Amnistiaren Legearen erreforma atzera bota duten alderdien esanetan, frankismoaren krimenen arduradunak epaitzea ezinezkoa litzateke, Konstituzioak ez duelako onartzen legearen atzeraeragina.
PSEk eta Euskadiko Ezkerrak bat egin zutenez gero 25 urte igaro direla ospatzeko Euskadiko sozialistek gaur goizean Bilbon antolatu duten ekitaldian egin du iragarpena Jaureguik.
Espainiako Diputatuen Kongresuaren gehiengoak atzera bota ditu PPk eta Ciudadanosek aurkeztutako osoko zuzenketak. Bi alderdi horiek espetxealdi iraunkorraren aldekoak dira.
Euskal Herrian "bake zibila" eraikitzeko "ahalegin kolektiboa" eskatu du Zapaterok, eta horretarako, ezinbestekotzat jo du "gaizkileek erabateko damua agertzea".
Oroimen Hegoak saria jaso du Espainiako presidentea izandakoak, Rubalcaba, Madina eta Lagun liburutegiko arduradunekin batera. Donostian izan da ekitaldia.
Ciudadanosek aurreratu du proposamena babestu egingo duela. Popularrek modu horretan arreta ustelkeria delituetatik aldendu nahi dutela uste dute PSOEk eta Podemosek.
Euskadiko PSOE prest dago Gernikako Estatutua aldatzeko, baina beti ere Konstituzioaren barruan. PPk independentzia planteatu dutela dio eta bide hori lehenbailehen geratzea eskatu dio lehendakariari.
Andaluziako PSOEk egindako galdera bati erantzun diote Nafarroako alderdiek; arbuiatu dute aipatutako Hitzarmena zalantzan jartzea, eta nabarmendu dute Konstituzioan islatuta dagoela.
Politikari sozialistaren hil-kapera Diputatuen Kongresuan egon da. Felipe VI.a eta hainbat politikari bertara hurbildu dira Manuel Marini azken agurra ematera.
68 urterekin hil da, gaixotasun luze baten ondoren. Espainiaren sarrera Europar Batasunean negoziatu zuen. Halaber, Europako Batzordeko presidenteordea izan zen.
PPk, PSOEk eta EAJk aldeko botoa emango dute. Kongresuaren babesa jaso ondoren, Senatuan jarraituko du eztabaidak. EH Bilduk abstentzioa iragarri du eta horrek tentsioa sortu du jeltzaleekin.
Pedro Sanchezek Forum Europa gosari informatiboetan hartu du parte. Bi alderdi horiek egingo dituzten okerrak zentralismoa, atzerapen autonomikoa eta Espainia bateratua sortzea.
Batzordea PSOEk bultzatu zuen. Espero bezala, Podemosek eta abertzaleek (PDeCAT, ERC, EAJ eta EH Bildu) ez dute parte hartuko. PPk eta Ciudadanosek, ostera, babesa eman diote.
Baroiek bat egin dute biek Katalunian eta bertako gatazkarren harira hartutako erabakiekin. PSOE Politika Federaleko Kontseilua ari da egiten, bai eta alderdiko Batzorde Federala.
Konstituzioaren 155. artikuluaren aplikazioan Alderdi Sozialistak izandako paperagatik baja emango du PSOEn. Gainera, sozialistek "PPren diskurtsoa erosi izana" deitoratu du Zabaletak.
Jose Luis Abalosek Puigdemontek beste aukera bat galdu duela esan du. Gainera, 'independentzia unilateralki aldarrikatzea saihesteko' eskatu dio Puigdemonti.
Pedro Sanchezek esan du lehendabizi 'indarrean dagoen legalitatera itzuli' behar dela eta 'legalitate hori Kataluniak hautsi duela'.' Hori eginda, hitz egin' ahalko dela gaineratu du.
Jesus Egiguren Egun On Euskadi elkarrizketatu dute. 155.a aplikatzearen alde eta PSOEk PPri emandako babesarekin ados dagoela esan du. Hala ere, zalantzan jarri ditu PSCren jarrera eta oposizioa.
Kataluniako Auziaren inguruan mintzatu da Robles eta esan du sozialistek argi dutela 'Puigdemontek legalitatea onartu eta haustekundeak deitzen baditu, juridikoki ez dutela onartzen' 155. artikulua.
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.
Cookie-en erabilera
Web orri honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu. Zure erabiltzaile esperientzia (nabigazioa eta hobespenak) optimizatzeko eta analisi lanetarako dira. Nabigatzen jarraituz gero, onartu egiten duzu gure cookie politika.