cerrar buscador

Zegama-Aizkorri

2023KO ZEGAMA-AIZKORRI
2023ko Zegama-Aizkorri mendi-maratoia ikusgai 5:00:41 min.
1 / 4 Hurrengoa
Kilian Jornet aurtengo Zegama-Aizkorrin izango da

Kilian Jornet aurtengo Zegama-Aizkorrin izango da

Korrikalari katalanak aurten lehiatuko dituen lasterketak zeintzuk izango diren jakinarazi du, eta horien artean dago Zegama-Aizkorri. Dagoeneko hamar aldiz irabazi du Gipuzkoako mendi lasterketa, eta berea da errekorra.
2024ko Zegama-Aizkorri mendi maratoia maiatzaren 26an jokatuko dute, igandez

2024ko Zegama-Aizkorri mendi maratoia maiatzaren 26an jokatuko dute, igandez

Antolatzaileek iragarri dutenez, maratoirako aurretiko izen-emateak irtarrilaren 15ean irekiko dituzte; KBrako eta Junior Trailerako aurretiko izen-emateak irtarrilaren 29an zabalduko dira.
Zegama-Aizkorri lasterketa ikusten ari zirela 10 metro amildu diren bi emakume erreskatatu dituzte

Zegama-Aizkorri lasterketa ikusten ari zirela 10 metro amildu diren bi emakume erreskatatu dituzte

13:00ak inguruan gertatu da ezbeharra, Aizkorri mendian. Larrien zaurituta zegoen emakumea Donostia Ospitalera eraman dute, eta bestea, zauri arinagoekin, Zumarragakora.
Oemus eta Merillas nagusitu dira 2023ko Zegama-Aizkorri mendi lasterketan

Oemus eta Merillas nagusitu dira 2023ko Zegama-Aizkorri mendi lasterketan

Daniela Oemusek irabazi du Zegama-Aizkorri mendi maratoia emakumezkoen mailan eta Manuel Merillas izan da nagusi gizonezkoetan. Eguraldia petrala izan bada ere, ikuskizun bikaina eskaini dute kirolariek eta ikusleek ere ezin hobeto erantzun dute.

Manuel Merillas eta Daniela Oemus, 2023ko Zegama-Aizkorriko irabazleak

Manuel Merillas eta Daniela Oemus, 2023ko Zegama-Aizkorriko irabazleak

Oemus alemaniarrak irabazi du emakumezkoen proba 4 ordu, 31 minutu eta 54 segundoko markarekin. Gizonezkoenean, aldiz, Merillas izan da nagusi, 3 ordu, 42 minutu eta segundo 1eko marka eginda.
Eguraldi nahasia izan arren, jendetza batu da Zegama-Aizkorri probaldiaren 22. edizioaz gozatzera

Eguraldi nahasia izan arren, jendetza batu da Zegama-Aizkorri probaldiaren 22. edizioaz gozatzera

Zegama herrian, zein mendian gora, ohiko publikoa pilatu da gaur mendi maratoiaz gozatzera eta lasterkariak animatzera. Antolatzaileek, baina, ibilbidearen zati bat moldatu behar izan dute eguraldiak behartuta.

Zegama-Aizkorri mendi maratoia, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus atarian

Zegama-Aizkorri mendi maratoia, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus atarian

Munduko mendi lasterkaririk onenak biltzen dituen Zegama-Aizkorri maratoia igande honetan izango da, eta EITBk zuzenean eskainiko du, 08:50etik hasita.

Euriak eta lokatza protagonista izango dira igande honetako Zegama-Aizkorri lasterketan

Euriak eta lokatza protagonista izango dira igande honetako Zegama-Aizkorri lasterketan

Iaz ez bezala, eguraldiak lasterketa baldintzatuko du. Izen ezagun asko bilduko dira irteeran, Aritz Egea, Oihana Azkorbebeitia eta Oihana Kortazar euskal kirolariak, besteak beste. Lasterketa zuzenean emango dute ETBk eta eitb.eus-ek.

Naiara Irigoyen eta Jose Antonio Bellido, garaile Zegama-Aizkorriko Kilometro Bertikalean

Naiara Irigoyen eta Jose Antonio Bellido, garaile Zegama-Aizkorriko Kilometro Bertikalean

Emakumezkoetan, Naiara Irigoyen burlatarra nagusitu da (38:42). Malen Osa oñatiarra izan da bigarren eta Silva Lara jaendarra, hirugarren. Gizonezkoetan, Jose Antonio Bellido madrildarrak irabazi du (33:10), Iu Net Puig kataluniarrak egin du, eta Juan Castillok, hirugarren.

