euskaraz egin nahi dutela aldarrikatzeko, rap kantua egin du Oihan Perezek

Baxoa euskaraz egin nahi dutela aldarrikatzeko, rap kantua egin du Oihan Perezek

Baxoa azterketa egingo dute aurki Oihan Perezek, eta Unax Egigurenek. Biak Baionako Bernart Etxepare lizeoko ikasleak dira. Azterketa hori euskaraz egiterik ez badute ere, Iban Thikoipe lizeoko zuzendariak esan du aldarrikapen horretan ez dutela atzera egingo. Senpereko lakuan izan gara haiekin.
Herri Urrats festa eta Seaska ez daude bakarrik: hainbat artistak elkartasuna erakutsi nahi izan dute

Herri Urrats festa eta Seaska ez daude bakarrik: hainbat artistak elkartasuna erakutsi nahi izan dute

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko 40. Herri Urrats festak hainbat ekitaldi eta kontzertu zituen aurreikusita, baina euriteek eta uholdeek jaia molde murriztuan eta gune bakarrean ospatzera derrigortu zuten. Parte hartu duten edo parte hartzeko zeuden artistek elkartasuna erakutsi nahi izan dute.

Koldo Rodriguez: ''Herri Urratsek eta, batez ere, Seaskak behar dute euskal jendartearen sostengua''

Koldo Rodriguez: ''Herri Urratsek eta, batez ere, Seaskak behar dute euskal jendartearen sostengua''

Koldo Rodriguez Herri Urratseko koordinatzailea 'Biba Zuek!' saioan izan da. Izan ere, euriteen eta uholdeen eraginez, Herri Urrats festa molde murriztuan eta gune bakarrean egin dute aurten Senpereko aintziran. Horrek guztiak milaka euroko galera ekonomikoa" ekarriko dio Seaskari.

Koldo Rodriguez, Herri Urratseko koordinatzailea: ''Egoera ekonomikoa oso kaskarra da momentu honetan''

Koldo Rodriguez, Herri Urratseko koordinatzailea: ''Egoera ekonomikoa oso kaskarra da momentu honetan''

Herri Urrats Iparraldeko ikastolen aldeko jaia ospatu eta biharamunean, Koldo Rodriguez Herri Urratseko koordinatzaileak azaldu du egoera ekonomiko kaskarra bizi dutela; izan ere, besta birmoldatu beharra izan zuten eta, orain, "gastu horiek guztiak ordaindu behar dira".

Herri Urratseko antolatzaileek elkartasun uholdea eskatu dute, euskarari zubiak eraikitzen jarraitzeko

Herri Urratseko antolatzaileek "elkartasun uholdea" eskatu dute, euskarari "zubiak eraikitzen jarraitzeko"

Euriteei eta uholdeei aurre eginez eta oztopo guztien gainetik, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko Herri Urrats festa molde murriztuan eta gune bakarrean egin dute Senpereko aintziran jendetza baten babesean. Milaka euroko galera izango dutela aurreikusita, laguntza eskatu dute.
Ehunka lagun joan dira Herri Urrats txikira, baina laguntza eskatu dute

Ehunka lagun joan dira Herri Urrats txikira, baina laguntza eskatu dute

Denboralearen ondorioz ezin izan dute nahi zuten bezala ospatu, eta diru-bilketa online egiteko deia egin dute antolatzaileek.
Peio Jorajuria: Ahal duzuenok etorri! denon elkartasuna behar dugu!

Peio Jorajuria: "Ahal duzuenok etorri! denon elkartasuna behar dugu!"

"Zalantza handiak izan ditugu uholde eta eguraldiagatik baina ezin dugu Herri Urrats ezeztatu. Beharrezko dugu egun hori diruaren aldetik eta euskarari indar emateko". Herri Urratsen web gunean ezarriko dute elkartasuna bideratzeko modua
Txikiagoa, baina Herri Urrats aski polita izanen da

"Txikiagoa, baina Herri Urrats aski polita izanen da"

Euriteei eta uholdeei aurre eginez eta oztopo guztien gainetik, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko Herri Urrats festa molde murriztuan eta gune bakarrean egingo dute eguerditik aurrera, Peio Jorajuria Seaskako lehendakariak adierazi digunez.
Uholdeen ondorioz Herri Urrats 12:00etan hasiko da eta eremuak nahiz programazioa murriztu egingo dituzte

