Itxi

telebista

Betsolaritzaz

Bertsoaz, txapeldunarekin eta nazioarteko adituekin, 'EiTB Kultura'n

A.E.

EiTB

Amets Arzallusekin egon da programako lantaldea.

  • Amets Arzallus, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako txapeldun berria.

    Amets Arzallus, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako txapeldun berria.

Aste honetan, 'EiTB Kultura' saioan, bertsolaritza aztertuko dute Amets Arzallus Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako txapeldun berriarekin eta ahozko tradizioan nazioarteko adituekin. Tarte zabala eskainiko diote bertso munduari 'EiTB Kultura-Transit'en.

Amets Arzallusek Bertsolari Txapelketako finalean izandako sentsazioak errepasatuko ditu. Goiza borobila izan zen berarentzat, eta arratsaldean gehiago sufritu zuela esan du, baina txapela lortu arte sendo eutsi zion. Hendaiako bertsolari, kazetari eta futbolaria hobeto ezagutzeko aukera izango dugu saioan. Bera izango da hurrengo lau urteetan bertsolarien txapelduna.

Publikoaz, bat-batekotasunaz eta bertsolaritza eta beste ahozko tradizio batzuen inguruan mintzatuko dira Amets Arzallusekin. Gai horien inguruan bere iritzia emango dute Ana Zarina Mexikoko trobadore eta etnomusikologian adituak, John Zemke Missouriko Unibertsitateko Ahozko Ikasketa Zentroko ikertzaileak, Patricia Tapanes Kubako ikerlari eta soziologoak, eta Jone Miren Hernandez EHUko Antropologia Sozialeko ikertzaileak.

'EiTB Kultura-Transit' asteazken gauean izango da ikusgai ETB1en eta ostegun gauean ETB2n.