Zer eguraldi izango da igandeko Zegama-Aizkorri mendi maratoian? Andoni Aizpuruk aurreratu digu

Zer eguraldi izango da igandeko Zegama-Aizkorri mendi maratoian? Andoni Aizpuruk aurreratu digu

Giro hotza izango dute parte-hartzaileek, eta, gainera, busti lezake; hori bai, prezipitazioa txikiagoa izango da, azken egunetakoa baino.

Zegamak 1.500 biztanle inguru ditu eta ia 550 boluntario arituko dira igandean lanean

Zegamak 1.500 biztanle inguru ditu eta ia 550 boluntario arituko dira igandean lanean

Zegama-Aizkorri mendi lasterketa entzutetsua ospatuko da igandean eta jende andana espero da. 500 korrikalari inguruk parte hartuko dute.

Zegamara hurbilduko dira, gaur gauean, ''Herri Txiki, Infernu Handi'' saioan

Zegamara hurbilduko dira, gaur gauean, ''Herri Txiki, Infernu Handi'' saioan

Mikel Pagadi eta Miren Nogales Zegaman izango dira gaur. Bertako txokoak ezagutzeaz gain, Gipuzkoako herrialde honetako zenbait herritarren eguneroko bizitzak hurbilago ezagutuko dituzte.

Zegama-Aizkorriren 22. edizioa aurkeztu dute

Zegama-Aizkorriren 22. edizioa aurkeztu dute

Lasterketa 2023ko maiatzaren 14an izango da. Mendi maratoian izen emateko epea urtarrilaren 16an irekiko da eta dortsalak otsailaren 24an zozkatuko dira.

Zegama-Aizkorriren 22. edizioa 2023ko maiatzaren 14an lehiatuko da

Zegama-Aizkorriren 22. edizioa 2023ko maiatzaren 14an lehiatuko da

Mendi maratoian izen emateko epea urtarrilaren 16an irekiko da eta dortsalen zozketa otsailaren 24an izango da.
Aritz Egea korrikalari urretxuarra, euskaldunen artean lehena Zegama-Aizkorrin

Aritz Egea korrikalari urretxuarra, euskaldunen artean lehena Zegama-Aizkorrin

Mailari eusten jakin du azken lasterketetan Aritz Egea korrikalari urretxuarrak: Zegama-Aizkorrin, euskaldunen artean lehendabizikoa izan zen, eta Euskadi Trail irabazi zuen. Bere ibilbidea oparoa errepasatu dugu.

Robert Pkemboi eta Mathew Kiptanui: ''Kenyan pistan egiten dugu korrika, ezin dugu menditik ibili''

Robert Pkemboi eta Mathew Kiptanui: ''Kenyan pistan egiten dugu korrika, ezin dugu menditik ibili''

Tolosako Hiru Tontorrak txapelketaren biharamunean Robert Pkemboi eta Mathew Kiptanui korrikalari kenyarren istorioa ezagutu dugu. Zegama-Aizkorri lasterketan parte hartu zuten eta, asteburuan, Tolosako Hiru Tontorrak karreran.

Zegama-Aizkorri mendi-lasterketan zauritutako korrikalari bat helikopteroz ebakuatu dute

Zegama-Aizkorri mendi-lasterketan zauritutako korrikalari bat helikopteroz ebakuatu dute

Zegama-Aizkorri kirol-proban parte hartzen zebilen korrikalariak min hartu du belaunean eta orkatilan.
Jorneten eta Brinkmanen marka harrigarriak Zegama-Aizkorri lasterketan

Jorneten eta Brinkmanen marka harrigarriak Zegama-Aizkorri lasterketan

Kilian Jornet kataluniarrak aurreikuspenak bete ditu eta aise gailendu da Zegama-Aizkorri lasterketan. Jornetek, gainera, probako markarik onena 9 minututan hobetu du. Emakumezkoetan, Nienke Brinkman herbeheretarra nagusitu da, eta honek ere historiako markarik onena egin du.