Uholdeen ondorioz Herri Urrats 12:00etan hasiko da eta eremuak nahiz programazioa murriztu egingo dituzte

Antolakuntzak iragarri duenez, Araba gunea baino ezin izan dute salbatu, eta bertan egingo dira ekitaldi eta kontzertu nagusiak, uholde arriskuagatik ezin izango baitira beste guneak zabaldu.
Euriak euri, Herri Urrats egingo da bihar, murrizketekin

Euriak euri, Herri Urrats egingo da bihar, murrizketekin

Egun osoan airean egon da Herri urrats ospatuko ote zen ala ez euriteen ondorioz. Antolakuntza egoera aztertzen egon da arratsaldean eta azkenik, aurrera egitea erabaki da. Bihar Iparraldeko ikastolen festa egin egingo da, baina murrizketekin.

Uholdeak Sara, Senpere eta inguruetan, eta alerta laranja Ipar Euskal Herri osoan

Uholdeak Sara, Senpere eta inguruetan, eta alerta laranja Ipar Euskal Herri osoan

Lapurdiko zenbait herritan urak gainez egin du eta prefeturak joan-etorriak mugatzeko deia egin du, arriskuak aurrezte aldera.
Alerta egoera Lapurdin euriteek eragindako uholdeengatik

Alerta egoera Lapurdin euriteek eragindako uholdeengatik

Azken orduetan apur bat hobera egin du egoerak, baina 15 ordutan 100dik gora litro bota ditu Senpere inguruan. Uholdeak izan dira Senperen bertan eta Saran, eta arazoak errepidean. Igandeko Herri Urrats, kolokan.

EITBren 3 kluba Herri Urratsen izango da igande honetan

EITBren 3 kluba Herri Urratsen izango da igande honetan

Araba Gunean izango da EITB, eta 3 klubeko kide egiteko aukera egongo da bertan. EITB Ikastolen Elkarteko ospakizunen babesle nagusi da beste behin.
''Urratsak zubi'' lelopean, maiatzaren 14an ospatuko du Herri Urratsek bere 40. urteurrena

''Urratsak zubi'' lelopean, maiatzaren 14an ospatuko du Herri Urratsek bere 40. urteurrena

Maiatzaren 14an ospatuko da 40. Herri Urrats Senperen. "Urratsak zubi" da aurtengo leloa, eta Su ta Gar taldeak egin du abestia. Koldo Rodriguez Herri Urrats-eko koordinatzailea elkarrizketatu du Urko Aristik astearte honetan "Hitzokei" saioan.

Egitarau oparoa dakar Herri Urratsen 40. edizioak

Egitarau oparoa dakar Herri Urratsen 40. edizioak

Maiatzaren 14an ospatuko da Iparraldeko ikastolen jaia, Senperen, eta programazio oparoa prestatu dute 40. urteurrena ospatzeko. Zetak, Gozategi, Su Ta Gar eta Neomak daude tartean.
Herri Urratsen eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen urtebetetze festa Baionan

Herri Urratsen eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen urtebetetze festa Baionan

Iparraldeko ikastolen jaiak aurten 50 urte beteko ditu eta pailazoek, berriz, 35. Mugan gaindiko zubiak proiektuari esker, Hendaia, Urruña, Biriatu, Ziburu, Lesaka, Bera eta Errenteriako ikasleak oholtza gainera igo dira elkarrekin abestera. Herri Urrats maiatzaren 14an ospatuko da Senperen.

Herri Urrats 2023: ''Urratsak zubi'' (Su Ta Gar)

Herri Urrats 2023: ''Urratsak zubi'' (Su Ta Gar)

Eibartar laukoteak sortu du aurtengo Herri Urrats jaiaren kantua. Inge Arinek jantzi ditu irudiz rock taldearen doinuak, bideoklipean.

Su Ta Gar taldearen eskutik dator aurtengo Herri Urrats jaialdiaren kanta: Urratsak zubi

Su Ta Gar taldearen eskutik dator aurtengo Herri Urrats jaialdiaren kanta: "Urratsak zubi"

Aitor Gorosabelek zuzentzen duen taldeak izan du aurten Herri Urrats jaialdirako abestia sortzearen ohorea. Euren estiloan, urratsez urrats eraiki duten zubi lana adierazi dute abestiaren bitartez.
Donibane Lohizunen estreinatu zuten ''Go!azen 9.0''ko azken atala

Donibane Lohizunen estreinatu zuten ''Go!azen 9.0''ko azken atala

Azken atal honetako estreinaldian Joanes Etcheveste (Ibai), Mikele Arizkorreta (Saioa), Eleder Iglesias (Alain) eta Julen Castillo (Koldo) izan ziren.

