cerrar buscador

Manifestazioak

1 / 30 Hurrengoa
UAGAk berriro traktoreak kalera aterako ditu Gasteizen, lehen sektorea agenda politikoan sar dadila eskatzeko

UAGAk berriro traktoreak kalera aterako ditu Gasteizen, lehen sektorea agenda politikoan sar dadila eskatzeko

11:00etan bilduko dira Fernando Buesa Arena pabiloiaren kanpoaldeko aparkalekuan, eta handik UAGAren egoitzara joango dira, 12:00etan traktore-martxari ekiteko. Santa Barbara plazako merkatuaren alboan amaituko da protesta.
UAGAk mobilizazioa antolatu du ostegunean Gasteizen lehen sektorea hauteskunde agendan sar dadila eskatzeko

UAGAk mobilizazioa antolatu du ostegunean Gasteizen lehen sektorea hauteskunde agendan sar dadila eskatzeko

Traktoreekin aterako dira kalera, eta horren aurretik, gaur alderdi politiko guztien egoitzetara joan dira aldarrikapenak helaraztera.
Nekazaritza sektorearentzat errespetua eskatu dute baserritar eta abeltzainek Iruñean

Nekazaritza sektorearentzat errespetua eskatu dute baserritar eta abeltzainek Iruñean

"Botere ekonomiko handiek nekazaritza sektorea kontrola ez dezaten gaude hemen", esan dute nekazariek, eta "herritarren babesa eta gertatzen ari denaz jabetzea" eskatu dute.
Josean Etxeberria, baserritarra: ''Ekainaren 1ean muga guztiak ixteko asmoa daukagu''

Josean Etxeberria, baserritarra: ''Ekainaren 1ean muga guztiak ixteko asmoa daukagu''

Semilla y Belarra Nafarroako Nekazaritzako Profesionalen Elkarteak eta 6F plataformak deituta, 3.000 pertsona inguruk hartu dute parte gaur Iruñean, manifestazio batean. Nafarroako lehen sektorea "errespetazeko" eskatu dute.

Bidasoaldeko osasun sistema publikoan inbertsio gehiago eskatzeko manifestazioa egin dute Irunen

Bidasoaldeko osasun sistema publikoan inbertsio gehiago eskatzeko manifestazioa egin dute Irunen

Osasun Bidasoa plataformak deituta, kalitatezko osasun sistema publikoa defendatzeko manifestazioa egin dute arratsaldean Irunen. "Eskualdeko osasungintza publikoaren prekarizarioaren aurka" lelopean, Bidasoaldean lehen mailako arreta eta osasun publikoa hobetzeko inbertsio gehiago eskatu dituzte.

Trantsizio berdea eta makroproiektuak bateragarri ez direla ohartarazi dute Azpeitian ehunka lagunek

80 talde baino gehiagok osatzen duten 'Lurraren defentsan Euskal Herria Bizirik' taldeak deitutako protestan, eredu ekonomikoa errotik aldatu eta deshazkundearen aldarria egin dute, energia berriztagarrien makroproiektuek landa eremua eta ekosistema suntsitzen dutela ohartaraziz.

Denon Bizitzak Erdigunean-ek salatu du zaintzaren arloan erakundeek entzungor egiten dietela euren aldarriei

Denon Bizitzak Erdigunean-ek salatu du zaintzaren arloan erakundeek entzungor egiten dietela euren aldarriei

Ezertarako kontuan hartu ez, eta Zaintza Itunarekin neurri konkreturik proposatu gabe diskurtsoa lapurtu dietela salatu dute Bilbon. Ezin daitekeela "pribilegioa" izan iritzita, Zaintza Sisteman urratsak eta neurri zehatzak aldarrikatu dituzte, pribatizazioa alde batera utzita.
Ertzaintzak espedientea ireki die Athleticeko lau jokalariri kalean jakinarazi gabeko bilkura egiteagatik

Ertzaintzak espedientea ireki die Athleticeko lau jokalariri kalean jakinarazi gabeko bilkura egiteagatik

Hainbat jokalari zuri-gorri Bilboko erdiguneko kaleetan barrena ibili dira bart, kalejiran, eta zale ugari bildu zaizkie.
Eroritakoen Monumentua eraistea eskatzeko protesta egin dute berriro, Iruñean

Eroritakoen Monumentua eraistea eskatzeko protesta egin dute berriro, Iruñean

Hogei bat elkarte memorialistek protesta egin dute koadroen erakusketa original baten bidez. Urtasun artistaren lanak dira. Elkarteen arabera, monumentua eraistea da bide bakarra familien memoria eta egia, justizia eta erreparazioaren printzipioak errespetatzeko.