Kilian Jornet eta Nienke Brinkman garaile Zegama-Aizkorrin, aurreko markak hautsita

Kilian Jornet eta Nienke Brinkman garaile Zegama-Aizkorrin, aurreko markak hautsita

Jornet hamargarrenez gailendu da, bigarren Magrini italiarra izan da eta Merillas espainiarra hirugarren. Emakumezkoetan, Brinkmanek Maude Mathys faborito nagusia gainditu du. Hirugarren Sara Alonso donostiarra izan da.
Zegama-Azkorri lasterketak hamaika lekutatik etorritako milaka pertsona batu ditu

Zegama-Azkorri lasterketak hamaika lekutatik etorritako milaka pertsona batu ditu

Bi urtez ez da lasterketarik izan, eta gogotsu etorri dira denak. Asteburu hau, dudarik gabe, urteko lanpetuena dela diote bertakoek.

Nienke Brinkman nagusitu da Zegama-Aizkorrin

Nienke Brinkman nagusitu da Zegama-Aizkorrin

4:16:45eko denborarekin helmugaratu da 2022ko irabazlea. Sara Alonso euskaldunak hirugarren postuan bukatu du lasterketa, podiuma itxiz.

Kilian Jornetek 10. aldiz irabazi du Zegama-Aizkorri lasterketa

Kilian Jornetek 10. aldiz irabazi du Zegama-Aizkorri lasterketa

Sabadellekoak hamargarren garaipena lortu du, lasterketa 3:36:41eko denborarekin amaituz, eta bederatzi minutuz gainditu du 2017an Stian Angermudek ezarritako errekorra.

Dena prest Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren itzulerarako

Dena prest Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren itzulerarako

Igandean Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren 21. edizioa jokatuko dela aitzakia hartuta, lasterketaren bezperan antolatzaileek korrikalari onenak elkartu ditu topaketa batean.

Zegama-Aizkorri mendi lasterketak trafikoari eragingo dio goizean zehar

Zegama-Aizkorri mendi lasterketak trafikoari eragingo dio goizean zehar

Lasterketaren nazioarteko izaera dela eta, publiko ugari bertaratzea espero da, eta horrek gorabeherak eragingo ditu gipuzkoar herriaren inguruetan.
Bi urteren ostean, bueltan da Zegama-Aizkorri mendi maratoia

Bi urteren ostean, bueltan da Zegama-Aizkorri mendi maratoia

Zegama-Aizkorri mendi maratoia bueltan da bi urteren ostean. Munduko mendi lasterketa onena aukeratu izan dute eta milaka bisitari jasoko ditu asteburuan. Korrikalariak prest baita Zegama eta orohar Goierri osoa ere.

10.000 lagunek eman zuten izena Zegama-Aizkorriko 225 dortsaletako bat eskuratzeko zozketan

10.000 lagunek eman zuten izena Zegama-Aizkorriko 225 dortsaletako bat eskuratzeko zozketan

Alberto Aierbe Euskal Herriko mendiko maratoi ezagunenaren sortzailea eta presidentea da. Izena-emate prozesuren kudeaketak dituen zailtasunez aritu da Argiñanorekin, dauden dortsalak baino askoz jende gehiagok egin nahi baitu Zegama-Aizkorri.

Zegama-Aizkorri lasterketaren XXI. edizioa, maiatzaren 29an

Zegama-Aizkorri lasterketaren XXI. edizioa, maiatzaren 29an

Proba hori puntuagarria da Golden Trail World Series 2022rako, eta eitb.eus-en zein ETB1en ikusi ahal izango da.
“Ama izan ondoren, mendi lasterketetara bueltatuko nintzen galdetzeak harritzen ninduen; argi neukan baietz”

“Ama izan ondoren, mendi lasterketetara bueltatuko nintzen galdetzeak harritzen ninduen; argi neukan baietz”

Oihana Kortazar korrikalaria izan dugu gaur gonbidatu. Elgetarra mendiko korrikalari gisa da ezaguna, eta hainbat txapelketa irabazi ditu bere ibilbidean; besteak beste, Zegama-Aizkorri, Espainiako txapelketa, mundu mailako Skyrunning eta mundu mailako kilometro bertikala.

2022ko Zegama-Aizkorri mendi maratoia maiatzaren 29an egingo da

2022ko Zegama-Aizkorri mendi maratoia maiatzaren 29an egingo da

Bi urteren ostean bueltan da Zegama-Aizkorri lasterketa. Ohiko data barreskuratuko du. Azken bi urteetan ezin izan da egin, covid-19 koronabirusaren pandemiarengatik.
Masifikazioa ekiditeko aurten edizio berezi bat prestatu da Zegama-Aizkorri maratoia egiteko

Masifikazioa ekiditeko aurten edizio berezi bat prestatu da Zegama-Aizkorri maratoia egiteko

Bigarren urtea da ezin dela ospatu. Alberto Aierbe Zegama-Aizkorriko antolatzaileak azaldu duenez, aurten edizio berezi bat prestatu dute.  Uztailaren 1etik irailaren 30era bitartean egunero 50 dortsal eskura daitezke, lasterketa nahi den egunean egiteko, zatika edo osorik.