3 kluba Herri Urrats jaian

3 kluba Herri Urrats jaian

Bi urteren ondoren, berriro bueltatu da Herri Urrats jaia Senpereko lakura, eta 3 klubak ez du hutsik egin hitzordura. "Irabazi Arte!" telesaileko Leire, Olatz eta Lilirekin eta Antxus 3 klubeko maskotarekin argazkiak egin ahal izan dituzte bertaratutako haur eta gazteek.

Azterketak euskaraz eta bigarren hezkuntzako bosgarren kolegioa, Seaskaren aurtengo eskari nagusiak

Azterketak euskaraz eta bigarren hezkuntzako bosgarren kolegioa, Seaskaren aurtengo eskari nagusiak

Bi urteko etenaren ondoren, distiratsu itzuli da Herri Urrats Senperera, eta beti bezala, festa eta aldarrikapena eskutik helduta etorri dira. Besteak beste, Pello Jorajuria eta Hur Gorostiaga Seaskako ordezkariek euskararen aldeko urrats sendoagoak eskatu dizkiete erakundeei.

Distira berreskuratu du Senperek Herri Urratsen itzuleran

Distira berreskuratu du Senperek Herri Urratsen itzuleran

Milaka euskaltzaleren bultzadarekin bueltan da Iparraldeko ikastolen aldeko jaia. 20:00ak arte, badago zer ospatu eta gozatu Senpere lakuan.
Aldarrikapena eta festa nagusi, Senperen

Aldarrikapena eta festa nagusi, Senperen

Herri Urratsen jaialdiak bi aldarrikapen nagusi izango ditu gaur: Senperen bertan bosgarren kolegio bat irekitzeko dirua batzea eta azterketak euskaraz egin ahal izateko eskubidea eskatzea.
Herri Urrats inoiz baino indartsuago itzuli da

Herri Urrats inoiz baino indartsuago itzuli da

Bi urteren ondoren, berriro bueltatuko da Herri Urrats jaia Senpereko (Lapurdi) lakura. Aldarrikapenak tarteko, ekitaldi eta kontzertu sorta oparoa antolatu dute iganderako. Senperen bertan bosgarren kolegio bat eraikitzera bideratuko dituzte aurtengo irabaziak.
Aldarrikapena eta jai-giroa bueltan dira Senpereko zingiran

Aldarrikapena eta jai-giroa bueltan dira Senpereko zingiran

Pandemiaren ondorioz bi urteko etenaldia izan ostean, Iparraldeko ikastolen aldeko festa itzuli da, gogoz eta ilusioz. Aurtengoa, 39. edizioa, "Itzulera" lemapean, hain justu.

Jorajuria: Frantses nazionalismoaren gorakada handia da eta horiek ez dute tokirik ikusten euskararentzako

Jorajuria: "Frantses nazionalismoaren gorakada handia da eta horiek ez dute tokirik ikusten euskararentzako"

Seaskako lehendakariak euskarazko irakaskuntza bermatzeko beharrak eta aldarrikapen nagusiak izan ditu hizpide Euskadi Irratiko "Goiz Kronika" albistegian.
“Iparraldean euskararekin dauden arazoak ez dira Seaskarenak bakarrik, euskal hiztun guztienak baizik”

“Iparraldean euskararekin dauden arazoak ez dira Seaskarenak bakarrik, euskal hiztun guztienak baizik”

Seaskako lehendakariak lanean pasatuko du eguna Igandean, Maiatzak 8an, ospatuko den Herri Urratsean. Ilusioz hartzen du Seaskaren lorpenak ospatzeko eta aldarrikapenak zabaltzeko eguna. Bertan egingo dutenari buruz arituko zaigu Peio Jorajuria.

Herri Urratsera gonbidatu gaitu Arzallusek, ''Bam Bam''en erritmoan!

Herri Urratsera gonbidatu gaitu Arzallusek, ''Bam Bam''en erritmoan!

