Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Bertso txapelketa telebistan

telebista

Bertsoak

Finalaurdeneko saiorik onenen errepasoa, gaurko 'Hitzetik Hortzera'n

A.E.

EiTB

2013/11/03

Azaroaren 9tik aurrera, finalerdiak oso-osorik zuzenean eskainiko ditu ETBk, eta Nafarroan eta Iparraldean ere ikusi ahal izango dira.

0:09
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Gaur, 'Hitzetik Hortzera' saioan, finalaurdenetako kanporaketak jokatu ondoren, lehen fase honetan izan diren saiorik onenen errepasoa egingo dute. Halaber,  urriaren 25ean Itziarren, Lankuren 10. urteurrena ospatzeko, egin zen afari-jaialdiko bertsorik onenak ere bilduko dituzte. 15:00etan eskaintzen da igandero 'Hitzetik Hortzera', eta astelehen gauean ere ikusgai dago 'Goenkale'ren ondoren, 23:15ean.

Azaroan jokatuko dira txapelketa nagusiaren zazpi finalerdiak. Osorik eta zuzen-zuzenean jarraitu ahal izango dira ETBKn eta baita eitb.com-en bidez ere.  Finalaurre horien kontakizuna Aitzol Barandiaranek eta Josu Goikoetxeak egingo dute.

Halaber, kanporaketa horiek zuzenean emateaz gain, larunbatetako saioen laburpena igandeko ETB1eko 'HH' saioan ikusgai izango da, eta igandetako saioen laburpena, berriz, astelehen gauetako saioan.

Finalerdia seinale analogikoren bidez ere zabalduko du ETBk, Nafarroan eta Iparraldean ikusi ahal izateko, ETB1en bidez deskonexioan.

Horrez gain, abenduaren 15ean Barakaldoko BECen izango den final handia oso-osorik eta zuzenean ETB1en emango da.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
GU TA GUTARRAK Gutar jatorrenaren bila GU TA GUTARRAK

Gu Ta Gutarrak

'GTG 3x2'ko faboritoa

0:48

Aukeratu 'GTG 3x2'ko zure faboritoa eta irabazi tablet bat!

'GTG 3x2'ko zein lehiakide duzu gustukoen? Tablet bat zozkatuko dugu bozketan parte hartzen dutenen artean. Animatu eta bozkatu!

Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena