Itxi

telebista

21:00etan

Dulantzi eta Etxarriko finalaurrekoak,'Hitzetik Hortzera'n

J.A.

EITB

Araba eta Nafarroako bertsolari txapelketak izango ditu ardatz saioak eta Ruben Sanchez Bakaikoarekin solastatuko da Jon Artano.

Dulantzin jokatutako hirugarren finalaurrekoan erabaki da Arabako txapelketako finalean kantatuko duen seikotea. Saioko irabazlea Iñaki Viñaspre izan da, Oihane Perea eta Jagoba Apaolaza sailkatu dira handik eta atarian geratu, berriz, Izar Mendiguren eta Irati Anda. Ruben Sanchez ere sailkatu da eta berekin egin du goiz pasa Jon Artanok, gauza mordo bat du-eta esateko Rubenek. Arabako bertsolaritzaz –berak idatzi zuen Araba, bertso histori desberdin bat liburua–, Uraitz Soubiesekin sortu duen The Arlotes marrazki bizidunei buruz, Gasteizko alde zaharreko egunerokoaz eta abar.

Etxarrin jokatu den Nafarroako txapelketako finalaurrekokoak ere izango du tartea programan. Xabier Silveirak sakeleratu zuen jokoan zegoen txartela eta puntuazioaren arabera, horrela geratu ziren gainontzeko partehartzaileak: Jon Barberena, Eneko Lazkoz, Eneko Fernandez, Ander Fuentes Itturri eta Josu Sanjurjo.

Horretaz gain, Zarauzko Putzuzulo gaztetxean Bilgune Feministak antolatutako bertso saio berezi batekoak ere emango dituzte. Zestoako Alima taldekoek sabel dantza egin zuten eta bertsotan, Iraia Eliasek jarritako gaiei, Ainhoa Agirreazaldegi, Amaia Urbieta, Rosi Lazkano eta Uxue Alberdi.

"Hitzetik Hortzera" ostiral honetan emitituko da 21:00etik aurrera ETB-1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Etxarri Aranatz