''Kirol honek ez digu jaten ematen eta guztiaren gainetik disfrutatu egin behar da''

''Kirol honek ez digu jaten ematen eta guztiaren gainetik disfrutatu egin behar da''

Oihana Kortazar mendi lasterkaria izan dugu gurean. Gipuzkoarrak Munduko Txapelketa irabazi zuen eta kopa eta sariz josita dago bere palmaresa. 

2021eko Zegama-Aizkorri, bertan behera

2021eko Zegama-Aizkorri, bertan behera

Aurten ere ez da Zegama-Aizkorri mendi lasterketa egingo covid-19 koronabirusaren pandemiaren eraginez. Iaz arrazoi berdinarengatik geratu zen bertan behera.
Xabier Orbegozo 'Arria V'.a, bere kirol ibilbideari amaiera emango dion erronkaz

Xabier Orbegozo 'Arria V'.a, bere kirol ibilbideari amaiera emango dion erronkaz

Sei orduko tartean 100 kiloko harri bolari 10 altxaldi, Zegama-Aizkorri mendi maratoia egin eta 10 kanaerdiko moztu nahi ditu Xabier Orbegozo 'Arria V'.ak bere hurrengo erronkan, maiatzean, Zegaman.

Oihana Kortazarren ibilbide profesionala eta familia, gertutik

Oihana Kortazarren ibilbide profesionala eta familia, gertutik

Oihana Kortazar kirolaria gertutik ezagutu dugu "Helmuga" saioan. Besteak beste, bere ibilbide profesionala errepasatu dugu, eta familia ezagutu ere. Ikus ezazu!

'3.000 km Nahiaren alde', Carlos Moran korrikalariaren erronka

'3.000 km Nahiaren alde', Carlos Moran korrikalariaren erronka

Moranek 24 Zegama-Aizkorri mendi maratoi korritzeko konpromisoa hartu zuen uztailaren 10ean; herriko 15 urteko neska batek, Nahiak duen giltzurrunetako gaixotasuna ezagutarazteko. 

Aritz Egeak ez du huts egin Zegama-Aizkorri lasterketaren hitzorduarekin

Aritz Egeak ez du huts egin Zegama-Aizkorri lasterketaren hitzorduarekin

Zegama-Aizkorri maiatzaren 24an zen egitekoa, baina bertan behera geratu zen koronabirusagati. Mundu osoko 13.000 korrikalarik lasterketa birtualki egin ahal izan dute.

Benito Lekuona, abarkadun maratoilaria

Benito Lekuona, abarkadun maratoilaria

2010eko Zegama-Aizkorri maratoiko elurrarekin gozatu egin zuen korrikalari beteranoak.

Juan Martinez de Irujo eta Kilian Jornet protagonista, asteburuko kirol emanaldietan

Juan Martinez de Irujo eta Kilian Jornet protagonista, asteburuko kirol emanaldietan

1994ko Munduko Zesta Txapelketako bi partida eta Anjel Arrospide aizkolariaren bi garaipen historiko ere eskainiko dira ETB1en eta eitb.eus-en.
Oinatz Bengoetxea eta Felipe Uriarte protagonista, asteburuko kirol emanaldietan

Oinatz Bengoetxea eta Felipe Uriarte protagonista, asteburuko kirol emanaldietan

Zesta emanaldietan, berriz, 1992ko Euskadiko Txapelketa eta 1993ko Urrezko Xisterako finalak izango ditugu ikusgai.
Zegama - Aizkorriren 19. ekitaldia bertan behera gelditu da

Zegama - Aizkorriren 19. ekitaldia bertan behera gelditu da

Maiatzaren 24an zen jokatzekoa, baina osasun egoera tarteko bertan behera utzi behar izan dute; 2021ean itzuliko da eta dortsala zuten korrikalariek izango dute datorren urtean parte hartzeko aukera.

1 / 4 Hurrengoa

  • Mendi kirolak

    Mendi kirolak

    Zer gertatu da gaur mendi, eskalada eta trekking munduan?