Itxi

telebista

Kirol emanaldiak

Athletic B-Laudio, larunbatean, zuzenean, ETB1en

A.H.

EITB

Horrez gain, erremonte Kutxa Sariaren finalaurreko partida eskainiko du zuzenean ETBK kateak, Urriza eta Juaristiren arteko norgehiagoka.

Larunbat honetan, Athletic B – Laudio partida eskainiko du ETB1ek, Lezamatik zuzenean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Xabier Andueza kazetariak eta Juanan Larrañaga adituak egingo dute norgehiagokaren gaineko kontakizuna eta Joseba Urkiola zelaian izango da jardunaldiko protagonistak elkarrizketatzen. Partida hasi baino lehen, 16:45ean, norgehiagokaren inguruko datu eta aurreko informazio guztia eskainiko du 'Zilarrezko Futbola' saio bereziak, Jon Elortzaren eskutik.

Zesta-punta eta erremontea ETBKn

Larunbatean, erremonteko Kutxa Sariaren finalaurreko partida jokatuko dute Urriza eta Juaristik aurrez aurre, eta ETBK kateak Hernanitik zuzenean eskainiko du norgehiagoka, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Koldo Aldalur eta Iñaki Agirrezabala Matxin komentaristak izango dira emanaldiaren arduradunak.

Bestalde, Hondarribian bezperan jokatutako zesta-puntako Masters Saria jaialdia eskainiko du ETBK kateak, 20:30ean. Korta-Enbil eta Aritz Erkiaga-Ibai Erkiaga bikoteen arteko norgehiagoka izango da, eta Iñigo Aiestaranek eta Jabier Arkarazok egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna.