Itxi

telebista

Zuzenean

Tirreno-Adriatikoa, gaurtik aurrera, ETBKn eta eitb.com-en

A.A.

EiTB

Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak egingo dute kontakizuna, egunero, 14:30etik aurrera.

  • Tropela. Argazkia: EFE

    Tropela. Argazkia: EFE

Martxoaren 12tik 18ra bitartean Italian jokatuko den Tirreno-Adriatikoa lasterketa zuzenean izango da ikusgai ETBKn eta eitb.com-en. 14:30ean hasiko da egunero emanaldia, eta Fermin Aramendiren eta Xabier Usabiagaren kontakizuna izango du.

Tirreno eta Adriatiko itsasoen arteko kostaldeko bidea zeharkatzen duen txirrindularitza proba honek zazpi etapa izango ditu ohi denez. Lehendabizikoa eta azkena erlojupekoak izango dira: Donoratico eta San Vincenzo arteko 16,9 kilometro osatu beharko dituzte asteazken honetan taldeka; azken egunean, berriz, San Benedetton jokatuko den bakarkakoa.

Esprinterrentzat aproposak diren hiru jardunaldi izango dituzte, eta sailkapen nagusirako erabakigarriak izango dira larunbatean Selva Rotondan amaituko den 237 kilometroko etapa, eta Guardiagreleko harresira iritsiko den igandekoa.