Elkarretaratzea Baionan, Etcheverry eta Molleren errugabetzea eskatzeko

Elkarretaratzea Baionan, Etcheverry eta Molleren errugabetzea eskatzeko

Auziperatuei babesa emateko elkarretaratzeak egin dira gaur Euskal Herriko hiriburu guztietan. Baionan berriz eskatu dute Etcheverry eta Molleren errugabetzea. Euren esanetan, bakegileen lana funtsezkoa izan zen ETAren armagabetzea gauzatzeko.

Atxilotu bat eta zenbait zauritu etxebizitza eskubidearen aldeko protesta batean, Gasteizen

Etxe bat okupatzen saiatu dira etxebizitza falta eta prezio garestiak salatzeko, eta orduan hasi dira istiluak Ertzaintzarekin.
6F plataformako kideek protesta egin dute Miguel Indurain sarian

6F plataformako kideek protesta egin dute Miguel Indurain sarian

Txirrindularitza proba baliatu dute traktoreekin "SOS" erraldoi bat osatuz nekazari eta abeltzainentzat laguntza eskatzeko.

SATSEk salatu du egoera ''jasanezina'' dela Txagorritxuko Ospitaleko larrialdi zerbitzuan

SATSEk salatu du egoera ''jasanezina'' dela Txagorritxuko Ospitaleko larrialdi zerbitzuan

Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan egin du protesta aipatu sindikatuak.

Energia berriztagarrien ereduak Arabako landaguneetan eragiten duen ''talka'' salatu dute Gasteizen

Energia berriztagarrien ereduak Arabako landaguneetan eragiten duen ''talka'' salatu dute Gasteizen

Hainbat elkartek Gasteizen egindako protestan eta manifestu baten bidez salatu dute landaguneetan bizi direnei energia berriztagarrien eredu berriak eragiten dizkien arazoak.

Zenbait nekazari identifikatu dituzte Chivitek Cabanillasen egindako ekitaldiaren osteko istiluekin lotuta

Nafarroako presidentea iraindu eta haren kotxea kolpatu zuten. Ez zuten inor atxilotu, baina zenbait protestari identifikatu zituzten.
Chivitek bereizi egin ditu indarkeriazko protestak eta ''nekazarien zilegizko aldarrikapenak''

Chivitek bereizi egin ditu indarkeriazko protestak eta ''nekazarien zilegizko aldarrikapenak''

Nafarroako presidenteak erabat errefusatu ditu "erakundeen aurkako indarkeriazko ekintzak", Cabanillasen atzo izandakoak tartean, eta protestarietako batzuk ez zirela sektoreko langileak esan du. 

Arabako Nekazarien Elkarteak erakundeekin negoziatzen jarraituko du, baina mobilizazioak gelditu gabe

Arabako Nekazarien Elkarteak erakundeekin negoziatzen jarraituko du, baina mobilizazioak gelditu gabe

"Sektoreak kalean duen indarra" erakutsi nahi dute protestekin. Sindikatuak, ohar baten bidez, gogora ekarri du azken hilabeteetan ere negoziatzen aritu direla, "mobilizazio historikoak" egin dituzten bitartean.
Bi nekazari atxilotu dituzte Gasteizen familia nekazaritzari buruzko kongresuaren harira egindako protestan

Bi nekazari atxilotu dituzte Gasteizen familia nekazaritzari buruzko kongresuaren harira egindako protestan

Europa Biltzar Jauregian egin dute batzarra, eta eraikinaren atarian izan dira protestak. Espainiako Gobernuko Nekazaritza ministroa iritsi denean sortu dira tentsio uneak nekazarien eta Ertzaintzaren artean.
Ayusoren dimisioa eskatzeko elkarretaratzea egin dute PPren egoitzaren aurrean

Ayusoren dimisioa eskatzeko elkarretaratzea egin dute PPren egoitzaren aurrean

Ehunka pertsona bildu dira PPren egoitzaren aurrean, Madrilen, Isabel Diaz Ayuso Madrilgo erkidegoko presidentearen dimisioa eskatzeko.

Euskotrenen eta Bizkaibusen grebak % 80-90eko babesa lortu du, sindikatuen arabera

Euskotrenen eta Bizkaibusen grebak % 80-90eko babesa lortu du, sindikatuen arabera

Euskotreneko eta Bizkaibuseko plantillek bitarteko eta baliabide gehiago eskatu dizkiete erakundeei azken hilabeteotan jasaten ari diren erasoak geldiarazteko.
Nekazariak Europa Jauregiaren aurrean bildu dira sektorearentzat ''beharrezko neurriak'' eskatzeko

Nekazariak Europa Jauregiaren aurrean bildu dira sektorearentzat ''beharrezko neurriak'' eskatzeko

Hego Euskal Herriko nekazariak euren sektorea "lehenesteko" deia egitean ari dira gaur, atzera berriz, Gasteizen antolatutako traktoreen martxa batean.