Igandean izango da 2022ko Herri Urrats, Senperen. Bertara joateko gonbidapena egin digu Maddalen Arzallusek, Camila Cabello eta Ed Sheeranen "Bam Bam"en bertsioarekin.

Dena prest, igandean Herri Urrats ospatzeko Senpereko lakuaren inguruan

Dena prest, igandean Herri Urrats ospatzeko Senpereko lakuaren inguruan

Lau gune nagusi jarriko dituzte lakuaren bueltan Seaskako ikastolen aldeko jaian. Egitaraua zabala da: Skakeitan, Deskontrol, Willis Drummond eta beste hainbat talderen kontzertuak, erromeria, kale-ekintzak, jan eta edateko postuak... Eguraldi goxoa eta giro ona espero dute.
EITBren 3 kluba eta Irabazi Arte! telesaileko hiru protagonista Herri Urratsen izango dira igande honetan

EITBren 3 kluba eta "Irabazi Arte!" telesaileko hiru protagonista Herri Urratsen izango dira igande honetan

Araba Gunean izango da EITB, eta 3 klubeko kide egiteko aukera egongo da bertan. Gainera, "Irabazi Arte!" telesaileko Leire, Olatz eta Lilirekin eta Antxus 3 klubeko maskotarekin argazkiak egin ahalko dituzte haur eta gazteek. EITB ikastolen ospakizunetako babesle nagusi da beste behin.
Herri Urrats bueltan da inoiz baino indartsuago

Herri Urrats bueltan da inoiz baino indartsuago

Bi urteren ondoren, berriro itzuliko da Herri Urrats jaia Senpereko (Lapurdi) lakura. Aldarrikapenak tarteko, ekitaldi eta kontzertu sorta oparoa antolatu dute datorren iganderako. Senperen bertan bosgarren kolegio bat eraikitzera bideratuko dituzte aurtengo irabaziak.
EITB ikastolen jaien bidelagun eta babesle ofizial izango da, beste behin ere

EITB ikastolen jaien bidelagun eta babesle ofizial izango da, beste behin ere

Lankidetza hitzarmena berritu dute Andoni Aldekoa EITBren zuzendari nagusiak eta Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak. Ikus-entzunezko taldea Ikastolen Elkarteko jaietan izango da aurten ere, haur eta gaztetxoentzako edukiekin, eta jarduera eta ekitaldien berri emango dute bere medioek.
Zer topatuko dugu 2022ko Herri Urratsean?

Zer topatuko dugu 2022ko Herri Urratsean?

2022ko Maiatzaren 8an Senpereko lakuaren inguruan ospatuko den Herri Urrats-a antolatzen aritu da Koldo Rodriguez. Hori dela eta, aurtengo jaialdian topatuko ditugun hainbat leku eta kontzerturi buruz aritu zaigu.

Zetak eta Erramun Martikorena, 2022ko Herri Urratseko bideokliparen protagonistak

Zetak eta Erramun Martikorena, 2022ko Herri Urratseko bideokliparen protagonistak

Datorren maiatzaren 8an ospatuko den Herri Urratsen abesti ofiziala aurkeztu dute gaur. "Itzulera" du izena abestiak eta Zetak taldeak eta Erramun Martikorenak egin dute.

Pello Reparazek Herri Urratseko abestia aurkeztu digu, primizian

Pello Reparazek Herri Urratseko abestia aurkeztu digu, primizian

ZETAKek eta Erramun Martikorenak sortu dute 2022ko Herri Urratseko abestia.
Beñat Bidegain: ''Aurten bilduko den dirua Senperen bostgarren kolegio bat eraikitzeko baliatuko da''

Beñat Bidegain: ''Aurten bilduko den dirua Senperen bostgarren kolegio bat eraikitzeko baliatuko da''

Beñat Bidegain Herri Urrats elkarteko presidentearekin izan gara eta bi urteetan jaialdia antolatu ezinik egon ondoren, inoiz baino motibatuagoak itzuli direla kontatu digu. Gainera, etorkizunean izango dituzten proiektu ezberdinak ere aipatu dizkigu.

1 / 4 Hurrengoa

  • Nafarroa Behereko azken ordukoa

    Nafarroa Behereko azken ordukoa

    Ipar Euskal Herriko lurralde historikoaren eta Donibane Garazi hiriburuaren politika, gizarte eta kultur alorreko azken ordukoa