Traktoreen martxa Gasteizen, Espainiako Gobernuari agindutako neurriak gauzatzeko eskatzeko

Traktoreen martxa Gasteizen, Espainiako Gobernuari agindutako neurriak "gauzatzeko" eskatzeko

Goizean goiz bildu dira Europa Biltzar Jauregiaren aurrean, Familia Nekazaritzari buruzko VIII. Mundu Konferentzia bertan egiten ari dela baliatuta. Espainiako Gobernuak EAEn duen Ordezkaritzara abiatu dira gero, aldarrikapenak Marisol Garmendia ordezkariari eskura emateko.
Greba eguna dute gaur Bizkaibusen eta Euskotrenen, gidarien aurkako erasoak salatzeko

Greba eguna dute gaur Bizkaibusen eta Euskotrenen, gidarien aurkako erasoak salatzeko

Sindikatuen arabera, lanuztea "jarraipen zabala" izaten ari da, eta % 30eko gutxieneko zerbitzuak baino ez dabiltza. Eraso fisikoak eta hitzezkoak behin eta berriz jasaten dituztela salatu dute.
Foruzaingoak komisariara deitu ditu zazpi nekazari, Nafarroako Parlamentura sartzen saiatzeagatik atxilotzeko

Foruzaingoak komisariara deitu ditu zazpi nekazari, Nafarroako Parlamentura sartzen saiatzeagatik atxilotzeko

Atxilotu ondoren, dagokion epailearen esku utziko dituzte. Halaber, ez dute baztertzen atxiloketa gehiago egitea Nafarroako Parlamentura indarrez sartzen ahalegintzeagatik.
5.506 preso ezin izango dira ziegetatik atera gaur Kataluniako espetxeetan

5.506 preso ezin izango dira ziegetatik atera gaur Kataluniako espetxeetan

Ehunka espetxe-funtzionariok Kataluniako kartzeletarako sarbideak blokeatu dituzte goizean goizetik, Tarragonako Mas d 'Enric espetxeko sukaldari baten hilketa salatzeko eta segurtasun neurri handiagoak eskatzeko. Horretaz gain, arduradunen dimisioa ere eskatzen dute.

Jendetza Donostian, Palestinako genozidioa salatzeko manifestazioan

Jendetza Donostian, Palestinako genozidioa salatzeko manifestazioan

Kultura munduko kideek egindako deiari erantzun diote herritarrek. Ibilbidean zehar, kultur emankizun eta erakusketa ibiltaria izan dira ikusgai. Amaieran, manifestariak lurrean etzan dira sarraskia salatzeko.
Gazako sarraskia salatzeko performance ikusgarria Donostian, drone ikuspegitik

Gazako sarraskia salatzeko performance ikusgarria Donostian, drone ikuspegitik

Igandean Donostian Gazako genozidioa gelditzea eskatzeko egindako manifestazioa performance hunkigarri batekin amaitu da. Ondarretako tuneletik Haizearen Orraziraino, milaka lagun lurrean etzan dira, Gazan eraildakoak gogoratuz.

Kulturak eta herritarrek ozen eskatu dute Donostian, Gazako genozidioaren amaiera

Kulturak eta herritarrek ozen eskatu dute Donostian, Gazako genozidioaren amaiera

Milaka lagunek parte hartu dute igande honetan Kontxako badia osoa zeharkatu duen manifestazio gogoangarri batean, Alderdi Ederretik Haizearen Orraziraino. Bidean, hamar puntutan kultur emanaldiak izan dira eta 23 ilustrazio erraldoi erakutsi dira, denak ere ekitaldirako propio sortuak.

Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako martxa egin dute Trintxerpetik Donostiara

Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako martxa egin dute Trintxerpetik Donostiara

Aurten 48 kolektibok hartu dute parte gizartea "eskuinera kurba arriskutsua" egiten ari dela salatzeko baliatu duten martxan, eta Palestinako genozidioa salatzeko manifestazioarekin bat egin dute Donostian.

Jende andana bildu da Donostian Palestinari elkartasuna adierazteko, ''Genozidioa STOP!'' lelopean

Jende andana bildu da Donostian Palestinari elkartasuna adierazteko, ''Genozidioa STOP!'' lelopean

Kulturatik Kultur Egileak Palestinarekin ekimenak deitutako martxa Alderdi Ederretik abiatu da, eta milaka lagunek bat egin dute deialdiarekin.

Lurrean etzanda eta sirena hotsez gogoratu dituzte Palestinan eraildakoak

Lurrean etzanda eta sirena hotsez gogoratu dituzte Palestinan eraildakoak

Haizearen Orrazian amaitu da Donostian Palestinako genozidioa amaitzea eskatzeko egin den manifestazio erraldoia. Sirena hotsak entzutean, Ondarretako tuneletik Chillidaren eskulturaraino zeuden ehunka lagun lurrean etzan dira, eta isilik gogoratu dituzte Israelek Palestinan eraildakoak.

''Kulturatik ere erantzun behar genuela sentitzen genuelako gaude gaur hemen'', esan dute kulturgileek

''Kulturatik ere erantzun behar genuela sentitzen genuelako gaude gaur hemen'', esan dute kulturgileek

Palestinako "genozidioa" salatzeko manifestazioa egin dute gaur Donostian, Kulturatik Kultur Egileak Palestinarekin ekimenak deituta, eta milaka lagunek bat egin dute deialdiarekin, tartean, kultura munduko kide ugarik.

Gazako erasoaldiarekin amaitzeko eskatu dio EH Bilduk Israeli

Gazako erasoaldiarekin amaitzeko eskatu dio EH Bilduk Israeli

Nerea Kortajarena Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburuak kulturgileek deituta Palestinako herriari elkartasuna adierazi eta Gazako genozidioarekin amaitzea eskatzeko manifestazioan parte hartu du.

Milaka herritar bildu dira Donostian Palestinako genozidioa salatzeko

Milaka herritar bildu dira Donostian Palestinako genozidioa salatzeko

Manifestazioa egin dute Alderdi Ederretik abiatuta, eta hainbat artistak parte hartu dute, besteak beste, ibiltaria izango den ilustrazio sorta batekin.

Hego Euskal Herriko nekazariek manifestazio handia deitu dute astearterako, Gasteizen

Hego Euskal Herriko nekazariek "manifestazio handia" deitu dute astearterako, Gasteizen

Familia Nekazaritzari buruzko VIII. Mundu Konferentzia bertan egingo dutela baliatuta elkartuko dira, traktore eta guzti, "nekazaritza esplotazioentzat etorkizun egonkor eta duina ahalbidetuko duten premiazko neurriak" eskatzeko.
Kalitatezko osasun publiko baten alde bat egin dute milaka lagunek Donostian, Gasteizen eta Bilbon

"Kalitatezko osasun publiko baten alde" bat egin dute milaka lagunek Donostian, Gasteizen eta Bilbon

Milaka lagunek erantzun diote Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak deitu eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, UGT, CCOO, Steilas, USO, SAE eta Satse sindikatuek babestu dituzten mobilizazioei.
''Osasun publiko, unibertsal eta kalitatezkoaren alde'' manifestatu dira Bilbon

''Osasun publiko, unibertsal eta kalitatezkoaren alde'' manifestatu dira Bilbon

Gasteizen ere egin dute, eta arratsaldean egingo dute Donostian, ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, UGT, CCOO, Steilas, USO, SAE eta Satse sindikatuek babestuta.

BBVAren egoitzaren aurrealdea pintura gorriz zikindu dute Gazako ''genozidioan duen inplikazioagatik''

BBVAren egoitzaren aurrealdea pintura gorriz zikindu dute Gazako ''genozidioan duen inplikazioagatik''

KEM-MOC mugimendu antimilitaristak egin du protesta Bilbon, BBVAren Akziodunen Batzar Orokorraren biharamunean, eta gogorarazi du BBVAk 5.400 milioi euro dituela inbertsio militarretan eta proiektu energetikoak Palestina okupatuan.

Osasun publiko, unibertsal eta kalitatezkoaren alde mobilizatzeko deia egin dute larunbat honetan

Osasun "publiko, unibertsal eta kalitatezkoaren" alde mobilizatzeko deia egin dute larunbat honetan

Manifestazioak Bilbotik eta Gasteiztik abiatuko dira, 12:00etan Jesusen Bihotzetik eta Bilbo plazatik, hurrenez hurren, eta Donostiatik 17:00etan Boulevardetik.
Angel Berruetari omenaldia Iruñean, haren hilketaren hogeigarren urteurrenean

Angel Berruetari omenaldia Iruñean, haren hilketaren hogeigarren urteurrenean

Gaur 20 urte bete dira polizia nazional batek eta haren semeak tiroz eta labankadaz hil zutenetik, M-11ko atentatuen ostean 'ETA EZ' zioen kartel bat jartzeari uko egin ziolako. Donibane auzoan zeukan dendako atarian egin dute omenaldia, Joseba Asiron Iruñeko alkatea bertan zela.

1 / 30 Hurrengoa